Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaldizain 1 iz zaldiak zaintzen dituen pertsona. ik zamaltzain.

Argiontziekiko zaldi-kotxeak, bi jendarme sarreran, zaldizainen oihuak urrun; hitz batean, behar bezala zegoen dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Itsas zaldiak behorrak jaten ahalengintzen ziren, eta zaldizainen egitekoa zen haiek garrasika uxatzea eta itsasora bidaltzea; zaldizainak, gutxi gora-behera, behorrek umeak egiterakoan itzultzen ziren, eta zaldikumeak erregearentzat biltzen zituzten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.

Zaldizainak zaldia ezproiez jo eta trostan joan zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 81. orr.

Geltokiko burua bulegotik atera zen, zaldizaina zaldi gainetik jaitsi eta geltokiko buruari estribora ailegatzen lagundu zion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.

2 (adizlagun gisa)

Mollyren aitak Etxandian lan egiten zuen, zaldizain.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mendozatarren zaldizainarekin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus