Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakarkeria (orobat zakarreria g.er.) 1 iz egintza zakarra; zakartasun gaitzesgarria.

Zakarkeria, hitzen lehorra ezin daiteke bazter utzi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.

Ez bainituen atsegin ez aitaren zakarkeria, ezta amaren apalkeria ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 44. orr.

Drogazalea anaia duela esaterakoan ahotsak dardara egin badio ere, hunkipenaren eremutik zakarkeriarenera ekartzen du berriro jarduna.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 131. orr.

Eguneroko jokabidea ez zen gizalegea eta forma demokratikoak zaintzea, ezpada zakarkeria, mehatxua eta gezurra.  Berria - Harian   2005-03-19

Ez dakit zertara zetorren hainbesteko presa eta zakarkeria, egia esan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.

Ruche jaunak ez zuen zakarkeriarik esateko ohiturarik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.

-Tira, Perrette, barkatu zakarkeria, baina ergelkeria galanta esan duzu!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

-Gilly, ez zakarkeriarik bota.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

Eutsi egin dio jendetasunari hala ere, zakarkeriaren bat erantzun beharrean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 26. orr.

Hori da Japonian jendaurrean egin daitekeen zakarkeria handienetako bat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.

Eta barka ezak zakarkeria -desenkusatu zuen bere burua-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 83. orr.

Zakarkeria leuntzen saiatu nintzen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Polizia uniformedunen itxurazko gizabideak -zinez ohargarria, harat eraman nindutenen zakarkeriaren aldean- ez zuen nire kolera apaldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Kristorengatik edozer zakarkeria jasateko guztiz prest zegoela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.

Begien bistan zegoen leuntasunez errefusatu zuela, zakarkeriarik gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.

Gizonak eutsi nahi izan zion, baina emakumeak burua mugitu zuen, urrundu egin zen, gizonaren besoetatik atera zen zakarkeriarik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.

-Hire zakarkeria maitagarria duk, ez pentsa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 93. orr.

Bere baitan ulertu zuen galdera hark, zakarkeriak zakarkeria, adiskidetzea zekarrela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

Ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko, zakarkeria tolesgabetasun-itxurak egiteko eta zitalkeria trebetasuna bailitzan adierazteko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Borrero baten gerizpean hazia nintzen, goarnizioko soldaduen zakarkerian eta haien ausarkerian hezia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kalean zela konturatu zen nolako zakarkeria ikaragarria egin zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Ziren bezala txiroak izanik, auzoen txirotasuna gorrotatzen zuten gehien, gurea, ez baikenuen proletarioen zakarkeria gordinarekin zer ikusirik nahi.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 11. orr.

Osasunako jokalarien zakarkeria nabarmenari ez zion trabarik jarri.  Berria - Kirola   2006-03-23

Baina ez nion ametitu nire buruari pentsamendu makur hura, zakarkeria matxista atzerakoi hura.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 160. orr.

Haren zakarkeria kontrolatuak, berriz, ordenaren zerbitzariek administratu arruntekin ohi duten jokamoldearen urrintto nahastezina zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

-Nor zarete zuek, jaunak? -galdetu zien errusieraz hotz-hotzik, baina ohiko zakarkeriarik gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 275. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Berezkotasun honek zakarkeria-itxurak oro kentzen zizkiela, zutitu eta mahaira joan zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.

4 zakarkeriaz (15 agerraldi, 7 liburutan) adlag ik zakarki; zakar2 7.

Zerbait eskatzera zetozkien guztiei, zakarkeriaz errieta egin, bizioak aurpegiratu, eta batzuetan irain egin ondoren, iruditzen zitzaiona ematen zien.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.

Neskatxa, baina, zakarkeriaz mintzatu zitzaion, begirakune betizua josirik: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Neskak, gizonarengana itzulirik, zakarkeriaz eten zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 215. orr.

-Jakina! -moztu nau, ohiko zakarkeriaz, eta itxi egin dit leihatila.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.

Berehalakoan, soldaduek gatibuen taldeak miatu zituzten zakarkeriaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zakarkeriaren bat (6)

zakarkeriarik gabe (8)

zakarkeriaz esan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus