Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakartasun 1 iz zakarra denaren nolakotasuna. ik zakarkeria.

Suak egurra pizten duen bezala, aienatzen ditu hezetasunak, berdetasunak, zakartasunak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

Bizarra egin gabeko musuen zakartasuna.  Berria - Kultura   2004-06-02

Aginduak emateko ahotsik gabe, kemenik gabe, zakartasunik gabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Buru gaineko kalpar latzak gogotik ferekatu nizkion, amultsutasuna mozorrozteko xedea zuen zakartasun gehiegizkoaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 306. orr.

Zakartasuna eta goxotasuna noiz bat noiz bestea nahasian zebiltzan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Taldearen aurreko lanetan nagusi zen zakartasunak eta gordintasunak lekua utzi diote Akauzazteren alderdi akustikoenari.  Berria - Kultura   2004-04-20

Sudurraren zabalak areagotutako zintzur-hotsaren zakartasunak traizionatzen zuen, zaunkaka hitz egiten zuela irudi baitzuen-.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 113. orr.

Ez nuen horrelakorik esateko asmorik, ez nion zakartasunik erakutsi nahi amari, baina hor etorri zitzaidan gorrotoa berriro goraka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Fenomenoaren ezaugarririk bereziena, agian, mugimenduen zakartasuna izan zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

Gizarte primitibo eta rustiko guztietan bezala, Euskal Herrian politak neskak daude, oraindik gizartearen zakartasunak zakartu gabeak, loreak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

Bidaia osoa pasa nuen [...] errimarik gabeko ahapaldi estu sentimenduz bete haiek, irudiz eta sentipenez gainezka, bere zakartasunean hunkigarriak neureganatzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 115. orr.

Betidanik izan duen zakartasunerako joera areagotu egin zitzaion alargunduz geroztik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.

"Bedeinkatua izan bedi basoko mutilen zakartasuna!", hots egin dut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Klodiak ezin zuen jasan haren zakartasun basa, landa usainekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

Ondoko sotoetatik mota guztietako usainak iristen zitzaizkien oholetatik zehar: barazkien gezatasuna, arrainaren laztasuna, gaztaren zakartasun kirasduna, hegaztien bero bizia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Zirinen zakartasun alkalinoa zen nagusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Jatorrizko zakartasuna aurkitzen da han, beste espirituren batek ahuldu gabeko espiritua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Maitasuna sentitu bai baina adieraztea onartzen ez duen zakartasun mota hori zeukan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.

· Ez zela gehiegi saiatu bere adierazpen-zakartasunak leuntzen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

4 zakartasunez (8 agerraldi, 6 liburutan) adlag ik zakarkeria 4.

Bernardino negar batean ari zen, eta autoaren inguruan zebiltzan falangistek isiltzeko agindu zioten zakartasunez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 259. orr.

Ama kontuak hartzen hasten zitzaidan zakartasunez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.

Hemen lefa usaina dago! -esan zigun, zakartasunez.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus