Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bonba tximiniatik behera amildu zen, eta korazatuaren labeetan zapartatu zen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.
Norbaitek telefonatu du Gara kasetari, erranez bonba bat zapartatzera zoala Barnabeuko zelaian. Herria 2004-12-16
Badu jada hamar hilabete urberotegia zapartatu zela Erien Axurantza Kutxan. Herria 2005-07-14
Frantxis bere betiko borroka lagunak suprefeturaren jautsarazteko preparatzen zuen auto-bonbarekin mila puxinketan zapartatu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 61. orr.
Jende baketsu horien artean auto bat zapartatu da gutienik ustean eta beldurrek eta ikarak egin dute gaineratekoa. Herria 2005-09-08
Afrikan izanen nintzen 68ko maiatza zapartatu zenean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 102. orr.
Hona non, 1989an, uste gabetarik, lehertzen eta zapartatzen den, Berlineko Harresiarekin batean, Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna, hots, "Langileriaren Aberria". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.
Kontrakoek orroitarazi dute idia bezain lodi izan nahi zuen igelaren ipuina: loditu eta loditu, eta azkenean zapartatu! Herria 2004-05-06
Irri sarkastiko ozen batez zapartatu zen emaztea. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.
Burua zapartatzeko heinean neukala eta, ohean itzul hona, itzul hara, ez nezakeen bakerik aurki. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 134. orr.
Giza harremanen eta sentimenduen oreka ederra nolatan doan geldika-geldika ahultzen, azkenik era ikusgarrian zapartatzeraino. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.
Nik erre nuen Irun, nik zapartatu nituen Bilboko zubi guztiak tropa faxistak sar zitezen baino lehen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 216. orr.
Atea zapartatuta sartu ziren, ez ziren txukun jokatzen saiatu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.
Laclosek tratatu feminista harrigarri bat ere idatzi zuen, andreen joputza zapartatzeko iraultza handi bat eskatuz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.
Harira: munduko xuxenak, ortografikoak eta hankabikoak, zapartatzeko eleberria duzu hau, aitaren aurkako gudu tresna. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.
Herdoilaren pikorrak blakaren geruza lehertzen, portilo zapartatuak, sopletearen pindarra ontziaren hesteetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.
zapartatu da (4); zapartatu zen (7)
zapartatzen den (3)