Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zapartarazi, zapartaraz, zapartarazten 1 du ad zapart eginarazi. ik zapartatu 2.
Auto bat zapartarazi dute Guardia Zibilaren kaserna aitzinean. Herria 2002-08-08
Igande horren bezperan beste kamikaz horietarik batek bere bonba zapartarazia zuen Hebroneko otoitz-leku batean bere buruarekin batean hilez senar-emazte batzu. Herria 2003-05-22
Bolborategiaren zapartarazteko kontratatu zuten bi gizonetarik bat zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 269. orr.
2 irud/hed
Baina muga hau zapartarazten hasiak gara. Berria - Kultura 2006-02-11