Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamaika susmo eta zalantza nituen buruan bueltaka. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 109. orr.
Bestetik, zalantza hau nuen: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.
Baditut zalantza gehiago ere, denak hizkeraren ingurukoak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 16. orr.
Zalantza dut, ordea, egia ote orduan idatzitakoa, susmoa baitut gizakia, sarritan, txarrena egitera behartua dela, egiteko txarrena dela jakinda. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.
Zalantza nuen ikusi ere egiten ote ninduten. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 146. orr.
Baina eginkizunari aurre egiteko gauza izango ote nintzen zalantza nik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 244. orr.
Agustinek zalantzak ditu arimen jatorriari buruzko bi jarreren artean, kreazionisten eta traduzionisten teorien artean, alegia. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 26. orr.
Pertsonaiak isildu egiten dira, hausnarrean dihardute, zalantzak dituzte, baita obsesioak ere. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Ez zuen uste, bere idazkariak bezala, biolina deabruaren lana zenik, baina zalantzak zituen, eta zalantzak uxatzeko biolin jotzailearen emanaldia entzutea iruditu zitzaion egokiena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 83. orr.
Bestalde, ordea -hortik nire zalantza-, zergatik ez erabili dirua laguna gonbidatzeko? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 235. orr.
Zalantza duk amodioaren benetako funtsa. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.
Uda guztietako lana izaten diat -esan zidan berak zalantza baten ondoren-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.
Zalantza guztiak joan zitzaizkidan orduan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.
Orduan zetozkidan zalantzak eta ezbaiak, kezkak eta buruhausteak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 382. orr.
Handik bizirik aterako ote nintzen zalantza hazi zitzaidan barruan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 20. orr.
Poliziak bazekien gu maneiatzen, eta gutako bakoitzaren baitan zalantza sortzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 89. orr.
Gainontzekoen artean zalantza eta eztabaida sortu zen, nolatan izan zitekeen ezinbestekoa elikagaia gorputzarentzat, biziari eusteko jan nahi izaten baitugu eta bizia arimarena baita. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 56. orr.
Izan ere, baiespen horietako bakoitza, gutxi batzuk salbuetsirik, izatearen naturan agertzen denak gezurtatzen du, eta zalantzak sortzen dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 188. orr.
Zorura begira gelditu zen Alkorta, buruari geldiro eraginez, zalantzak uxatu nahi eta ezin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 192. orr.
Zalantza eragiten dit ea benetan fidatzen ote den Metropolisen lanaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.
Zalantzak jota zabiltza. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 142. orr.
Gero istantean zalantza etorri zitzaidan: bukatu da benetan historia hau? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.
Ene herriari buruz aspaldian darabiltzadan zalantza, hausnarketa edo gogoeta batzuen biltzeko eta argitzeko unea etorri zaidala iduritu zait. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 21. orr.
Zu kontsolatzera eta zure zalantzak argitzera etorri baikara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1026. orr.
Lexikoaz zalantza bat: zergatik dira Marokokoak paterak eta kaiukoak Mauritaniakoak? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 135. orr.
Zalantzen ilunpeetatik irten ezinik ere, gure askatasuna nahi nuen nik, militarrek eraikitako harresi guztien erorketa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 160. orr.
Hau nahiko berria da euskal munduan eta, zalantza gabe, ez da batere seinale txarra. ik zalantzagabe. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 55. orr.
Lerrook, zalantza gabe, ironia pixka batez daude idatziak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 193. orr.
Eta hala ere Harryk biak maite izan zituen, biekin maitemindu zen suhartasun saihestezin berberaz, eraspen zalantza gabeko berberaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.
Zalantza handiena Perfekzio Ispiluaren kokapenak sortzen du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.
Zalantza handiak genituen horretaz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.
Ez da memento egokia kezka eta zalantza larri horiek gure artean barreiatzeko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 209. orr.
Hasperen egin nuen: zalantza izugarri harekin bizi beharko nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.
Andreasek, zalantza labur baten ondoren, neskaren eskua hartu zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.
Badut zalantza historiko bat, argitzen zaila dena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 162. orr.
Badirudi senez-edo zalantza metodikoa aukeratua duela, mesfidantza orokorra Fakultatean eskaintzen dizkioten autore, teoria, eskola, joeren aurrean. «Kuskue tanden», 2004 - 50. orr.
Utzi egin zion jaraunspenarekin zer egin zalantza amaigabean ibiltzeari, eta eraikina salgai jartzea erabaki zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.
Zalantza sortu berria argitzeko behar larria sortu zitzaion Pilarri. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 107. orr.
Sofismen lainoei, hizjario xarmatzaileei, eta zalantza lotsakorrei zirrikiturik utzi gabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.
Denek ezetz erantzun zuten; Navigiok nolabaiteko zalantzak zituen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 61. orr.
Andrearen bihotzean zoritxarreko zalantza sortu zen berriro. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 55. orr.
Betiko zalantza, garagardoan egon edo kankarrora errenditu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.
Hil edo biziko zalantzak, egiaz, hainbeste menderen bueltan gudari ahaztuari bat-batean sortzen zaizkionak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 100. orr.
Berak zalantza aurpegia jarri zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.
Buruari eragiten dio zalantza-keinua eginez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.
Zalantza une batzuen ondotik, gazteak, irribarretsu: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.
Zalantza, kontraesan eta manipulazio uneak izan ziren. Berria - Harian 2005-03-11
Zalantza unetxo bat izan ondoren, nigana hurbildu da oso serio: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 133. orr.
Espiritu guztietatik zalantza-lainorik txikiena ere uxatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 840. orr.
Zalantza izpi bat agertu zen Raduan Husainiren begi berez argietan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.
Bultako Metraila baten motorra zen, zalantza izpirik gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.
Jakin nuen, zalantza izpirik gabe, Stanleyren alaba bulartsu eta bihotz zabalekoa txora-txora eginda zegoela nire ilobarekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.
Ordu arteko zalantza izpia, Teresak esandakoa gezurra ote zen, desegina zegoen betiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.
Gurekin zeudenek elkarri begiratu zioten, isilka; gero guri, galdezka bezala; eta, azkenik, zalantza-balantza batean esan ziguten: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.
Hor ikusi dugu oraintsu Arnaldo Otegi zalantza-dantzan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 28. orr.
Sexuaren inguruko galderak, sexu-zalantzak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 114. orr.
Bertan bildu genituen filosofia eta euskara gaietan adituak, terminologia zalantzak eztabaidatzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.
Bedeinkatua zu ere, ene seme, jakinduriaz hitz eginez nire barne-zalantzei halako erremedio osasungarria ekarri diezulako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.
Hegoaldeko xapela zalantzan. Herria 2005-03-03
"Lucy, irten, zatoz hona!" egiten dio oihu, zalantzan oraindik, haien atzetik sartu ala mutila zaintzen kanpoan geratu ez dakiela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.
Corless's ondora iritsi zenean, lehengo artegatasuna hasi zitzaion gaina hartzen eta ate aurrean gelditu zen, zalantzan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.
Gol baten nahiaren eta ezinaren agonian bizi izan dira zaletuak igande batean bai eta bestean ere bai, Athletikek lehen maila gordeko ote duen zalantzan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.
Zeren-eta -ni neurekiko zalantzan- hilabeteko etendura luze horretan, ez ote zait ama... hil? Txillardegi «Putzu», 1999 - 215. orr.
Ondorioz, Euskaldun Gazteriak daukan lanpostua zalantzan da. Herria 2005-12-08
Orain heldu da Alstom-en afera, latza hau enpleguak direlakotz zalantzan. Herria 2003-09-25
Une batez zalantzan egon zen, erantzun aurretik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.
Frantzisko hasi, ez hasi zalantzan zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.
Zalantzan egon zen une batez, txirrina jo edo ez jo. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.
Eraso egin edo atzera egin zalantzan nagoenean, ez naiz zalantzan minutu bat ere egoten, txotx ala motx egiten dut. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 265. orr.
Zalantzan egon nintzen botila bat xanpain erosi ala ez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.
Zalantzan geratu nintzen, ezpata atera eta burua moztuko ote nion, familiartekoa nuen baina. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 69. orr.
Eta errealitatearen eta gogoaren artean zalantzan bizi gara beti. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 417. orr.
Orduan baitzuten Lutherrek eta Calvinek zalantzan jarri Erromako aita sainduaren boterea eta, orozbat, enperadorearen edo erregeena. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.
Egilea Homero izan ote zen edo ez zalantzan jartzen du zenbait ikertzailek. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.
Enrico, ordea, aldarte gaitzean zen, eta zalantzan jartzen zuen dena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Inork ez du zalantzan jartzen hori posible denik eta hala gerta daitekeenik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.
Zalantzan jar liteke horiek guztiak funtsezko modu sakon eta nahiko soil batean adieraz ote daitezkeen. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.
Askojakina izan beharrik ez dago gauzak horrela gertatu zirenik zalantzan jartzeko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.
Nik ordea, zalantzan ipiniko nuke. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.
Ahetze-k ez dezan Ahestarren geroa zalantzan ezarri, zor handien gatik. Herria 2001-03-08
Zalantzan ikusi nuenean, galdetu nion: [...]. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 55. orr.
Gandar emirra zalantzan ikusi zuelarik, Asadek galdegin zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 154. orr.
-Gaston, itsutu egiten nau -esan zuen emakumeak, zalantzazko barre batekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 101. orr.
Zalantzazko ezbide horretan nengoela, zuk arestian irakurri duzun eskuizkribu hori igorri zidaten Oxford-etik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 79. orr.
Zalantzazko une labur baten ondoren, Lauaxetak ere lasterka jarraitu ninduen atzetik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 98. orr.
Itoizko herriak izan zuen urtegiari izena emateko zalantzazko ohorea. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.
Kontuan izanik zenbaterainokoak ziren zalantzazko kreditu metatuak, bankuek ez zuten arrisku gehiagorik hartu nahi. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Zalantzazko aktiboen bolumenak %1,3 gora egin zuen, 53 milioi eurora helduz. Berria - Gaiak 2004-11-20
Zein egiazkoa eta ziurra zen, baita zalantzazko gauzetan ere, Frantzisko betetzen zuen profeta-espiritua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 894. orr.
Laburra da bizi duguna, etorkizun dagoena zalantzazkoa, bizi izan duguna egiazkoa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 36. orr.
Gertaera miragarri bat kontatuko dut orain labur, zalantzazkoa interpretazioari dagokionez, baina egiari dagokionez bene-benetakoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.
Baketze zalantzazko hau ospatzea ez zuen merezi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 113. orr.
Higitzen ez den hainbat gorputz hauteman duzu ilunabarreko argi zalantzazkoan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 139. orr.
Mugitzen hasi zen nire begien aurrean, mugimendu arin eta zalantzazkoekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 217. orr.
Benetakoa benetakoa ez denaren truke ematea, segurua zalantzazkoaren truke. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.
Tesi honek garrantzi handia du: oinarrian duen eredu psikologiko inplizitua aski zalantzazkoa baldin bada ere, badu alde on bat: [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.
Elkarrizketa hartan deskribatu ziren jarduera nemoteknikoen aplikazio praktikoa oso zalantzazkoa da bertsolaritzaren kasuan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.
Zalantza egiten bazuen ez zen sartuko, beraz lehenbailehen asmatu behar zuen aitzakia sinesgarri bat. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.
Indarrak galtzen dituela sentitzen du, eta zalantza egiten du. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 41. orr.
Gero, astiro begiratu zien oin iletsuei, gelako zaborreria guztiari, bazter batean dardarka zegoen neskari, eta zalantza egin zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 173. orr.
Zalantza egin zuen, zaldi-gelara jarraitu edo nire azalpenaren zain gelditu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.
Abasek zalantza egin zuen: adiskidearen proposamena onartu, edo Hamidari ikustaldi irrikatua egitera joan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.
Une batez zalantza egin du Antoniok, eseri ala ez. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 89. orr.
Biek zalantza egin zuten, biratu ala ez, elkarri azken agurra egiteko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.
Sebastianek zalantza egin zuen, berak ere goxoa eskatuko ote zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.
Zalantza egin nuen txantxetan ari ote zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.
Lehengo nahasmendu oinazetsu berberak harrapaturik, bere baitan zalantza egin zuen Abasen alboan joatea erokeria izan ote zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.
-Idoia: zuk eman didazu inork eman ez didana, eta zalantza egiten dut inork aurrerantzean emango ote didan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.
Zalantza egin nuen, eskatuko ote nion ala ez Obabako kirol zelaiaren inaugurazioko argazkia, baina isildu eta liburua hartu nuen esku artean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.
Haren azal transluzidoari erreparatzean, zalantza egin genuen: agian espektroa zen hura, arima herratua. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.
Baina egun nehork ez du zalantza egiten guztientzako euskara horren premiaz. Herria 2004-02-05
Erantzuna ere prest daukazu, eta sinesgarria gertatzea espero duzu, baina zalantza egin zaizu: giltzen marka! Ez dakizu markaren izena, ezta ba ote duten ere, eta ipurdia agerian gerta zaitezke. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 133. orr.
Onartzen zuen izan zela Alderdian zalantza egin zuenik, baina Errepublikaren alde gerran sartu izanari esker, hots, gerra galduz, irabazi egin zuten; duintasuna irabazi zuten, berentzat eta etorriko ziren belaunaldientzat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 31. orr.
Lapurtu zuten altxorra da gauza polita, ez dago zertan zalantza egin; C eta B letrek, berriz, altxorrera iristeko giltzak behar dute izan, Concepcion eta Bengoetxea izen-deituren lehen hizkiak estalgarri direla. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.
Makina bat zalantza egin ondoren, deliberatu nintzen hitz egitera. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 105. orr.
Baina zerbaitek atzera eginarazi zidan, zalantza eginarazi. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.
azken zalantza (5); bere zalantza (7); entrenatzaileak zalantza bakarra (5); ez dago zalantza (5); ez du zalantza (9); inguruko zalantza (8); kezka eta zalantza (5); nire zalantza (12); oraindik ere zalantza (5); une batez zalantza (7)
zalantza agertu (5); zalantza apur bat (6); zalantza argitu (5); zalantza asko (66); zalantza asko dago (5); zalantza asko izan (5); zalantza askorekin (17); zalantza bakarra (36); zalantza bakarra du (7); zalantza barik (53); zalantza du (8); zalantza dut (6)
zalantza egin (89); zalantza egin nuen (13); zalantza egin zuen (41); zalantza egiten (37); zalantza egiten dut (9); zalantza egiten nuen (6); zalantza egiten zuen (7); zalantza eragiten (5); zalantza gehiago (12); zalantza gehien (8); zalantza gutxi (28); zalantza guztiak argitu (5); zalantza handia (5); zalantza handiak (44); zalantza handiak daude (5); zalantza handiak sortzen (5); zalantza handirik (17); zalantza handirik gabe (5)
zalantza izan (19); zalantza izan nuen (5); zalantza izpi (6); zalantza izpirik (107); zalantza izpirik ere (11); zalantza izpirik gabe (50); zalantza izpirik izan (7); zalantza izpirik uzten (6); zalantza nagusia (7); zalantza nuen (5)
zalantza oro (6); zalantza pixka (6); zalantza piztu (8); zalantza sortu (26); zalantza sortu zitzaion (8); zalantza sortzen (18); zalantza txiki (8)
zalantza ugari (20); zalantza ugari sortu (5); zalantza une (36); zalantza une bat (12); zalantza zuen (5); zalantzak zalantza (8); zalantzaz zalantza (5)
bere zalantzak (13); dudak eta zalantzak (5)
inguruko zalantzak (12); kezkak eta zalantzak (5); nire zalantzak (9)
zalantzak agertu (20); zalantzak agertu ditu (7); zalantzak agertu zituen (5); zalantzak agertzen (5); zalantzak areagotu (8); zalantzak argitu (15); zalantzak argitzeko (23); zalantzak argitzen (8); zalantzak azaldu (5); zalantzak daude (9); zalantzak ditu (18); zalantzak ditut (19); zalantzak dituzte (6)
zalantzak eduki (5); zalantzak eragin (7)
zalantzak izan (25); zalantzak izan zituen (6); zalantzak izatea (5); zalantzak izateko (6); zalantzak izaten (6)
zalantzak sortu (18); zalantzak sortu ziren (5); zalantzak sortzen (17); zalantzak sortzen dira (5)
zalantzak uxatu (27); zalantzak uxatu zituen (6); zalantzak uxatzeko (11); zalantzak zituen (10); zure zalantzak (5)
bertsio ofiziala zalantzan (6); dena zalantzan (7); eraginkortasuna zalantzan (8); eraginkortasuna zalantzan jarri (5); etorkizuna zalantzan (12); ez dago zalantzan (11); inork zalantzan jartzen (8); izatea zalantzan jarri (6); jartzen du zalantzan (11); jokatuko duen zalantzan (7); lana zalantzan (13); lana zalantzan jarri (7); oraindik zalantzan (7); sinesgarritasuna zalantzan (13); sinesgarritasuna zalantzan jarri (8); sistema zalantzan (5); une batez zalantzan (7)
zalantzan da (15); zalantzan dago (63); zalantzan daude (9)
zalantzan egon (70); zalantzan egon zen (23); zalantzan ez jartzeko (6); zalantzan ezarri (6); zalantzan ezartzen (7); zalantzan gelditu (5); zalantzan geratu (16); zalantzan geratu zen (7)
zalantzan ibili (12); zalantzan ipini (8); zalantzan izan (7); zalantzan jar (25); zalantzan jar daiteke (5); zalantzan jarri (415); zalantzan jarri du (51); zalantzan jarri dute (39); zalantzan jarri gabe (9); zalantzan jarri zuen (92); zalantzan jarriko (37); zalantzan jarriko luke (5); zalantzan jarriz (19); zalantzan jartzea (28); zalantzan jartzeko (46); zalantzan jartzeko modukoa (5); zalantzan jartzen (306); zalantzan jartzen da (8); zalantzan jartzen du (26); zalantzan jartzen dute (16); zalantzan jartzen hasi (8); zalantzan jartzera (5); zalantzan nago (7); zalantzan nengoen (6)
zalantzan uzten (5); zalantzan zegoen (21); zilegitasuna zalantzan (14); zilegitasuna zalantzan jarri (9)
zalantzarako izpirik uzten (8); zalantzarako tarterik uzten (5); zalantzarako zirrikiturik (9); zalantzarako zirrikiturik uzten (6)
batere zalantzarik ez (5); batere zalantzarik gabe (15)
ez daukat zalantzarik (5); ez du zalantzarik (68); ez dut zalantzarik (29); ez izan zalantzarik (26); ez nuen zalantzarik (27); ez zalantzarik izan (13); ez zegoen zalantzarik (26); ez zen zalantzarik (6); ez zuen zalantzarik (42)
inolako zalantzarik (143); inolako zalantzarik ez (9); inolako zalantzarik gabe (81); inongo zalantzarik (35); inongo zalantzarik gabe (23)
zalantzarik egin gabe (14); zalantzarik egon ez (7); zalantzarik ez (183); zalantzarik ez da (8); zalantzarik ez dago (25); zalantzarik ez du (7); zalantzarik ez dut (14); zalantzarik ez zegoen (7); zalantzarik ez zuen (11); zalantzarik gabe (1094); zalantzarik gabe esan (8); zalantzarik gabe jakin (7); zalantzarik gabea (9); zalantzarik gabeko (19)
zalantzaz beterik (18); zalantzaz beteriko (5); zalantzaz beteta (6); zalantzaz eta (7)
zalantzazkoa da (25); zalantzazkoa dela (5); zalantzazkoa zen (5)