Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konplizeek, gehienetan, ihes egiten dute laguna atxilotzen dutenean; beren egoera zalantzagarriak, besterik gabe, erbestera eramaten ditu eta nazioa libre geratzen da beste gaiztakeria batzuetatik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 59. orr.
Baina Gol zutik jarri zen eta besoak zabaldu zituen, bere irribarre zalantzagarri haietako bat erakutsiz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 44. orr.
Zergatik hasi, orduan, halako multzokatze zalantzagarriak egiten auzitan jartzen direnean agerikoenak diruditenak? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 83. orr.
Nirea zerbitzu mota bat baizik ez duk -zuritzen zuen bere burua, hautatutako ogibidearen etikotasun zalantzagarriaz erasaten genionean-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.
Baieztapen hau zalantzagarria da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Zalantzagarriak diren 800.000 bat sinaduren gaineko erabakia hartu behar du orain. Berria - Mundua 2004-03-05
Zalantzagarria dirudi banako bakoitzaz hain kausa txikietatik hain efektu boteretsua itxarotea. Zalantzagarri gertatzen da beti, noski, ausarkeriaz buruturiko norberaren zein besteren egintzen epaia. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.