Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zanpatu, zanpa(tu), zanpatzen (orobat zanpantu g.er.) 1 du ad zapaldu, sakatu.

Horraino berdindu ondoren, zorua zanpatu egingo da erabakita dagoen lodiera ematera iritsi arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.

Dena, baita zanpatzen duen lurra ere, berea delako sentipen bitxiarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 79. orr.

Siberiako lurra zanpatu zuenetik hasi ziren bene-benetako arriskuak Mikel Strogoffentzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 172. orr.

Jerryk garagardoa bukatu eta potoa zanpatu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

Hortzetako pasta-hodiak zanpatzeko tresna.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 16. orr.

Zigarroa hautsontziaren kontra zanpatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.

Joek zigarrokina bota eta takoiaz zanpatu zuen lurzoruaren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.

Hantxe gelditu zen une batez, hitzik esan gabe, makilaren eskutokia eskuaz zanpatuz Azerelagailua gehiegi zanpatu gabe jarraitu genuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.

Nik Faraoiaren kopa nuen eskuan; mahats-mordoak zanpatu eta kopa gainean zukutu nituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 111. orr.

Zorria bi atzazalen artean ipini eta zanpatzea, eta krak soinuak mendekuaren sinbolismoa zuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 71. orr.

Aurizki, zanpatu eta oinkatu bainuen sugea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.

Oinak herensuge bat zanpatzen du, eta herensugeak oinaren orpoan dauzka atzaparrak sartuta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

Harkaitz batean goitik behera erori zela eta saihets-hezurrak pixka bat zanpatuak zekartzala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

Estampaciones Vizcaya lantegian ziharduen, eta prentsa bat gainera erori eta besoa zanpatu zion.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

-Kopla gutxi nirekin, zera; barrabilak zanpatuko dizkiat bestela!  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

Taberna batean sartzen dira eta neska tabernariari titiak zanpatzen dizkiote.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.

Gizonak eta emakumeak bultzaka sartzen ziren egurrezko tunel kirastuan, elkar estutuz eta zanpatuz, anteparatik dolarera erortzen diren sagarrak bailiran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Zeren eta neguan euri-urak hartzen dituenean hazi egiten baita asko, eta orduan, pisuarekin eta bueloarekin hautsi eta zanpatu egiten baititu egituren paretak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.

2 irud/hed

Erabat bakarrik egotearen sentipenak harlauza baten pisu dorpeaz zanpatzen zidan bihotza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

Haxix honek bularraldea zanpatzen dit.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Iluntasunak asfaltozko hiri lurrintsua gogor zanpatzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

Errebolta bat zanpatzeko kariaz, errege bertan ez zegoela aprobetxatuz, ezezaguna zitzaion jauregiko alde bat bisitatzea erabaki zuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Zer duda egin, errefuertzoak ekarriak zituzten matxinada zanpatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

Itun horrek eskubide zibil eta askatasun publikoak zanpatzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

3 (txirrina eta kidekoak)

Ezkaratzean, igogailua etorrarazteko botoia zanpatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Norbaitek urrutitik botoiren bat sakatuta ireki zen atea, nik txirrina zanpatu eta berehala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Sarraila elektronikoa kontrolatzen zuen botoia zanpatu zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 49. orr.

Kasetea galtzarbetik bildu eta "play" zanpatu nuen, bere horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Teklak suelto zanpatu zituen, auto barneko argi piztuen laguntzaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

4 (pertsonak, herriak eta kidekoak)

Beste batzuei eskuak eta oinak moztu, eta bidera bota zituzten, gurdiak gainetik pasa eta zaldiek zanpa zitzaten... eta asko eta asko bizirik lurperatu zituzten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Korridorea mehartu egin zela zirudien [...] ni harrizko besarkada itogarri batean zanpatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 82. orr.

Arreta pixka bat ipini behar zen lokartuak ez zanpatzeko, nahierara etzanda zeuden-eta han-hemenka. Atzera egin dut une batez, ikarak jota, eta, hurrengo, haiek lokatzetan zanpatzeari ekin diot, hil edo bizi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Bere bizi osoan, behin baizik ez zuen manatu gizon bat zanpa zezaten eta, nahiago zuen hortaz batere ez oroitu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.

Aldi guziz, preso bat edo bi guttienez ia hezurrak hausteraino zanpatzen zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 122. orr.

Bost guardia zibilek bi orduz zilarrezko paperez inguratu porra batekin zanpatu zuten, mehatxatu, iraindu, barrabiletatik heldu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

Berdin da ezin onartuzkoa Masak gizon bakar bat zanpatzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 182. orr.

Soldata duin baten alde greban dauden emakumeak zanpatzen ari da PSE.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Berri horrek Lecœur andrea zanpatu zuela zirudien, urre guzti hark azpian harrapatu izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

Ahulek asmatu dute legea, zanpatuak ez izateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Karabineroak ere badira herriaren semeak, kapitalismoak eta apaiz klerikalek zanpatuak!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 240. orr.

Iraneko populua zanpatzeaz eta esklabotasunean ezartzeaz hobendun gira.  Herria   2002-11-14

Kurduak behin betiko zanpaturik zeuden.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 76. orr.

Orduan, sabaiko ate ezkutua ireki eta, harrika, zanpatu egin zituzten erregea eta beronen lagunak.  Elizen arteko biblia   2 M 1,16

Aurreneko aldia nuen, ez ninduten gogorregi zanpatu, kuartelilloan berriro entzun nuen "influentziak" neuzkala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

Mundu zikin honetan zanpatua ez izateko zanpatzeko prest egon behar duzu, oihaneko legea gizalege bihurtu dugu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.

Sekula ez zen hain denbora luzea egon estralurtarren bat zanpatu gabe ordenagailuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.

5 irud/hed

-Eta orain, Ximu, kontaidak zer zakur-plasta zanpatu duan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Sutegia hotz zegoen, saltxitxa zanpatu bat besterik ez zen ageri, arranparrilaren gainean ahaztua. Kobrezko ontzia ura berotzeko, saltxitxa-pakete zanpatu samar bat, su-pala, te-ontzia, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Ingurura behatu zuen, higuina ezkutatu ezinik, horma berde ilunez papereztatuetara, [...] ohearen oinaldean zegoen txabusina urdin saretura, kristalezko hautsontzi malba-kolorekoan zeuden zigarrokin zanpatuetara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Kopa-kapela zanpatua buruan jarri zioten gizonari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

Orain Crookshanks aulki huts batean jarrita zegoen, aurpegi zanpatua Ronen aldera jiratuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Zer egin gizaseme haren ohore zanpatua atzera jasotzeko?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 157. orr.

Emazteak zakur zanpatu soaz begiratu ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.

ETAk herri zanpatuen arteko harremanei buruz duen ikuspegia helarazi zion ERCri.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus