Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suaren noizik behingo zapartak baino hots handiago batek atera ninduen neure kabutatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
Zapartak entzuten dira, eta kea SS-en kaserna aldean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.
Gero ta gehiago zaparta SS-en kasernatik, eta kea gero ta handiago eta beltzago. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.
Lurra dardarikan hasi zen, zapartak gero ta hurbilago eta ozenago. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.
Zeruan, Txina aldera behatuz, ikus zitezkeen konstelazioen zapartek hazi argitasunetarik soa lurreratzean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 30. orr.
Fini zapart eta tarrapata. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 111. orr.
Lehorrean zeuden mutilek soka muturrak askatu eta piztien erara jauzi eta zapart, barrura egin zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.
Karkailak areagotu ziren sukaldean, Graxiren harridurarako, ez baitzuen horrelako irri zapartaren zergatia ulertzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 94. orr.
Ahuldurik, leher eta zapart eginik zegoen, are gehiago lanetik itzultzean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 134. orr.
Dorreek, adreiluzkoak balira bezala zapart egin zutenean, polizia eta suhiltzaile asko hil ziren. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 73. orr.
Eta leher eta zapart egin dezala han! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 135. orr.
Munduak leher eta zapart egin baleza, dena buka dadin azkenean! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.
Zapart egin gabeko obusak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 110. orr.
Eguraldia epeldu baino lehen hil zen zure aita, lan egiten zuen meategiko galeria bateko grisuak zapart eginda. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 143. orr.
Eztanda ikaragarri haren ondorioz, bestalde, kristal puskok, balak bailiran, zapart egin zuten han-hemenka. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 100. orr.
Horretaz gain, bizileku berezi honetan sartu eta zapart egiten du egunak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.
Tronpeta eta platilozko txaranga batek egiten du zapart plaza nagusian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.
Ezin izan zion haserreari gehiago eutsi, zapart egin zuen: [...]. «Kuskue tanden», 2004 - 202. orr.
Banekien kafea ez zela izanen zapart egin gabe egoteko lagungarririk hoberena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.
Horixe du zigorrik onena agureak, zapart egin dezala bere harrokerian. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.
Hitz horiekin egingo zian zapart tentsioak, neskak hautua egin beharko baitzuen gurasoen eta mutilaren artean, aurreiritzien eta maitasunaren artean! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.
· Haizeak bolada bortitzez astintzen du, gabardinaren hegalek zapart egiten dute, maindire bustien antzera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.
Bere gainean toldo bat eraiki dute, brisak leunki zapart eginarazten duena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.
leher eta zapart (10)
zapart egin (20); zapart egin zuen (3); zapart eginda (3); zapart egiten (4)