Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zamaltzain (orobat zamalzain g.er.) 1 iz zaldizaina.

Batzuk zamaltzain, besteak sukaldari... denak zerbitzari.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 115. orr.

Aratz mendiko begi honek zamaltzain, erromes, bidelapur, soldadu eta era guztietako hamaika bidaiariren ibilerak behatu ditu.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 10. orr.

Horietaz guzietaz amets egin nuen -non ziren beilari erromesak?- ni Etxauzko mutila, zamaltzain edo eskutari, holako lekuetan ibili behar nuela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 194. orr.

Arkeologoen gisa dihardu iragana arakatzen, lurrazpiko aztarna ezkutuak agerian jartzen, mantsotasuna zamari, pazientzia zamaltzain.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.

2 maskaradetako dantzaria, gerri inguruan loturik zaldi irudi bat daramana.

Entseñaria, txerreroa, gatüzaina, kantiniersa eta zamaltzainaz gain, [...].  Berria - Kultura   2006-01-03

Hainbeste kanta, disko eta sinfonia, hainbeste aktore, pailazo eta txotxongilo, hainbeste aurreskulari, zamaltzain eta koreografo, hainbeste kopla, bertso, bertsopaper eta txapelketa.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Polo Garat argazkilaria, zamaltzain aritua Barkoxeko dantza taldean.  Herria   2002-12-19

Pentsatu dut orainokoan zu zamaltzain eta ni godaleta izan natzaizula, eta inguruan jostari eta trebe dantzatu ostean, nire gainean baldarki bermatu, eta godaleteko malko guztiak braustakoan isurarazi dizkidazula.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 170. orr.

Munduko iparraldeko lehendakariak Zuberoako zamaltzainaren zaldia soinean, gurutzada abiatzen du.  Berria - Kultura   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zamalzain ikusgarria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus