Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori izan zen Aintzaneren eta bion arteko ituna: aita-erantzukizunak nire gain hartu behar nituela, eta abar; zaintza, dena dela, berarentzat izango zen, hori ez zegoen eztabaidatzerik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.
Apaizarengana joan eta banakuntza lortu zuen Mooney andreak, eta haurren zaintza. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.
Dibortzioa arautzeko Espainiako Gobernuak atzo onartutako proiektuak seme-alaben zaintza gurasoek partekatzeko aukera jasotzen du. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Iragan urteotan amek jaso dute kasurik gehienetan seme-alaben zaintza. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Kristinari auzi eman eta Unairen zaintza eskatzea, horra zer ibili zitzaidan, istant batez, gogoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.
Epai batek dio umeen zaintza kentzeko «funtsik gabeko txostenak» erabili zituela erakundeak. Berria - Euskal Herria 2006-01-22
Epaileak aitari eman zion Maddiren zaintza. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 100. orr.
Nire burua zaintzen aski lan eta, zertarako deabru nahi nuen Unairen zaintza? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.
Umeen etorkizuna erabakitzeko orduan ados jartzen dira bikote gehienak, eta epailearen aurrean seme-alaben zaintza partekatua eskatzen dute. Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Zaintza partekatua gurasoek hala nahi dutenean bakarrik ezarri beharko litzatekeela diote. Berria - Harian 2005-04-22
Lan, etxebizitza, osasun-artatze eta ume-zaintza arloetan ere baztertuta daude. Berria - Mundua 2004-04-28
Haurren zaintza onartu diote lesbiana bikote bati Frantzian. Berria - Gaiak 2004-09-23
Derrigorrezko zaintza baztertzeko eskatu du Bilboko Emakumeen Batzordeak. Berria - Harian 2006-03-09
Baina banintzen mutil sasoikoa, eta horrek sendatu ninduen, ez Angeloren zaintzak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 214. orr.
Estatu-kolpea gertatu zenean apezpiku-jauregiaren inguruan egin zuten zaintza euskal nazionalistek egunez eta gauez. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Nazien urpekariak inguru haietan dabiltzanez geroztik Sareak zaintza horri are zorrotzago ekin behar izan dio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 187. orr.
Nazioarteko Erregulazioen Bankuaren babespean, finantza-erakundeen eta, bereziki, balantzaz kanpoko jardueren zaintza sendotu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.
Finantza publikoen datu bilketa eta argitalpenak bere biziko garrantzia du aurrekontuen zaintzak sinesgarritasuna izan dezan. Berria - Ekonomia 2004-09-24
EBko mugetan zaintzak zorroztu dituzte, eta berrogeialdia ezarri diete Asiatik inportaturiko hegaztiei. Berria - Harian 2005-08-26
Iparraldean Espainiako Poliziak iheslarien zaintza eta jarraipenak egiten zituela. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 145. orr.
Filch egon da hor zaintza egiten -esan zuen Ronek ahopean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.
Ginebrak, ordea, ez zuen gogo onez hartu zaintza hura, zaldun ankerra eta desleiala baitzen Mordret. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 90. orr.
Orduz geroztik, Donostiako Udalaren esku egon da parkearen zaintza eta kudeaketa. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Zerga handiak armada handia gustura mantentzeko, polizia zorrotza edozein ekintza politiko mugatzeko, manifestazioen debekua, ohituren zaintza eta bigilantzia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 221. orr.
Estatu pobreen eta enpresa multinazional erraldoien arteko harreman zaila [...] Latino Amerikan bereziki, desagertua da gaur; lankidetza eta zaintzazko harreman bat sortu da haren lekuan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
Hiru kilometroko erradioan babes neurri zorrotzak jarri dituzte, eta hamar kilometrokoan, zaintzazkoak. Berria - Gaiak 2006-02-18
Odola ez koagulatzeko zaintza berezia eta medikazio zehatza behar ditu Azkaratek. Azpiegituren zaintza egokiak saihestu egingo luke zuhaitzak eta bestelako objektuak kableen gainera erori eta argindar zerbitzua etetea. Berria - Euskal Herria 2004-02-03
Baina presoaren xalotasunak errugabe zela adierazten zuenez, zaintza arinagoa ezarri zioten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.
Zaintza berdina ez; askoz gogorragoa izango ziren Polonia eta Errusia artean egingo zizkigutenak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 149. orr.
Laurehun urteetan jadanik, eliza hori guardian egon da, jarrera oso zurrunean eta zaintza lasaitugabeaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.
Zaintza zorrotza ezarri zen Nabarrenkoxeko bizilagun behartuen arima eta gorputzen gainean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.
Alain Sole preso bretainiarra larri, zaintza medikoari uko egiteagatik. Berria - Mundua 2004-07-31
Aldi berean, zaintza eta arreta intentsiboko taldea antolatu du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 237. orr.
Zaintza bereziko unitatetik gela arruntera eraman dute. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.
Oso larri dago, Soriako Santa Barbara erietxeko Zaintza Berezietako Unitatean. Berria - Euskal Herria 2004-12-07
Txarrantxa-hesia, lau bazterretan zaintza-dorre bana zuela, errepidearen ondotik hedatzen zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.
Izarrek ere distira egiten dute beren zaintza-postuetan, pozez beterik. Elizen arteko biblia Ba 3,34
Europako hirietan zaintza kamerak gero eta gehiago direla eta kontrola areagotzeko ezartzen ari diren legedia salatu dute. Berria - Gaiak 2006-01-05
Charlie, baina, atxilo hartu eta zaintza-gelara eraman zuten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.
Ez zuela ezer entzun; beraz, zaintza-operazioa ongi atera zen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 89. orr.
Gau hartan, lo-ibiltari bat antzo, jaiki egin behar izan nuen zaintza-lanean aritzeko; nire txanda zen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.
Bilboko Metroko zuzendaritzak zaintza sistemak indartzea eta segurtasuna bermatzeko langile gehiago hartzea erabaki du azkenaldian istiluak ugaritu direlako. Berria - Euskal Herria 2006-03-21
Eskubideak murrizteko ahaleginean zaintza epaileek egiten duten lana giltzarria da askotan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 156. orr.
Elur ekaitza dela-eta, DYA Gipuzkoak ere zaintza zerbitzurako bitartekoak jarri ditu abian. Berria - Euskal Herria 2004-02-27
Eskubideen Zaintza Batzordeko arduradun Antton Izagirre. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Urteko zaintza-sariaren erdia xahutu omen zuen aitatxik seme sortu berriaren ospakizunetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.
Whittaker andreak erabakia hartu zuen Agure Jauna zaharregi egiten ari zela bakarrik bizitzeko, Annie betierekoak soilik laguntzen ziolarik sukaldean eta zaintza-kontuetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 63. orr.
Otegiren gaineko «segurtasun eta zaintza neurriak muturreraino» eramateko agindu du epaileak. Berria - Euskal Herria 2006-03-24
Baldintzapeko askatasunean zegoen 2002ko ekainetik, Bilboko Zaintza Epaitegiak hala erabakita. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Preso tolosarra baldintzapeko askatasunean uzteko eskatuko dute, berriz ere, Madrilgo Zaintza Epaitegi Zentralean. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Madrilgo Audientzia Nazionaleko Zaintza Epaitegiak emandako agindu bati jarraiki. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Arkume zaintzak dituen lanetan trebeak ohi dira artzaintsa edo artzain-neskak. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian Umeentzako Hortz-Zaintza Programaz baliatzeko eskubidea dutenen artean, %66k erabiltzen du zerbitzua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 18. orr.
Hiriko garbiketa orokorra, arloteen polizia-zaintza, eskupekoak ematea egun jakinetan txiro behartsuei, langabezia-laguntzak, [...]. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 152. orr.
Diruaren laguntzaz eta harreman onak izanez gero, bazegoen erabateko diskrezioaz beharrezko mediku-zaintza lortzea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.
Bideo-zaintza, eszedentziak edota ordezkapenak izan dira, besteak beste, Jaurlaritzak ezarritako neurriak. Berria - Euskal Herria 2004-11-10
Espetxe zaintza zentraleko epailea. Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Itsas Zaintzako Zerbitzuan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 77. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Hamaika aldiz luzatu dio eskaria kartzela-zaintzako epaileari. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 30. orr.
Diru mailan "Irriñoak" haur zaintzako etxean aldaketa batzuen ondorioak ikertuko dituzte. Herria 2002-11-21
Gehien nabarmentzen dena Iragarpen Bulegoa bada ere, hor dira beste hainbat talde lanean, eta baita Hidrometeorologia Zaintza ere. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.
Zaintzako epaileak sekretupean jarri du sumarioa. Berria - Euskal Herria 2004-08-10
Egun batean, zaintzako soldaduarekin batera espetxezainen burua sartu zen Tsiganoken ziegan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.
Zaintzako soldaduen silueta grisak ikusten ziren kotxe bakoitzaren inguruan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.
Irudi automatikoetan automatikoenak ere, zaintzako kamerenak, esate baterako, berariaz, gizarte-eragin jakin batzuk lortzeko kalkulatuta produzitzen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 185. orr.
Gero norbaitek zaintzako txandetarako deia egin zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.
Mendiak Zaintzako Muinoarekin bat egiten zuen mutur esturaino. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.
Zaintzako: toki bateko apaiz izateagatik jasotzen ziren diru eta ondasunak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.
-Benefizio soilen bat -esan zuen apaizak-, edo zaintzakoren bat, edo sakristautzakoren bat. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.
Zaintzapean utzi zuten gizona, ez baitzegoen oraindik erabakia zein zigor ezarri. Elizen arteko biblia Zen 15,34
Poztu nintzen, loreak zaintzapean zenituen eta. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.
Taldeka doaz alde batetik bestera, berdintsu jantzita [...] eta begirale gazteen zaintzapean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 15. orr.
Sendagileen zaintzapean jarri zenean, ikusmena eta entzumena ere galdu egin zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.
Coria inguruko Santa Maria del Poyo monasteriora joateko aginduarekin, hango abadearen zaintzapean, eta bederatzi urtez predikurik egiteko debekuarekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.
Itoitzen eta inguruan Guardia Zibilaren zaintzapean bizi izan dira herritarrak urteetan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.
Zaintzapeko demokrazia batean bizi gara. Berria - Euskal Herria 2004-02-08
Urtebeteko zaintzapeko askatasuna, gertatu ez zen sexu erasoa salatzeagatik. Berria - Euskal Herria 2006-03-11
1530eko udazkenean, bere zaintzapeko gotorlekua begi parean izan zuenean, [...]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.
Orain [haurrak] beste izen-abizen batzuk dauzka, Nafarroako Gobernuaren zaintzapera igaro zenean Gizarte Ongizateak jarritakoak, hain zuzen ere. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
alaben zaintza (10); auzitegi nazionaleko zaintza (4); bere zaintza saria (3); bilboko zaintza epaitegiak (3); erietxeko zaintza (3); espetxe zaintza (5); haurren zaintza (3); osasun zaintza (4); pertsonen zaintza (5); polizia zaintza (5); seme alaben zaintza (10); umeen zaintza (7)
zaintza behar (5); zaintza berezia (3); zaintza berezietako (5); zaintza berezietako unitatean (4); zaintza dorre (3); zaintza egitea (4); zaintza egiten (5); zaintza epaileak (6); zaintza epaitegi (8); zaintza epaitegi zentrala (3); zaintza epaitegiak (4); zaintza eta arreta (4); zaintza kameren (3); zaintza lan (4); zaintza lana (3); zaintza lanak (7); zaintza lanetan (8); zaintza neurriak (4); zaintza partekatua (5); zaintza partekatuaren (3); zaintza partekatzeko (4); zaintza saria (5); zaintza sistema (4); zaintza zorrotza (8); zaintza zorrotza izan (3)
espetxe zaintzako (38); espetxe zaintzako epaileak (5); espetxe zaintzako epaileari (5); espetxe zaintzako epaitegi (20)
zaintzako epailea (3); zaintzako epaileak (6); zaintzako epaileari (7); zaintzako epaitegi (20); zaintzako epaitegi zentrala (5); zaintzako epaitegi zentralak (5); zaintzako epaitegi zentraleko (7)
zaintzan ari (3)
aeben zaintzapean (4); ertzaintzaren zaintzapean (5); furgoneten zaintzapean (3); guardia zibilaren zaintzapean (6); poliziaren zaintzapean (10); zaintzapean egin (5); zaintzapean egongo (4); zaintzapean egongo dira (3); zaintzapean jarri (10); zaintzapean jarri zuen (3); zaintzapean jartzea (3); zaintzapean zegoen (4); zaintzapean zeuden (5); zaintzapean zuten (3)
bost urtez zaintzapeko (3); zaintzapeko askatasuna (4); zaintzapeko askatasunean (5); zaintzapeko askatasunean izateko (3)
adin txikikoen zaintzaren (3); pertsonen zaintzaren (3); zaintzaren ardura (5); zaintzaren arduraduna (3)
derrigorrezko zaintzari (3); derrigorrezko zaintzari intsumisioa (3)
zaintzarik gabe (3)