Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapart 1 iz eztanda.

Suaren noizik behingo zapartak baino hots handiago batek atera ninduen neure kabutatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 147. orr.

Zapartak entzuten dira, eta kea SS-en kaserna aldean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

Gero ta gehiago zaparta SS-en kasernatik, eta kea gero ta handiago eta beltzago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

Lurra dardarikan hasi zen, zapartak gero ta hurbilago eta ozenago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.

Zeruan, Txina aldera behatuz, ikus zitezkeen konstelazioen zapartek hazi argitasunetarik soa lurreratzean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 30. orr.

Fini zapart eta tarrapata.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 111. orr.

Lehorrean zeuden mutilek soka muturrak askatu eta piztien erara jauzi eta zapart, barrura egin zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Karkailak areagotu ziren sukaldean, Graxiren harridurarako, ez baitzuen horrelako irri zapartaren zergatia ulertzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 94. orr.

3 leher eta zapart egin adkor leher egin.

Ahuldurik, leher eta zapart eginik zegoen, are gehiago lanetik itzultzean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 134. orr.

Dorreek, adreiluzkoak balira bezala zapart egin zutenean, polizia eta suhiltzaile asko hil ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 73. orr.

Eta leher eta zapart egin dezala han!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 135. orr.

Munduak leher eta zapart egin baleza, dena buka dadin azkenean!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

4 zapart egin (37 agerraldi, 23 liburutan) eztanda egin. ik zapartatu.

Zapart egin gabeko obusak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 110. orr.

Eguraldia epeldu baino lehen hil zen zure aita, lan egiten zuen meategiko galeria bateko grisuak zapart eginda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 143. orr.

Eztanda ikaragarri haren ondorioz, bestalde, kristal puskok, balak bailiran, zapart egin zuten han-hemenka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 100. orr.

5 irud/hed

Horretaz gain, bizileku berezi honetan sartu eta zapart egiten du egunak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Tronpeta eta platilozko txaranga batek egiten du zapart plaza nagusian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Ezin izan zion haserreari gehiago eutsi, zapart egin zuen: [...].     «Kuskue tanden», 2004 - 202. orr.

Banekien kafea ez zela izanen zapart egin gabe egoteko lagungarririk hoberena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Horixe du zigorrik onena agureak, zapart egin dezala bere harrokerian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Hitz horiekin egingo zian zapart tentsioak, neskak hautua egin beharko baitzuen gurasoen eta mutilaren artean, aurreiritzien eta maitasunaren artean!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

· Haizeak bolada bortitzez astintzen du, gabardinaren hegalek zapart egiten dute, maindire bustien antzera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

6 zapart eginarazi

Bere gainean toldo bat eraiki dute, brisak leunki zapart eginarazten duena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leher eta zapart (10)

zapart egin (20); zapart egin zuen (3); zapart eginda (3); zapart egiten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus