Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zainketa 1 iz norbaiten edo zerbaiten arta hartzea, kalterik edo ezbeharrik gerta ez dakion; babestea. ik zaintza.

Amona gehienak zoriontsu azaltzen dira beren bilobekin (batez ere, beren biloben zainketa eguneroko betebehar ez denean).  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 60. orr.

Hura axolatzen zen jan-edanen banatzeaz eta kakatokien erabileraz, erien eta kolpatuen zainketaz eta teilaturik ez zutenen patua arintzeaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

Egoitza eder eta lasaiak ziren, gaixo larrien zainketarako prestatuak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.

Horrek gorputzaren zainketaz ahaztera darama gainera, eta bera konserbatzeko hain beharrezko diren errukia eta maitasuna ukatzera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.

Ingurumenaren zainketari buruzko sentsibilizatze lan honetan, [...].  Herria   2004-10-28

Zainketa egiten zuten [...] alabarderoen janzkerak berak dotoreago agertzen ziren egun hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 229. orr.

Txandaka egiten zuten beren zainketa Don Carlosen etxe arruntaren aurrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

Epaileak alabaren zainketa ukatu zion aitari, ahizpa biak elkarrekin egotea komeni zelakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Bazituen arazoak bihotzean, eta ez zituen behar bezalako zainketak izan.  Berria - Harian   2006-03-05

Sendagile bat joaten zitzaion maiz behar zituen zainketak eskaintzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 784. orr.

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Ez da etxerik, sendatzea nahi dutenei zainketa hoberik eskain diezaiekeenik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 295. orr.

Haurtzaroan eskaintzen dizkiguten zainketa interesatuak merezimenduak irabazteko baino ez dira, azken urteetan arreta berarekin trata ditzagun.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.

Bere bizitzari zentzu transzendentea emateko hainbesteko irrika zuenaren zainketa izpirituala.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Jainko guztiz eskuzabalak ez zuen medikua mundu honetako saririk gabe utzi nahi izan bere zainketa adeitsuengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 784. orr.

Hiru aldiz eduki zuten zainketa berezien unitatean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Herenegun gauean hil zen [...] Imanol Larzabal kantaria, Orihuelako Vega Baja erietxeko Zainketa Berezien Gelan.  Berria - Kultura   2004-06-27

Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Zainketa Intentsiboetako gela hartan.  Herria   2005-02-10

Giro itogarria udan, denboraren ibilera motela, zainketa bereziko gune inguruak...  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 94. orr.

Gelaren prezioa uztailaren 15etik 23ra, botikena, eguneroko zainketena, erditzeko aretoaren alokairuarena, [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

Bertan jarduera ugari egiten dituzte, hala nola: norberaren zainketa, fisioterapia, musikoterapia, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tratamendu medikuak eta zainketa moduak.  Berria - Harian   2005-02-04

Gaixotasuna egunetik egunera larriagotzen zihoakion eta, antza denez, zainketa faltagatik areagotu zitzaion. Ameriketako Estatu Batuetako DTS Security zainketa enpresarentzat egiten zuen lan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Noiznahi hurbiltzen nintzen Iruainera Lubisi zaldi zainketan laguntzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

San Juan Plazatik pasatzean, mendebaldeko arkupe ilaran irmo, eguneko errege-zainketa egiten zuten alabarderoak topatu nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Osasun zainketen gainean egindako ikerketaren ondorioak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Inongo minik ez daukanari etor dakizkiokeenak (hau da, lekizkiokeenak) behar zaizkio ezagutarazi (alias "aurre-zainketa", "profilaxia").  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Urtarrilaren bukaeran, Schroederrek osasun zainketa aseguruaren erreforma bertan behera utzi zuen.  Berria - Mundua   2004-02-07

6 norbati edo zerbait begiratzea, egiten duen edo gertatzen zaionaren berri jakiteko, eta komeni edo nahi ez denik gerta ez dakion. ik zaintza 2.

Zainketa eta guzti, beste mezulariren batek ere zeharkatuko zituen lerroak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.

Kartzela, beraz, hiritarra errudun jotzen den arte zaintzeko lekua da soilik, eta zainketa honek, berez mingarria delako, ahalik eta laburrena eta bigunena behar du izan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Argi zen ez zela zainketarik, ez armadarik, ez gobernurik, ez aro txarrik ere eskualde hartako jendea trabatuko zuenik bestaldera iragaitea kaskoan sartua zutelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.

Ate aurretik, zainketan dauden polizien ondotik pasatzen naizenean (normalean beste espaloia aukeratzen dut baina), bihotzondoko batek hunkitzen nau.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 108. orr.

Lau bizkartzain hogeita lau ordutan, beste hainbeste kontrazaingoa egiten, eta auskalo zenbat era guztietako zainketetan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.

-Berako herria Frantziarren esku denetik zainketa ez da hain zorrotza.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 275. orr.

Urdazubiko bidean ere zainketa areagotu zen, zazpi eginahalak eginez nehor ez zedin monasterioko mezara joan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Ordena publikoaren zainketa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Alemanek ez zuten zakurrik beren zainketaren laguntzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegazti kutsatuak aurkitu dituzten guneen inguruan hiru kilometroko babes gunea ezarriko dute, eta hamar kilometroko zainketa eremua.  Berria - Gaiak   2006-02-12

-Nora zoaz? -galdegin zion atearen zainketa buru zen sarjentuak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 205. orr.

Ez zuten zainketa soldadurik topatu, eta Sararainoko bidaia arazorik gabe egin zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Kantonamendu guzietan zainketa talde bat osatua izanen da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.

Zainketa komiteak igorri guarden ondotik, soldadu saldo bat igurikatzen zen frantses eremuan indarka sartzeko asmoa omen zuten espainolen pasaien eta hara-honen kontrolatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Akitaniako airearen zainketa erakundeak bietan kontrolatu ditu aireko errautsak ADA lantegian.  Herria   2003-08-14

Avtozavodskaiako geltokian zainketa bideo batek hartutako irudien arabera.  Berria - Mundua   2004-02-08

Herri buelta osoan guda gurdiak eta zainketa postuak zeuden jarrita.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 93. orr.

Handik aurrera, ikaragarri zorroztu omen ziren zainketa-neurriak barruan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 87. orr.

Zainketa neurri gogorrak hartu beharrean zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.

Polizia izandakoen itxura zeukaten, bankuek gero zainketa lanetarako kontratatzen dituztenena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 88. orr.

Eskoltako soldaduak adi eta zurt zebiltzan, presoei begirik kendu gabe, burua galduko baitzuten zainketa lanean huts eginez gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.

Azkeneko zainketa-trukea ikusten ari baikinen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 39. orr.

Lau pareten artean hetsirik dekretu berrikusten, zainketa txanden antolatzen edo [...] hautetsien dolamenen aditzen egoteak nekatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kontsumo publikoko urak «osasun zainketa zorrotza» dutela ohartarazi du.  Berria - Ekonomia   2004-02-07

9 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ez zen arimarik karriketan, ez eta zainketa soldadu saldorik ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus