Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zalantzagabe (orobat zalantza gabe g.er.) izond zalantzarik ez duena.

Euskaltzaindiak lan handia egin du maila honetan, eta lan hori egin ahal izan du, besteak beste, gizartean onarpen zalantzagabea izan duelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 123. orr.

Emakumeen artean zeukan arrakasta zalantzagabe hark zirikatuta-edo, sarritan pizten ziren Hankapaloren edertasunari buruzko eztabaidak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 88. orr.

Aldaketa zalantzagabe eta begibistakoari aurre egin ezin zaion arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 74. orr.

Gero eta zailago bilakatzen ari da begirune sistematiko eta zalantzagabe bat gordetzea izadiaren baitan gertatzen diren prozesuei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

Lerroa ezin zuzenago luzatzen zen tarte batez; gero [...] kurbatzen hasten zen, perfekzio geometriko osoa ageri zuen trazadura zalantzagabean.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Operazioa konplexua zen une askotan [...] baina mugimendua zalantzagabea zen, trabatu gabea, eta berez zihoan bere martxan, sindromearen inolako zantzurik gabe denbora guztian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Ez baitakit nik, bada, gauzak bai orduan eta bai orain hain zalantza gabeak diren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus