Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapaldu, zapal(du), zapaltzen 1 du ad zerbaiten gainean oina-edo jarri; oin azpian erabili. ik aurizki; oinkatu.

Lau soldadu hil eta hamar zauritu ziren mina bat zapalduta.  Berria - Mundua   2006-04-18

Virgilio berria ez zen ausartu bere oinekin hango zorua zapaltzen, hain benerazio handia sentitu baitzuen leku hartan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Oin-hotsa sortuz korridorea zapaltzen zuen panpina mekaniko fusildun hura.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 79. orr.

Ez diezaiogun egin zapaltzen dugun hautsari baino jaramon gehiago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Atarte zabaletik sartu eta, barruan, ardi larruzkoa ematen duen alfonbra zuria zapalduz sartu gara salara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 53. orr.

Ibiltzean ez zuen batere zaratarik egiten, feltroa zapaltzen ari balitz bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Oin-hotsa sortuz korridorea zapaltzen zuen panpina mekaniko fusildun hura.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 79. orr.

Mahatsa biltzen eta muztioa egiteko zapaltzen laguntzen zien nekazariei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.

Perrettek zigarroa zapaldu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Denok, Rabinoaren agindura, eroa eta bere biolina zapaltzen ditugu, kalerako bidean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 100. orr.

Axularren garaietan, gaizki ikusia zegoen inoren itzala zapaltzea, hurkoari arima zapaltzen zeniola adierazten baitzuen horrek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 158. orr.

Nik neuk belarrondoko ederra emango nion alu hari, oina zapaldu balit.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 101. orr.

Besteei oinak zapaltzeko ohitura zuela jakinik, Txitxikovek tentu handiz mugitzen zituen bereak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Gorputz eroriaren gainera jauzika hasi zen, haserre bizian ostikatuz eta zapalduz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Prentsako argazkilari baten arabera, istiluen aurkako poliziek ostikoka erabili zuten eta lurrean zapaldu.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Anaiei gomendatu zien, idatzitako edozein paper aurkitzen bazuten, bildu eta leku txukunean jar zezatela, han egon zitekeen Jainkoaren izen sakratua zapaldua gerta ez zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 805. orr.

2 adkor

Ontzi baten kuberta inoiz zapaldu izan gabe mundua guk baino hobeto ezagutzen duen kapitain horrek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.

Batetik bestera dabil lurrean zehar, ihes egiten du zapaltzen duten lekutik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 29. orr.

Konkistatzaile helenikoek sekula zapaldu gabeko eskualdeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 233. orr.

Are maitagarriago dira oraindik herri hau inoiz zapaldu gabe maitemindu badira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.

Biharamunean Everesteko gailurra zapaltzeko espedizioa antolatzen ditek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.

Jainkoarren, kontuz ea non zapaltzen duzun!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.

Lau hilabete kantxa zapaldu gabe, luze egiten da jokatu gabe hainbeste denbora pasatzea?  Berria - Kirola   2004-07-09

Ni ez nauk moketak zapaltzeko jaio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 81. orr.

3 irud/hed

Taxiren bat pasatzen zen aldian behin galtzadako putzuak zapalduz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Non zapaltzen dugun jakin behar dinagu abiatu aurretik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.

Ez nazala zapal harroaren oinak, ez eta kanpora bota gaiztoaren eskuak!  Elizen arteko biblia   Sal 36,12

-Jendeari behin zapaltzen uzten badiok, errespetua galtzen dik, eta orduan, akabo!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 146. orr.

Harkaitzak apurtu zituzten eta sasiak zapaldu, eta horrela, guri, beren ondorengoei, bide zelaia utzi ziguten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 477. orr.

Hain zuzen, gizakiak Jainkoaren Bildotsa mespretxatzen, profanatzen eta zapaltzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.

Oso zapalduta egonda ere, izaera primitiboak kontzientziaren sakonean irauten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.

Jainkoaren kimera zapalduta geratu zenetik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 146. orr.

4 (aldizlagunekin)

Ongi zapaldutako bide horretatik zebilen oraindik Murad II.a sultanak [...] printzeentzako eskola ezarri zuenean Adrianopolisen. Dantzarien takoiek gogor zapaltzen zuten zorua. belarrak eta loreak itsuka zapalduz, etsaiaren atzetik ibili ginen egun eta gau batez. bere inguruan oinaz geldiro eta ia sentsualki zapaltzen zuen lurra, marra biribil bat markatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Lurra danbaka zapaltzen zuten gudari-botak eta odolez zikinduriko jantziak suak erreko ditu eta irentsiko.  Elizen arteko biblia   Is 9,4

Agoitzen egin den manifestaldia ere gogorki zapaldua izan da.  Herria   2003-03-10

5 gainean jartzen den zerbaiten bitartzez sakatu. ik zanpatu.

Halako pisu izugarriak zapalduta, kolpe gogorraren eraginez hildakotzat jotzen zuten denek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

Eramailea zapaltzen duena, zama deitzen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Objektu hauskor haren gainera eroriko zela ematen zuen, eta zapaldu eta hautsi egingo zuela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

Ez zuen oinazerik sentitzen, eta orduan ere ez zuen sentitu; eztul zital hura bakarrik, eta gehienez ere pisu bat, bularra zapaltzen ziona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 55. orr.

Haizeak astinduta, behea jo zuen etxeak, eta emakumeetako bi zapaldu, hil eta lurperatu egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

Tabernan hil hintzen?, edo orga zahar batek zapaldurik, bide erdian lo hengoela?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 202. orr.

Marmol-harri leituaren gainean hotzak izoztu zaitzan, edo gaineko lurraren pisuak zapal eta galka zaitzan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.

Ministroak botoi bat zapaltzen du, eta atezaina etorri egiten da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 103. orr.

Berriro zapaltzen dut ezkerreko palankatxoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

Enbragea zapaldu eta laugarren martxa sartzen dut.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.

-Zapaldu azeleragailua eta ez egin keinu arrarorik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

Botoia zapaldu duzu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

Zigarro-muturra hautsontzian zapaldu, zigarro-paketea atera, zabaldu, eta bere solaskideari eskaini zion Albertek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 498. orr.

Oinetakoaren puntarekin zapaltzen hasi da zigarrokina, keinu kalkulatu batez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 85. orr.

Atzera ere aurpegi bat etorri da kristalaren kontra zapaltzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.

Elkarren kontra zapaldurik daude zelula hil horiek, ehun sendo bat eratzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.

Gaztearen eskua itzaletik jalgi eta [...] tupustean, miru baten moduan oldartu eta karta bat zapaldu du oihalaren kontra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

Mutil batzuk beisbolean ari ziren, belar zapaldu-usaina zabalduz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

Gorputzaren parterik handiena osatzen duen materiala, biguna eta zapaldu-erraza, aldaberagoa da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

· Atzera egin [kamioak] eta langilea horma baten kontra zapaldu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

6 irud/hed

Gauza garbia da Estatuaren zamak zapalduta daudela uste dutenek sediziorako joera dutela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 154. orr.

Ezbehar suntsigarriak jo eta zapalduko zaituzte.      - 0. orr.

Arkitekturak Oteiza zapaldu du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

7 mendean hartu, mendean eduki.

Guk eginiko armek Kuba zapaltzeko balio ditek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 126. orr.

Guztiak babesteko indarra daukanak, berdin-berdin baitauka guztiak zapaltzekoa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 122. orr.

Kanpotarrek bertakoak zapaldu eta suntsitu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Badakizue ainitz boteretsu eta indartsuk nola zapaltzen dituzten ttipi eta ezin bertzean direnak; ez egin holakorik.  Herria   2005-03-31

Sistema patriarkala emakumeak zapaltzeko sistema da eta kapitalismoa gizon eta emakumeak esplotatzeko sistema.  Berria - Harian   2005-10-18

Kondenatzea, zigortzea eta zapaltzea beste obsesiorik ez zuen orduko moral burgesaren aurrean, [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Nik atera nuen Israel Egiptotik, eta nik askatu zintuztedan, zapaltzen zintuzteten egiptoar eta gainerako erreinu guztien menpetik.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,18

Zapaltzen gintuzten haiexen balio-sistema bera geneukala ohartzen naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

Zapal dezagun zintzo bizi den behartsua, ez diezaiogun alargunari errukirik izan.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,10

Seme, zapaldu duzun etsaia ez duzu gutxietsi behar -esan zion begirada zorrotzez-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 20. orr.

Ez dugu ulertzen nola bi lagunen ustezko ekintzengatik talde oso bat zapal daitekeen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

1956an Hungarian herri iraultza bat izan zen, boterean zegoen Alderdi Komunistak erroz zapaldu zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Espainia ez da Serbia, hemen ez da zapaldutako herririk.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Taiwanen independentziaren aldeko mugimenduak «zapaldu» egingo dituela ohartarazi zuen atzo Pekinek.  Berria - Mundua   2004-12-28

Zaragozak nahi izan balu, zapaldu egingo gintuen.  Berria - Kirola   2004-10-19

Ekitatearen kontra zihoazela, baina eskubideak zapaldu gabe; zentzugabeak izan zirela, tiranikoak baino gehiago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

8 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Apo zapalduaren itxura zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 216. orr.

Gal bitez ur isuria bezala, zimel bitez belar zapaldua bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 58,8

Bihar goizean aireportua den lur alor zapaldura joango naiz, Managuarako hegazkina hartzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Populu hanpatu-zanpatu eta apaldu-zapaldu moduan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 130. orr.

Bidezidorrera iritsi zirenean jakin zuten zabala zela eta harri koskorrez eta errauts zapalduez zolatua zegoela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Gasolinaren eta zaldi-gorotz zapalduaren usaineko hautsa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Gerra galduaz zein herri zapalduaz ari zela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 86. orr.

Zein da "iragan zapaldu" hori, kultura berriaren osagai beharrezko izan litekeena?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 106. orr.

Goio tomate zapalduaren moduan lotsagorritu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 251. orr.

Zapaltzaileen eta zapalduen arteko marra egiteko kultur irizpideak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

Haien zerbitzuko intelektuala banintz, dudarik gabe egongo nintzateke gutxiengoen eta zapalduen alde, eta batik bat haien eskubide guztien alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

Estatu Batuek ez dute entzun herri zapalduen hasarrea.  Herria   2001-10-04

9 zapalago bihurtu.

Horietako batek gorputz bat zeharkatzen duenean haren inguruko espazioa luzatu eta zapaldu egiten da, angelu zuzen bat marraztuz.  Berria - Gaiak   2004-06-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adabegia zapaldu (3); askotan zapaldu (3); azeleragailua zapaldu (5); bat zapaldu (13); belarra zapaldu (3); berriro zapaldu (8); bezala zapaldu (5); bota eta zapaldu (5); botoia zapaldu (5)

elkar zapaldu (3); eskubideak zapaldu (6); gehiago zapaldu (3); gogor zapaldu (7); gogor zapaldu zituen (3); herri zapaldu (3); hondoraino zapaldu (4)

ilargia zapaldu (4); inoiz zapaldu (8); inor zapaldu (3); inork zapaldu gabeko (4); kantxa zapaldu (4); kontra zapaldu (3); lurra zapaldu (6); mahatsa zapaldu (3)

oina zapaldu (4); sekula zapaldu (3)

zapaldu ahal (4); zapaldu gabe (19); zapaldu gabea (4); zapaldu gabeko (9); zapaldu izan (5); zapaldu marra (6); zapaldu ondoren (3); zapaldu orduko (7); zapaldu zuen azeleragailua (3)

herri zapaldua (3); herria zapaldua (4); zapaldua izan (3)

zapalduak daude (4); zapalduak izan (3)

herri zapalduaren (5); iragan zapalduaren (3)

herri zapalduen (4); zapalduen alde (6); zapalduen arteko (3)

gehiago zapalduko (3); inoiz zapalduko ez (3); oinek zapalduko (3); sekula zapalduko ez (3)

zapalduko du (5); zapalduko dute (7); zapalduko duten (3); zapalduko ez (11); zapalduko ez zuten (4); zapalduko zuen (3); zuen oinek zapalduko (3)

kontra zapaldurik (3)

mina bat zapalduta (6); zapalduta daudela (3); zapalduta eta (3); zapalduta hil (3)

erresistentzia zapaltzeko (3); eskubideak zapaltzeko (3); ez zapaltzeko (8); hamas zapaltzeko (3); matxinada zapaltzeko (3)

eskubideak zapaltzen (16); eskubideak zapaltzen dituela (3); euskara zapaltzen (3); gehiago zapaltzen (3); gogor zapaltzen (3); hankapean zapaltzen (4); herria zapaltzen (5); herritarren eskubideak zapaltzen (3)

irakiarrak zapaltzen (3); itzala zapaltzen (4); jende xehea zapaltzen (3); kontra zapaltzen (7); lurra zapaltzen (4); mahatsa zapaltzen (3); nahita zapaltzen (3)

oinak zapaltzen (8); oinek zapaltzen (3)

zapaltzen eta itotzen (3); zapaltzen gaituen (3); zapaltzen hasi (4); zapaltzen jarraitzen (4); zapaltzen utzi (3); zapaltzen zuen lurra (3); zapaltzen zuten lurra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus