Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaintza 1 iz adingabe baten ongizateari eta hezkuntzari buruzko ardura.

Hori izan zen Aintzaneren eta bion arteko ituna: aita-erantzukizunak nire gain hartu behar nituela, eta abar; zaintza, dena dela, berarentzat izango zen, hori ez zegoen eztabaidatzerik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.

Apaizarengana joan eta banakuntza lortu zuen Mooney andreak, eta haurren zaintza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

Dibortzioa arautzeko Espainiako Gobernuak atzo onartutako proiektuak seme-alaben zaintza gurasoek partekatzeko aukera jasotzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Iragan urteotan amek jaso dute kasurik gehienetan seme-alaben zaintza.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Kristinari auzi eman eta Unairen zaintza eskatzea, horra zer ibili zitzaidan, istant batez, gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Epai batek dio umeen zaintza kentzeko «funtsik gabeko txostenak» erabili zituela erakundeak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Epaileak aitari eman zion Maddiren zaintza.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 100. orr.

Nire burua zaintzen aski lan eta, zertarako deabru nahi nuen Unairen zaintza?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Umeen etorkizuna erabakitzeko orduan ados jartzen dira bikote gehienak, eta epailearen aurrean seme-alaben zaintza partekatua eskatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Zaintza partekatua gurasoek hala nahi dutenean bakarrik ezarri beharko litzatekeela diote.  Berria - Harian   2005-04-22

Lan, etxebizitza, osasun-artatze eta ume-zaintza arloetan ere baztertuta daude.  Berria - Mundua   2004-04-28

Haurren zaintza onartu diote lesbiana bikote bati Frantzian.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Derrigorrezko zaintza baztertzeko eskatu du Bilboko Emakumeen Batzordeak.  Berria - Harian   2006-03-09

2 iz zaintzea, begiratzea. ik zainketa 6.

Baina banintzen mutil sasoikoa, eta horrek sendatu ninduen, ez Angeloren zaintzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 214. orr.

Estatu-kolpea gertatu zenean apezpiku-jauregiaren inguruan egin zuten zaintza euskal nazionalistek egunez eta gauez.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Nazien urpekariak inguru haietan dabiltzanez geroztik Sareak zaintza horri are zorrotzago ekin behar izan dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 187. orr.

Nazioarteko Erregulazioen Bankuaren babespean, finantza-erakundeen eta, bereziki, balantzaz kanpoko jardueren zaintza sendotu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Finantza publikoen datu bilketa eta argitalpenak bere biziko garrantzia du aurrekontuen zaintzak sinesgarritasuna izan dezan.  Berria - Ekonomia   2004-09-24

EBko mugetan zaintzak zorroztu dituzte, eta berrogeialdia ezarri diete Asiatik inportaturiko hegaztiei.  Berria - Harian   2005-08-26

Iparraldean Espainiako Poliziak iheslarien zaintza eta jarraipenak egiten zituela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 145. orr.

Filch egon da hor zaintza egiten -esan zuen Ronek ahopean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.

Ginebrak, ordea, ez zuen gogo onez hartu zaintza hura, zaldun ankerra eta desleiala baitzen Mordret.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 90. orr.

Orduz geroztik, Donostiako Udalaren esku egon da parkearen zaintza eta kudeaketa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Zerga handiak armada handia gustura mantentzeko, polizia zorrotza edozein ekintza politiko mugatzeko, manifestazioen debekua, ohituren zaintza eta bigilantzia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 221. orr.

Estatu pobreen eta enpresa multinazional erraldoien arteko harreman zaila [...] Latino Amerikan bereziki, desagertua da gaur; lankidetza eta zaintzazko harreman bat sortu da haren lekuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Hiru kilometroko erradioan babes neurri zorrotzak jarri dituzte, eta hamar kilometrokoan, zaintzazkoak.  Berria - Gaiak   2006-02-18

3 (izenlagun eta izenondoekin)

Odola ez koagulatzeko zaintza berezia eta medikazio zehatza behar ditu Azkaratek. Azpiegituren zaintza egokiak saihestu egingo luke zuhaitzak eta bestelako objektuak kableen gainera erori eta argindar zerbitzua etetea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Baina presoaren xalotasunak errugabe zela adierazten zuenez, zaintza arinagoa ezarri zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

Zaintza berdina ez; askoz gogorragoa izango ziren Polonia eta Errusia artean egingo zizkigutenak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 149. orr.

Laurehun urteetan jadanik, eliza hori guardian egon da, jarrera oso zurrunean eta zaintza lasaitugabeaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Zaintza zorrotza ezarri zen Nabarrenkoxeko bizilagun behartuen arima eta gorputzen gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Alain Sole preso bretainiarra larri, zaintza medikoari uko egiteagatik.  Berria - Mundua   2004-07-31

Aldi berean, zaintza eta arreta intentsiboko taldea antolatu du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 237. orr.

Zaintza bereziko unitatetik gela arruntera eraman dute.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.

Oso larri dago, Soriako Santa Barbara erietxeko Zaintza Berezietako Unitatean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txarrantxa-hesia, lau bazterretan zaintza-dorre bana zuela, errepidearen ondotik hedatzen zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.

Izarrek ere distira egiten dute beren zaintza-postuetan, pozez beterik.  Elizen arteko biblia   Ba 3,34

Europako hirietan zaintza kamerak gero eta gehiago direla eta kontrola areagotzeko ezartzen ari diren legedia salatu dute.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Charlie, baina, atxilo hartu eta zaintza-gelara eraman zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.

Ez zuela ezer entzun; beraz, zaintza-operazioa ongi atera zen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 89. orr.

Gau hartan, lo-ibiltari bat antzo, jaiki egin behar izan nuen zaintza-lanean aritzeko; nire txanda zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.

Bilboko Metroko zuzendaritzak zaintza sistemak indartzea eta segurtasuna bermatzeko langile gehiago hartzea erabaki du azkenaldian istiluak ugaritu direlako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Eskubideak murrizteko ahaleginean zaintza epaileek egiten duten lana giltzarria da askotan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Elur ekaitza dela-eta, DYA Gipuzkoak ere zaintza zerbitzurako bitartekoak jarri ditu abian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Eskubideen Zaintza Batzordeko arduradun Antton Izagirre.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Urteko zaintza-sariaren erdia xahutu omen zuen aitatxik seme sortu berriaren ospakizunetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Whittaker andreak erabakia hartu zuen Agure Jauna zaharregi egiten ari zela bakarrik bizitzeko, Annie betierekoak soilik laguntzen ziolarik sukaldean eta zaintza-kontuetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 63. orr.

Otegiren gaineko «segurtasun eta zaintza neurriak muturreraino» eramateko agindu du epaileak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

Baldintzapeko askatasunean zegoen 2002ko ekainetik, Bilboko Zaintza Epaitegiak hala erabakita.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Preso tolosarra baldintzapeko askatasunean uzteko eskatuko dute, berriz ere, Madrilgo Zaintza Epaitegi Zentralean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Madrilgo Audientzia Nazionaleko Zaintza Epaitegiak emandako agindu bati jarraiki.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arkume zaintzak dituen lanetan trebeak ohi dira artzaintsa edo artzain-neskak. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian Umeentzako Hortz-Zaintza Programaz baliatzeko eskubidea dutenen artean, %66k erabiltzen du zerbitzua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 18. orr.

Hiriko garbiketa orokorra, arloteen polizia-zaintza, eskupekoak ematea egun jakinetan txiro behartsuei, langabezia-laguntzak, [...].  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 152. orr.

Diruaren laguntzaz eta harreman onak izanez gero, bazegoen erabateko diskrezioaz beharrezko mediku-zaintza lortzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Bideo-zaintza, eszedentziak edota ordezkapenak izan dira, besteak beste, Jaurlaritzak ezarritako neurriak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Espetxe zaintza zentraleko epailea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Itsas Zaintzako Zerbitzuan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 77. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hamaika aldiz luzatu dio eskaria kartzela-zaintzako epaileari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 30. orr.

Diru mailan "Irriñoak" haur zaintzako etxean aldaketa batzuen ondorioak ikertuko dituzte.  Herria   2002-11-21

Gehien nabarmentzen dena Iragarpen Bulegoa bada ere, hor dira beste hainbat talde lanean, eta baita Hidrometeorologia Zaintza ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.

6 zaintzako izlag

Zaintzako epaileak sekretupean jarri du sumarioa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Egun batean, zaintzako soldaduarekin batera espetxezainen burua sartu zen Tsiganoken ziegan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.

Zaintzako soldaduen silueta grisak ikusten ziren kotxe bakoitzaren inguruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.

Irudi automatikoetan automatikoenak ere, zaintzako kamerenak, esate baterako, berariaz, gizarte-eragin jakin batzuk lortzeko kalkulatuta produzitzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 185. orr.

Gero norbaitek zaintzako txandetarako deia egin zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.

Mendiak Zaintzako Muinoarekin bat egiten zuen mutur esturaino.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

7 (izen gisa)

Zaintzako: toki bateko apaiz izateagatik jasotzen ziren diru eta ondasunak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.

-Benefizio soilen bat -esan zuen apaizak-, edo zaintzakoren bat, edo sakristautzakoren bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.

8 zaintzape (leku atzizkiekin)

Zaintzapean utzi zuten gizona, ez baitzegoen oraindik erabakia zein zigor ezarri.  Elizen arteko biblia   Zen 15,34

Poztu nintzen, loreak zaintzapean zenituen eta.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.

Taldeka doaz alde batetik bestera, berdintsu jantzita [...] eta begirale gazteen zaintzapean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

Sendagileen zaintzapean jarri zenean, ikusmena eta entzumena ere galdu egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.

Coria inguruko Santa Maria del Poyo monasteriora joateko aginduarekin, hango abadearen zaintzapean, eta bederatzi urtez predikurik egiteko debekuarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.

Itoitzen eta inguruan Guardia Zibilaren zaintzapean bizi izan dira herritarrak urteetan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.

Zaintzapeko demokrazia batean bizi gara.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Urtebeteko zaintzapeko askatasuna, gertatu ez zen sexu erasoa salatzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

1530eko udazkenean, bere zaintzapeko gotorlekua begi parean izan zuenean, [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

Orain [haurrak] beste izen-abizen batzuk dauzka, Nafarroako Gobernuaren zaintzapera igaro zenean Gizarte Ongizateak jarritakoak, hain zuzen ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alaben zaintza (10); auzitegi nazionaleko zaintza (4); bere zaintza saria (3); bilboko zaintza epaitegiak (3); erietxeko zaintza (3); espetxe zaintza (5); haurren zaintza (3); osasun zaintza (4); pertsonen zaintza (5); polizia zaintza (5); seme alaben zaintza (10); umeen zaintza (7)

zaintza behar (5); zaintza berezia (3); zaintza berezietako (5); zaintza berezietako unitatean (4); zaintza dorre (3); zaintza egitea (4); zaintza egiten (5); zaintza epaileak (6); zaintza epaitegi (8); zaintza epaitegi zentrala (3); zaintza epaitegiak (4); zaintza eta arreta (4); zaintza kameren (3); zaintza lan (4); zaintza lana (3); zaintza lanak (7); zaintza lanetan (8); zaintza neurriak (4); zaintza partekatua (5); zaintza partekatuaren (3); zaintza partekatzeko (4); zaintza saria (5); zaintza sistema (4); zaintza zorrotza (8); zaintza zorrotza izan (3)

espetxe zaintzako (38); espetxe zaintzako epaileak (5); espetxe zaintzako epaileari (5); espetxe zaintzako epaitegi (20)

zaintzako epailea (3); zaintzako epaileak (6); zaintzako epaileari (7); zaintzako epaitegi (20); zaintzako epaitegi zentrala (5); zaintzako epaitegi zentralak (5); zaintzako epaitegi zentraleko (7)

zaintzan ari (3)

aeben zaintzapean (4); ertzaintzaren zaintzapean (5); furgoneten zaintzapean (3); guardia zibilaren zaintzapean (6); poliziaren zaintzapean (10); zaintzapean egin (5); zaintzapean egongo (4); zaintzapean egongo dira (3); zaintzapean jarri (10); zaintzapean jarri zuen (3); zaintzapean jartzea (3); zaintzapean zegoen (4); zaintzapean zeuden (5); zaintzapean zuten (3)

bost urtez zaintzapeko (3); zaintzapeko askatasuna (4); zaintzapeko askatasunean (5); zaintzapeko askatasunean izateko (3)

zaintzarako mundu (3)

adin txikikoen zaintzaren (3); pertsonen zaintzaren (3); zaintzaren ardura (5); zaintzaren arduraduna (3)

derrigorrezko zaintzari (3); derrigorrezko zaintzari intsumisioa (3)

zaintzarik gabe (3)

zaintzaz arduratzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus