Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zalantza 1 iz zerbaiten egiatasun edo ziurtasunaz duda egiten duenaren, zenbait aukeraren artean norantz makurtu ez dakienaren arima-egoera. ik duda; ezbai.

Hamaika susmo eta zalantza nituen buruan bueltaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 109. orr.

Bestetik, zalantza hau nuen: [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.

Baditut zalantza gehiago ere, denak hizkeraren ingurukoak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 16. orr.

Zalantza dut, ordea, egia ote orduan idatzitakoa, susmoa baitut gizakia, sarritan, txarrena egitera behartua dela, egiteko txarrena dela jakinda.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.

Zalantza nuen ikusi ere egiten ote ninduten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 146. orr.

Baina eginkizunari aurre egiteko gauza izango ote nintzen zalantza nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 244. orr.

Agustinek zalantzak ditu arimen jatorriari buruzko bi jarreren artean, kreazionisten eta traduzionisten teorien artean, alegia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 26. orr.

Pertsonaiak isildu egiten dira, hausnarrean dihardute, zalantzak dituzte, baita obsesioak ere.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Ez zuen uste, bere idazkariak bezala, biolina deabruaren lana zenik, baina zalantzak zituen, eta zalantzak uxatzeko biolin jotzailearen emanaldia entzutea iruditu zitzaion egokiena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 83. orr.

Bestalde, ordea -hortik nire zalantza-, zergatik ez erabili dirua laguna gonbidatzeko?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 235. orr.

Zalantza duk amodioaren benetako funtsa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.

Uda guztietako lana izaten diat -esan zidan berak zalantza baten ondoren-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

Zalantza guztiak joan zitzaizkidan orduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Orduan zetozkidan zalantzak eta ezbaiak, kezkak eta buruhausteak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 382. orr.

Handik bizirik aterako ote nintzen zalantza hazi zitzaidan barruan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 20. orr.

Poliziak bazekien gu maneiatzen, eta gutako bakoitzaren baitan zalantza sortzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 89. orr.

Gainontzekoen artean zalantza eta eztabaida sortu zen, nolatan izan zitekeen ezinbestekoa elikagaia gorputzarentzat, biziari eusteko jan nahi izaten baitugu eta bizia arimarena baita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 56. orr.

Izan ere, baiespen horietako bakoitza, gutxi batzuk salbuetsirik, izatearen naturan agertzen denak gezurtatzen du, eta zalantzak sortzen dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 188. orr.

Zorura begira gelditu zen Alkorta, buruari geldiro eraginez, zalantzak uxatu nahi eta ezin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 192. orr.

Zalantza eragiten dit ea benetan fidatzen ote den Metropolisen lanaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Zalantzak jota zabiltza.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 142. orr.

Gero istantean zalantza etorri zitzaidan: bukatu da benetan historia hau?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.

Ene herriari buruz aspaldian darabiltzadan zalantza, hausnarketa edo gogoeta batzuen biltzeko eta argitzeko unea etorri zaidala iduritu zait.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 21. orr.

Zu kontsolatzera eta zure zalantzak argitzera etorri baikara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1026. orr.

Lexikoaz zalantza bat: zergatik dira Marokokoak paterak eta kaiukoak Mauritaniakoak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 135. orr.

Zalantzen ilunpeetatik irten ezinik ere, gure askatasuna nahi nuen nik, militarrek eraikitako harresi guztien erorketa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.

Hau nahiko berria da euskal munduan eta, zalantza gabe, ez da batere seinale txarra. ik zalantzagabe.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 55. orr.

Lerrook, zalantza gabe, ironia pixka batez daude idatziak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 193. orr.

Eta hala ere Harryk biak maite izan zituen, biekin maitemindu zen suhartasun saihestezin berberaz, eraspen zalantza gabeko berberaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zalantza handiena Perfekzio Ispiluaren kokapenak sortzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Zalantza handiak genituen horretaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Ez da memento egokia kezka eta zalantza larri horiek gure artean barreiatzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 209. orr.

Hasperen egin nuen: zalantza izugarri harekin bizi beharko nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.

Andreasek, zalantza labur baten ondoren, neskaren eskua hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.

Badut zalantza historiko bat, argitzen zaila dena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 162. orr.

Badirudi senez-edo zalantza metodikoa aukeratua duela, mesfidantza orokorra Fakultatean eskaintzen dizkioten autore, teoria, eskola, joeren aurrean.     «Kuskue tanden», 2004 - 50. orr.

Utzi egin zion jaraunspenarekin zer egin zalantza amaigabean ibiltzeari, eta eraikina salgai jartzea erabaki zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Zalantza sortu berria argitzeko behar larria sortu zitzaion Pilarri.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 107. orr.

Sofismen lainoei, hizjario xarmatzaileei, eta zalantza lotsakorrei zirrikiturik utzi gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Denek ezetz erantzun zuten; Navigiok nolabaiteko zalantzak zituen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 61. orr.

Andrearen bihotzean zoritxarreko zalantza sortu zen berriro.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 55. orr.

Betiko zalantza, garagardoan egon edo kankarrora errenditu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.

Hil edo biziko zalantzak, egiaz, hainbeste menderen bueltan gudari ahaztuari bat-batean sortzen zaizkionak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 100. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berak zalantza aurpegia jarri zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Buruari eragiten dio zalantza-keinua eginez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Zalantza une batzuen ondotik, gazteak, irribarretsu: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

Zalantza, kontraesan eta manipulazio uneak izan ziren.  Berria - Harian   2005-03-11

Zalantza unetxo bat izan ondoren, nigana hurbildu da oso serio: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 133. orr.

Espiritu guztietatik zalantza-lainorik txikiena ere uxatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 840. orr.

Zalantza izpi bat agertu zen Raduan Husainiren begi berez argietan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Bultako Metraila baten motorra zen, zalantza izpirik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Jakin nuen, zalantza izpirik gabe, Stanleyren alaba bulartsu eta bihotz zabalekoa txora-txora eginda zegoela nire ilobarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

Ordu arteko zalantza izpia, Teresak esandakoa gezurra ote zen, desegina zegoen betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Gurekin zeudenek elkarri begiratu zioten, isilka; gero guri, galdezka bezala; eta, azkenik, zalantza-balantza batean esan ziguten: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.

Hor ikusi dugu oraintsu Arnaldo Otegi zalantza-dantzan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 28. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sexuaren inguruko galderak, sexu-zalantzak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 114. orr.

Bertan bildu genituen filosofia eta euskara gaietan adituak, terminologia zalantzak eztabaidatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Bedeinkatua zu ere, ene seme, jakinduriaz hitz eginez nire barne-zalantzei halako erremedio osasungarria ekarri diezulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

5 zalantzan adlag zalantza egiten

Hegoaldeko xapela zalantzan.  Herria   2005-03-03

"Lucy, irten, zatoz hona!" egiten dio oihu, zalantzan oraindik, haien atzetik sartu ala mutila zaintzen kanpoan geratu ez dakiela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.

Corless's ondora iritsi zenean, lehengo artegatasuna hasi zitzaion gaina hartzen eta ate aurrean gelditu zen, zalantzan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

Gol baten nahiaren eta ezinaren agonian bizi izan dira zaletuak igande batean bai eta bestean ere bai, Athletikek lehen maila gordeko ote duen zalantzan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.

Zeren-eta -ni neurekiko zalantzan- hilabeteko etendura luze horretan, ez ote zait ama... hil?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 215. orr.

Ondorioz, Euskaldun Gazteriak daukan lanpostua zalantzan da.  Herria   2005-12-08

Orain heldu da Alstom-en afera, latza hau enpleguak direlakotz zalantzan.  Herria   2003-09-25

Une batez zalantzan egon zen, erantzun aurretik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.

Frantzisko hasi, ez hasi zalantzan zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.

Zalantzan egon zen une batez, txirrina jo edo ez jo.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

Eraso egin edo atzera egin zalantzan nagoenean, ez naiz zalantzan minutu bat ere egoten, txotx ala motx egiten dut.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 265. orr.

Zalantzan egon nintzen botila bat xanpain erosi ala ez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

Zalantzan geratu nintzen, ezpata atera eta burua moztuko ote nion, familiartekoa nuen baina.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 69. orr.

Eta errealitatearen eta gogoaren artean zalantzan bizi gara beti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 417. orr.

Orduan baitzuten Lutherrek eta Calvinek zalantzan jarri Erromako aita sainduaren boterea eta, orozbat, enperadorearen edo erregeena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Egilea Homero izan ote zen edo ez zalantzan jartzen du zenbait ikertzailek.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Enrico, ordea, aldarte gaitzean zen, eta zalantzan jartzen zuen dena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Inork ez du zalantzan jartzen hori posible denik eta hala gerta daitekeenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Zalantzan jar liteke horiek guztiak funtsezko modu sakon eta nahiko soil batean adieraz ote daitezkeen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Askojakina izan beharrik ez dago gauzak horrela gertatu zirenik zalantzan jartzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Nik ordea, zalantzan ipiniko nuke.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.

Ahetze-k ez dezan Ahestarren geroa zalantzan ezarri, zor handien gatik.  Herria   2001-03-08

Zalantzan ikusi nuenean, galdetu nion: [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 55. orr.

Gandar emirra zalantzan ikusi zuelarik, Asadek galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 154. orr.

6 zalantzazko izond

-Gaston, itsutu egiten nau -esan zuen emakumeak, zalantzazko barre batekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 101. orr.

Zalantzazko ezbide horretan nengoela, zuk arestian irakurri duzun eskuizkribu hori igorri zidaten Oxford-etik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 79. orr.

Zalantzazko une labur baten ondoren, Lauaxetak ere lasterka jarraitu ninduen atzetik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 98. orr.

Itoizko herriak izan zuen urtegiari izena emateko zalantzazko ohorea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

Kontuan izanik zenbaterainokoak ziren zalantzazko kreditu metatuak, bankuek ez zuten arrisku gehiagorik hartu nahi.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Zalantzazko aktiboen bolumenak %1,3 gora egin zuen, 53 milioi eurora helduz.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Zein egiazkoa eta ziurra zen, baita zalantzazko gauzetan ere, Frantzisko betetzen zuen profeta-espiritua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 894. orr.

Laburra da bizi duguna, etorkizun dagoena zalantzazkoa, bizi izan duguna egiazkoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 36. orr.

Gertaera miragarri bat kontatuko dut orain labur, zalantzazkoa interpretazioari dagokionez, baina egiari dagokionez bene-benetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Baketze zalantzazko hau ospatzea ez zuen merezi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 113. orr.

Higitzen ez den hainbat gorputz hauteman duzu ilunabarreko argi zalantzazkoan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 139. orr.

Mugitzen hasi zen nire begien aurrean, mugimendu arin eta zalantzazkoekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 217. orr.

Benetakoa benetakoa ez denaren truke ematea, segurua zalantzazkoaren truke.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.

Tesi honek garrantzi handia du: oinarrian duen eredu psikologiko inplizitua aski zalantzazkoa baldin bada ere, badu alde on bat: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Elkarrizketa hartan deskribatu ziren jarduera nemoteknikoen aplikazio praktikoa oso zalantzazkoa da bertsolaritzaren kasuan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.

7 zalantza bide ik zalantzabide.
8 zalantza gabe ik zalantzagabe.
9 zalantza egin

Zalantza egiten bazuen ez zen sartuko, beraz lehenbailehen asmatu behar zuen aitzakia sinesgarri bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

Indarrak galtzen dituela sentitzen du, eta zalantza egiten du.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 41. orr.

Gero, astiro begiratu zien oin iletsuei, gelako zaborreria guztiari, bazter batean dardarka zegoen neskari, eta zalantza egin zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 173. orr.

Zalantza egin zuen, zaldi-gelara jarraitu edo nire azalpenaren zain gelditu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Abasek zalantza egin zuen: adiskidearen proposamena onartu, edo Hamidari ikustaldi irrikatua egitera joan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.

Une batez zalantza egin du Antoniok, eseri ala ez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 89. orr.

Biek zalantza egin zuten, biratu ala ez, elkarri azken agurra egiteko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

Sebastianek zalantza egin zuen, berak ere goxoa eskatuko ote zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.

Zalantza egin nuen txantxetan ari ote zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Lehengo nahasmendu oinazetsu berberak harrapaturik, bere baitan zalantza egin zuen Abasen alboan joatea erokeria izan ote zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.

-Idoia: zuk eman didazu inork eman ez didana, eta zalantza egiten dut inork aurrerantzean emango ote didan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

Zalantza egin nuen, eskatuko ote nion ala ez Obabako kirol zelaiaren inaugurazioko argazkia, baina isildu eta liburua hartu nuen esku artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Haren azal transluzidoari erreparatzean, zalantza egin genuen: agian espektroa zen hura, arima herratua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.

Baina egun nehork ez du zalantza egiten guztientzako euskara horren premiaz.  Herria   2004-02-05

Erantzuna ere prest daukazu, eta sinesgarria gertatzea espero duzu, baina zalantza egin zaizu: giltzen marka! Ez dakizu markaren izena, ezta ba ote duten ere, eta ipurdia agerian gerta zaitezke.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 133. orr.

Onartzen zuen izan zela Alderdian zalantza egin zuenik, baina Errepublikaren alde gerran sartu izanari esker, hots, gerra galduz, irabazi egin zuten; duintasuna irabazi zuten, berentzat eta etorriko ziren belaunaldientzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 31. orr.

Lapurtu zuten altxorra da gauza polita, ez dago zertan zalantza egin; C eta B letrek, berriz, altxorrera iristeko giltzak behar dute izan, Concepcion eta Bengoetxea izen-deituren lehen hizkiak estalgarri direla.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.

Makina bat zalantza egin ondoren, deliberatu nintzen hitz egitera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 105. orr.

10 zalantza eginarazi

Baina zerbaitek atzera eginarazi zidan, zalantza eginarazi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken zalantza (5); bere zalantza (7); entrenatzaileak zalantza bakarra (5); ez dago zalantza (5); ez du zalantza (9); inguruko zalantza (8); kezka eta zalantza (5); nire zalantza (12); oraindik ere zalantza (5); une batez zalantza (7)

zalantza agertu (5); zalantza apur bat (6); zalantza argitu (5); zalantza asko (66); zalantza asko dago (5); zalantza asko izan (5); zalantza askorekin (17); zalantza bakarra (36); zalantza bakarra du (7); zalantza barik (53); zalantza du (8); zalantza dut (6)

zalantza egin (89); zalantza egin nuen (13); zalantza egin zuen (41); zalantza egiten (37); zalantza egiten dut (9); zalantza egiten nuen (6); zalantza egiten zuen (7); zalantza eragiten (5); zalantza gehiago (12); zalantza gehien (8); zalantza gutxi (28); zalantza guztiak argitu (5); zalantza handia (5); zalantza handiak (44); zalantza handiak daude (5); zalantza handiak sortzen (5); zalantza handirik (17); zalantza handirik gabe (5)

zalantza izan (19); zalantza izan nuen (5); zalantza izpi (6); zalantza izpirik (107); zalantza izpirik ere (11); zalantza izpirik gabe (50); zalantza izpirik izan (7); zalantza izpirik uzten (6); zalantza nagusia (7); zalantza nuen (5)

zalantza oro (6); zalantza pixka (6); zalantza piztu (8); zalantza sortu (26); zalantza sortu zitzaion (8); zalantza sortzen (18); zalantza txiki (8)

zalantza ugari (20); zalantza ugari sortu (5); zalantza une (36); zalantza une bat (12); zalantza zuen (5); zalantzak zalantza (8); zalantzaz zalantza (5)

bere zalantzak (13); dudak eta zalantzak (5)

inguruko zalantzak (12); kezkak eta zalantzak (5); nire zalantzak (9)

zalantzak agertu (20); zalantzak agertu ditu (7); zalantzak agertu zituen (5); zalantzak agertzen (5); zalantzak areagotu (8); zalantzak argitu (15); zalantzak argitzeko (23); zalantzak argitzen (8); zalantzak azaldu (5); zalantzak daude (9); zalantzak ditu (18); zalantzak ditut (19); zalantzak dituzte (6)

zalantzak eduki (5); zalantzak eragin (7)

zalantzak izan (25); zalantzak izan zituen (6); zalantzak izatea (5); zalantzak izateko (6); zalantzak izaten (6)

zalantzak sortu (18); zalantzak sortu ziren (5); zalantzak sortzen (17); zalantzak sortzen dira (5)

zalantzak uxatu (27); zalantzak uxatu zituen (6); zalantzak uxatzeko (11); zalantzak zituen (10); zure zalantzak (5)

bertsio ofiziala zalantzan (6); dena zalantzan (7); eraginkortasuna zalantzan (8); eraginkortasuna zalantzan jarri (5); etorkizuna zalantzan (12); ez dago zalantzan (11); inork zalantzan jartzen (8); izatea zalantzan jarri (6); jartzen du zalantzan (11); jokatuko duen zalantzan (7); lana zalantzan (13); lana zalantzan jarri (7); oraindik zalantzan (7); sinesgarritasuna zalantzan (13); sinesgarritasuna zalantzan jarri (8); sistema zalantzan (5); une batez zalantzan (7)

zalantzan da (15); zalantzan dago (63); zalantzan daude (9)

zalantzan egon (70); zalantzan egon zen (23); zalantzan ez jartzeko (6); zalantzan ezarri (6); zalantzan ezartzen (7); zalantzan gelditu (5); zalantzan geratu (16); zalantzan geratu zen (7)

zalantzan ibili (12); zalantzan ipini (8); zalantzan izan (7); zalantzan jar (25); zalantzan jar daiteke (5); zalantzan jarri (415); zalantzan jarri du (51); zalantzan jarri dute (39); zalantzan jarri gabe (9); zalantzan jarri zuen (92); zalantzan jarriko (37); zalantzan jarriko luke (5); zalantzan jarriz (19); zalantzan jartzea (28); zalantzan jartzeko (46); zalantzan jartzeko modukoa (5); zalantzan jartzen (306); zalantzan jartzen da (8); zalantzan jartzen du (26); zalantzan jartzen dute (16); zalantzan jartzen hasi (8); zalantzan jartzera (5); zalantzan nago (7); zalantzan nengoen (6)

zalantzan uzten (5); zalantzan zegoen (21); zilegitasuna zalantzan (14); zilegitasuna zalantzan jarri (9)

zalantzarako izpirik uzten (8); zalantzarako tarterik uzten (5); zalantzarako zirrikiturik (9); zalantzarako zirrikiturik uzten (6)

batere zalantzarik ez (5); batere zalantzarik gabe (15)

ez daukat zalantzarik (5); ez du zalantzarik (68); ez dut zalantzarik (29); ez izan zalantzarik (26); ez nuen zalantzarik (27); ez zalantzarik izan (13); ez zegoen zalantzarik (26); ez zen zalantzarik (6); ez zuen zalantzarik (42)

inolako zalantzarik (143); inolako zalantzarik ez (9); inolako zalantzarik gabe (81); inongo zalantzarik (35); inongo zalantzarik gabe (23)

zalantzarik egin gabe (14); zalantzarik egon ez (7); zalantzarik ez (183); zalantzarik ez da (8); zalantzarik ez dago (25); zalantzarik ez du (7); zalantzarik ez dut (14); zalantzarik ez zegoen (7); zalantzarik ez zuen (11); zalantzarik gabe (1094); zalantzarik gabe esan (8); zalantzarik gabe jakin (7); zalantzarik gabea (9); zalantzarik gabeko (19)

zalantzaz beterik (18); zalantzaz beteriko (5); zalantzaz beteta (6); zalantzaz eta (7)

zalantzazkoa da (25); zalantzazkoa dela (5); zalantzazkoa zen (5)

zalantzazkoagoa da (5)

zalantzetarako lekua uzten (19)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus