Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amona gehienak zoriontsu azaltzen dira beren bilobekin (batez ere, beren biloben zainketa eguneroko betebehar ez denean). Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 60. orr.
Hura axolatzen zen jan-edanen banatzeaz eta kakatokien erabileraz, erien eta kolpatuen zainketaz eta teilaturik ez zutenen patua arintzeaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Egoitza eder eta lasaiak ziren, gaixo larrien zainketarako prestatuak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.
Horrek gorputzaren zainketaz ahaztera darama gainera, eta bera konserbatzeko hain beharrezko diren errukia eta maitasuna ukatzera. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.
Ingurumenaren zainketari buruzko sentsibilizatze lan honetan, [...]. Herria 2004-10-28
Zainketa egiten zuten [...] alabarderoen janzkerak berak dotoreago agertzen ziren egun hartan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 229. orr.
Txandaka egiten zuten beren zainketa Don Carlosen etxe arruntaren aurrean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 175. orr.
Epaileak alabaren zainketa ukatu zion aitari, ahizpa biak elkarrekin egotea komeni zelakoan. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Bazituen arazoak bihotzean, eta ez zituen behar bezalako zainketak izan. Berria - Harian 2006-03-05
Sendagile bat joaten zitzaion maiz behar zituen zainketak eskaintzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 784. orr.
Ez da etxerik, sendatzea nahi dutenei zainketa hoberik eskain diezaiekeenik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 295. orr.
Haurtzaroan eskaintzen dizkiguten zainketa interesatuak merezimenduak irabazteko baino ez dira, azken urteetan arreta berarekin trata ditzagun. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.
Bere bizitzari zentzu transzendentea emateko hainbesteko irrika zuenaren zainketa izpirituala. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.
Jainko guztiz eskuzabalak ez zuen medikua mundu honetako saririk gabe utzi nahi izan bere zainketa adeitsuengatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 784. orr.
Hiru aldiz eduki zuten zainketa berezien unitatean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.
Herenegun gauean hil zen [...] Imanol Larzabal kantaria, Orihuelako Vega Baja erietxeko Zainketa Berezien Gelan. Berria - Kultura 2004-06-27
Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman dute. Berria - Euskal Herria 2006-03-09
Zainketa Intentsiboetako gela hartan. Herria 2005-02-10
Giro itogarria udan, denboraren ibilera motela, zainketa bereziko gune inguruak... Aitor Arana «Onan», 2000 - 94. orr.
Gelaren prezioa uztailaren 15etik 23ra, botikena, eguneroko zainketena, erditzeko aretoaren alokairuarena, [...]. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.
Bertan jarduera ugari egiten dituzte, hala nola: norberaren zainketa, fisioterapia, musikoterapia, [...]. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Tratamendu medikuak eta zainketa moduak. Berria - Harian 2005-02-04
Gaixotasuna egunetik egunera larriagotzen zihoakion eta, antza denez, zainketa faltagatik areagotu zitzaion. Ameriketako Estatu Batuetako DTS Security zainketa enpresarentzat egiten zuen lan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.
Noiznahi hurbiltzen nintzen Iruainera Lubisi zaldi zainketan laguntzera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.
San Juan Plazatik pasatzean, mendebaldeko arkupe ilaran irmo, eguneko errege-zainketa egiten zuten alabarderoak topatu nituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 184. orr.
Osasun zainketen gainean egindako ikerketaren ondorioak. Berria - Euskal Herria 2004-05-05
Inongo minik ez daukanari etor dakizkiokeenak (hau da, lekizkiokeenak) behar zaizkio ezagutarazi (alias "aurre-zainketa", "profilaxia"). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.
Urtarrilaren bukaeran, Schroederrek osasun zainketa aseguruaren erreforma bertan behera utzi zuen. Berria - Mundua 2004-02-07
Zainketa eta guzti, beste mezulariren batek ere zeharkatuko zituen lerroak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.
Kartzela, beraz, hiritarra errudun jotzen den arte zaintzeko lekua da soilik, eta zainketa honek, berez mingarria delako, ahalik eta laburrena eta bigunena behar du izan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.
Argi zen ez zela zainketarik, ez armadarik, ez gobernurik, ez aro txarrik ere eskualde hartako jendea trabatuko zuenik bestaldera iragaitea kaskoan sartua zutelarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.
Ate aurretik, zainketan dauden polizien ondotik pasatzen naizenean (normalean beste espaloia aukeratzen dut baina), bihotzondoko batek hunkitzen nau. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 108. orr.
Lau bizkartzain hogeita lau ordutan, beste hainbeste kontrazaingoa egiten, eta auskalo zenbat era guztietako zainketetan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.
-Berako herria Frantziarren esku denetik zainketa ez da hain zorrotza. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 275. orr.
Urdazubiko bidean ere zainketa areagotu zen, zazpi eginahalak eginez nehor ez zedin monasterioko mezara joan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.
Ordena publikoaren zainketa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Alemanek ez zuten zakurrik beren zainketaren laguntzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 22. orr.
Hegazti kutsatuak aurkitu dituzten guneen inguruan hiru kilometroko babes gunea ezarriko dute, eta hamar kilometroko zainketa eremua. Berria - Gaiak 2006-02-12
-Nora zoaz? -galdegin zion atearen zainketa buru zen sarjentuak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 205. orr.
Ez zuten zainketa soldadurik topatu, eta Sararainoko bidaia arazorik gabe egin zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.
Kantonamendu guzietan zainketa talde bat osatua izanen da. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.
Zainketa komiteak igorri guarden ondotik, soldadu saldo bat igurikatzen zen frantses eremuan indarka sartzeko asmoa omen zuten espainolen pasaien eta hara-honen kontrolatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.
Akitaniako airearen zainketa erakundeak bietan kontrolatu ditu aireko errautsak ADA lantegian. Herria 2003-08-14
Avtozavodskaiako geltokian zainketa bideo batek hartutako irudien arabera. Berria - Mundua 2004-02-08
Herri buelta osoan guda gurdiak eta zainketa postuak zeuden jarrita. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 93. orr.
Handik aurrera, ikaragarri zorroztu omen ziren zainketa-neurriak barruan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 87. orr.
Zainketa neurri gogorrak hartu beharrean zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.
Polizia izandakoen itxura zeukaten, bankuek gero zainketa lanetarako kontratatzen dituztenena. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 88. orr.
Eskoltako soldaduak adi eta zurt zebiltzan, presoei begirik kendu gabe, burua galduko baitzuten zainketa lanean huts eginez gero. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.
Azkeneko zainketa-trukea ikusten ari baikinen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 39. orr.
Lau pareten artean hetsirik dekretu berrikusten, zainketa txanden antolatzen edo [...] hautetsien dolamenen aditzen egoteak nekatzen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.
Kontsumo publikoko urak «osasun zainketa zorrotza» dutela ohartarazi du. Berria - Ekonomia 2004-02-07
Ez zen arimarik karriketan, ez eta zainketa soldadu saldorik ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.
erietxeko zainketa (3); izaki magikoen zainketa (3); osasun zainketa (3); ospitaleko zainketa (7)
zainketa berezia (3); zainketa berezien (7); zainketa berezien gelan (3); zainketa bereziko (3); zainketa egiten (4); zainketa intentsiboen (8); zainketa intentsiboen unitatean (5); zainketa intentsiboetako (12); zainketa intentsiboetako unitatean (6); zainketa intentsiboetako unitatera (3); zainketa intentsiboko (4); zainketa intentsiboko unitatean (3); zainketa lanak (3)