Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapartatu, zaparta(tu), zapartatzen (90 agerraldi, 20 liburu eta 46 artikulutan) 1 da ad eztanda egin. ik zapart 4.

Bonba tximiniatik behera amildu zen, eta korazatuaren labeetan zapartatu zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.

Norbaitek telefonatu du Gara kasetari, erranez bonba bat zapartatzera zoala Barnabeuko zelaian.  Herria   2004-12-16

Badu jada hamar hilabete urberotegia zapartatu zela Erien Axurantza Kutxan.  Herria   2005-07-14

Frantxis bere betiko borroka lagunak suprefeturaren jautsarazteko preparatzen zuen auto-bonbarekin mila puxinketan zapartatu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

Jende baketsu horien artean auto bat zapartatu da gutienik ustean eta beldurrek eta ikarak egin dute gaineratekoa.  Herria   2005-09-08

Afrikan izanen nintzen 68ko maiatza zapartatu zenean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 102. orr.

Hona non, 1989an, uste gabetarik, lehertzen eta zapartatzen den, Berlineko Harresiarekin batean, Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna, hots, "Langileriaren Aberria".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Kontrakoek orroitarazi dute idia bezain lodi izan nahi zuen igelaren ipuina: loditu eta loditu, eta azkenean zapartatu!  Herria   2004-05-06

Irri sarkastiko ozen batez zapartatu zen emaztea.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.

Burua zapartatzeko heinean neukala eta, ohean itzul hona, itzul hara, ez nezakeen bakerik aurki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 134. orr.

Giza harremanen eta sentimenduen oreka ederra nolatan doan geldika-geldika ahultzen, azkenik era ikusgarrian zapartatzeraino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.

• 2 du ad eztanda eragin.

Nik erre nuen Irun, nik zapartatu nituen Bilboko zubi guztiak tropa faxistak sar zitezen baino lehen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 216. orr.

Atea zapartatuta sartu ziren, ez ziren txukun jokatzen saiatu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.

Laclosek tratatu feminista harrigarri bat ere idatzi zuen, andreen joputza zapartatzeko iraultza handi bat eskatuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

Harira: munduko xuxenak, ortografikoak eta hankabikoak, zapartatzeko eleberria duzu hau, aitaren aurkako gudu tresna.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.

• 3 (era burutua izenondo gisa)

Herdoilaren pikorrak blakaren geruza lehertzen, portilo zapartatuak, sopletearen pindarra ontziaren hesteetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zapartatu da (4); zapartatu zen (7)

zapartatzen den (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus