Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cultus, latinez, axolatia, arduratia, arduraduna, arretatsua da; baita zaindaria, zaintzailea, artatzailea, begiralea, jagolea ere; eta apaindua, dotoretua, edertua ere bai. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Gaur Arabarren zaindariaren eguna da, San Prudentzio. Berria - Kirola 2006-04-28
Loinazko San Martin du Beasaingo herriak bere zaindari. Herria 2003-02-13
Gure penintsulan, 200dik gora dira Bizente martiri hau zaindaritzat duten herriak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 38. orr.
Santa Ana dute zaindari profesio mordoxka batetako lagunek. Santa Ana basilikan egiten zituzten bilera guziak, auzoko buruzagiaren agindura; biografiarik gabeko santa huraxe baitzuten zaindari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 294. orr.
Santa Luzia, itsuon zaindaria. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 239. orr.
Mesedearen Ama Birjinaren eguna zen, presoen zaindaria. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.
San Blas, esate bateko, XII. mendeaz geroztik erromes milagrero eta behartsu eskazaleen zaindari izan zen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 81. orr.
Hitzordu nagusietarik bat, San Bartolome egunekoa izan da, Elgoibarko zaindariaren prozesioarekin. Herria 2003-09-04
Nikolas Santuak (Errusiako zaindari, eta gainera Aita Noel edo Santa Klaus delakoen kide bihurtu denak), mila sorginkeria bereganatu zituen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 39. orr.
Elizak berak Jose hartu du zaindaritzat. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.
Omenaldi eta esker on gure zaindari sainduari. Herria 2005-11-17
Zurgin bati San Krispinen irudi bat eginarazi zion, Iruñeko zapataginen saindu zaindaria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.
Auzoko hiru parrokiek, patroin zaindaritzat izaki eta gure zeruko Ama ona, Andredena Mariz, ohoratzen dute, ospatuz haundizki egun dohatsu hori. Herria 2004-02-05
San Benedikto Europaren patroin zaindaria dugu. Herria 2005-04-28
Balkoi zizelatuen gainetik, zaindari ugari ikusten zituzten, isilean hara eta hona, fusila zut sorbaldaren kontra. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
Zaindari batek ttattola baten gainetik barrandatzen zituen presoak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 11. orr.
Zaindariek jipoitu zutela zigor ziegan sartzerakoan eta ubelak dituela behatzetan, besoan eta buruan. Berria - Euskal Herria 2004-12-05
Zaindari aski ez dagoela dio presondegiko zuzendariak. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
-Beheko errekan furgona bat dago iraulia, txoferra eta zaindaria hilak daude. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 184. orr.
Zaindariak bota egin nahi izan zituen aretotik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.
Zaindari eta gidariak diruz koipetu arren, [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.
Jokoan ari dira zaindariak, eta atera inguratuta guardia! egin duzu oihu burdin zirietatik gertu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 43. orr.
Zu zara gure zaindari eta defendatzailea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.
Agertzeko eta desagertzeko dohain bereziaren jabea; ez autoaren ez emaztearen zaindari utziko zenukeen laguna.Hiritik hain gertu non harresiko zaindarien oihuak entzuten baikenituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.
Errebisorearekin eta estazioko zaindariarekin ibili behar duk kontuz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.
Bere kabinatik, hurbiltzeko keinua egin zion aparkalekuko zaindariak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.
Noranahi hoala ere, dorreko erlojua adi daukak, preso-eremuetako dorreko zaindariaren begia bezalaxe. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 287. orr.
Ilundu baino ordubete lehenago ixten zutela egin zuen garrasi museoko zaindariak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.
Parkeko zaindariaren beldur, ala? Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 37. orr.
Errito dionisiakoetan, infernuko ateetako zaindari Phylakosi bildots errea jaurtitzen zioten leizera, haren ama infernutik libratzeko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.
Ataga haren aurrean Faramir Seneskala eta Hurin Giltzen Zaindaria zeuden zain. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.
Sagarrondoa aurkitu zuen, hesiaren ondo-ondoan, zaindarien etxetxoaren atze-atzean justu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 158. orr.
Zaindarien kuartela eta administrazioa kanpoan daude. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 53. orr.
Torino, Alpeak zaindari dituela. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.
Pertsona bati ezar diezaioketen zigorrik handiena bere zaindari bihurtzea da. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Kutxen baloreen zaindari ere izan nahi du Norbolsak. Berria - Ekonomia 2006-04-04
Aste beteko epea eman zioten Konstituzioaren Zaindarien Kontseiluari atzera egiteko. Berria - Mundua 2004-01-15
"Pacific Star" izenekoa zen eraikina: zuriz tindatua; marmolezko sartzea; zaindari armatuak eta kontrolak sartzeetan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 209. orr.
Bi zaindari arruntek, administrazioaren hotza begietan eta giltzak azantz, 853 ziegara gidatu zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 72. orr.
Zaindari aleman batzuek hala erran omen zietelako. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 208. orr.
Casellik, inoren famaren zaindari makurrezin hark. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.
Biltzarraren, gertakari gogoangarri haren zaindari bakarra naiz dagoeneko lurrean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.
Zaindari estatubatuar eta britainiarrek erasoaren aurretik hanka egin zuten. Berria - Mundua 2006-03-15
Zaindari txano-gorri eta txamarra-urdinen kasernatxoaren aurretik pasa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 36. orr.
Islamaren balioen zaindari boteretsuena izango da bizi bitartean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.
Josemi eta Traore hegalak azkarrak eta zaindari finak. Berria - Kirola 2004-11-04
Ordu erdi geroago zinpeko zaindari baten aurretik sartu zen hiri erdian zegoen bulego-eraikinean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.
Zinpeko zaindariak ere adiago ikusi ahal izan nituen, ehuntsu bat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 164. orr.
Enpresako gaueko zaindari gisa hartu zuen Napumoceno jaunak Dioguinho. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.
Indar guztiak mobilizatu, eta zaindari taldeak antolatzea segadak eragozteko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 189. orr.
Fotoan "Baltza" artzanor alemana besterik ez da ageri, neure kuttuna: bere etxetxoaren aurrean, kateatuta beti gizajoa (zaindari sena gal ez zezan, omen). Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.
Lehenago bete zuelako zegokion zaindari-lana. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 212. orr.
Urduriaren urduriz, agente alemanak konpartimentuaren ateko bere zaindari postua utzi eta maletaren gainera makurtu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.
Arratsero bezala, eguneko zaindari-ordezkapena egiteko tenorean, beti bezalako komedia egin zuten soldaduek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 38. orr.
Ea, bada, pobreen abokatu horrek, bete ezazu gurekin zeure zaindari-ofizioa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.
Otoitzean pasatu zuen gaua, bigarren zaindari-txandara arte. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.
Zaindari-jantzia daraman gizon burusoil bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.
Otsaileko bozetatik erreformazaleak baztertzeko ebazpena berraztertzeko agindu dio Konstituzioaren Zaindari Kontseiluari. Berria - Mundua 2004-01-15
Etxea hiru zaindari ingeles lerrok zaintzen zuten eta ez zen euli bat ere sartzen bertara. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 93. orr.
Vigon beste furgoi blindatu bat lapurtzerakoan hildako bi segurtasun zaindarien kasuarekin lotu zuten. Berria - Euskal Herria 2006-02-28
Oso gauza harrigarria -esan zuen banku-zaindariak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.
Museo handi horretako txoko batera hurbiltzen zara, museo-zaindarien aulkia dagoen txokora hain zuzen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.
Kansas estatuko lautada zabal bat gogora duen aparkaleku-zaindari bat, Art, du pertsonaia nagusia. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 151. orr.
Zaku zimur bat eta parke zaindarien makila altzairu-puntaduna hartuta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.
-Faro zaindari izatea zen ene haurtzaroko ametsa. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.
Zergatik hartu ninduzun arma-zaindaritzat, zeure ondoan egoteko ez bazen? Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.
Hitzok ez ziruditen arima-zaindari batek esanak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.
-Zakur-zaindari puska arraioak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.
«Estatu zaindari baten modura» jokatzea leporatu diote Alderdi Laboristari. Berria - Gaiak 2004-11-17
Gero, aingeru zaindaria ikusi duzu zerutik jaisten. Elizen arteko biblia Dn 4,20
Lur-mugak finkatu zizkien herriei, bakoitzari bere jainko zaindaria emanez. Elizen arteko biblia Dt 32,8
Beste zenbaitetan [...] Kardinal zaindariari "Aita santu" titulua ematen dio Frantziskok. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 606. orr.
Lehorreko Atean, soldadu zaindariek begia kentzen ez zigutela, beha egoten gintzaizkien. Txillardegi «Putzu», 1999 - 48. orr.
Soldadu zaindarietatik bat haren gibeletik joan zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 80. orr.
Esklabo zaindari batzuek jo eta bertan hil zuten ilunpe beltzean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.
Presoekin batera etorritako fraide zaindariak lekuz aldatu zituzten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 85. orr.
Gure atsedenaldien fraide zaindariak oihuka barreiatu gintuen, zer gertatzen zen galdetu ere gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.
Aleman zaindariek esklaboen lana hurbiletik kontrolatu zuten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 193. orr.
Zakur zaindari baten irribarrea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.
Aita Zaindariak hogeita hamar ziren, eta beren arteko antolamendua oso hierarkikoa zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 24. orr.
Polizia armatu bat dago zaindari. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 20. orr.
Gies jauna egon zen ezkutalekuaren zaindari, eta asteartean leihoak zabaltzen utzi ziguten azkenik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.
Beti edukitzen zuen mutil bat etxe ondoan zaindari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.
Arrakasta bera lortu zuen Dorregarai jeneralak San Adriango gazteluan, bertan zaindari zeuden 150 karabineroek beren burua eman zutelarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 147. orr.
Hain zebilen bere pentsamenduetan gogo bildurik non ez baitzen konturatu atarian zaindari zeuden soldaduek egin zioten diosal beroaz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 16. orr.
Lau semeak makinatzar handi haren zaindari jarri ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.
-Zaindari egon behar, sutondoan kartetan aritu beharrean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 276. orr.
Aurkitu zuen lanik onena Market kaleko bulego-eraikin batean gauez zaindari aritzea izan zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.
Gudari-taldea ipini zuen bertan Judasek, zaindari. Elizen arteko biblia 1 M 4,61
Taketak daudelako uretan sartuta, irlaren inguruan, eta horietako bakoitzean txori zentinela bat, egunez eta gauez zaindari. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 241. orr.
Ikastetxe bateko gau-zaindari eta jardinero aritu zen. Berria - Kultura 2004-01-11
Gero, aingeru zaindaria ikusi duzu zerutik jaisten. Elizen arteko biblia Dn 4,20
Aingeru zaindari zerukoek gaitzatela anpara! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 54. orr.
Hori zela eta, ahal zuenak, dirua edo agintea zuelako, bere “aingeru zaindariak” izaten zituen; edozein unetan edozeri aurre egiteko eta edonondik etekina edo harrapakina ateratzeko taldea antolatzen zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.
Konponduta gaude halako Aingeru Zaindariekin. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 71. orr.
Behera iritsi zenean, hesteak agerian geratu zen baldosa zuriaren gainean, zaindari-andreak erortzean harrotutako geranio-petaloekin nahasian. «Bizia lo», 2003 - 132. orr.
Udaletxeko zaindari andreak lore-poto guztiak ezkaratzean jarriak zituen. «Bizia lo», 2003 - 131. orr.
aingeru zaindari (4); atean zaindari (4); bere zaindari (4); bi zaindari zeuden (3); dute zaindari (4); gaueko zaindari (3); gure zaindari (4); kartzela zaindari batena (3); ordenaren zaindari (5); segurtasun zaindari (3)
zaindari bezala (3); zaindari egon (3); zaindari estatubatuar (4); zaindari gisa (7); zaindari izan (3); zaindari izatea (3); zaindari izendatu (5); zaindari izendatu zuten (3); zaindari lanetan (5); zaindari taldeak (3); zaindari zeuden (10); zakur zaindari (4)
aingeru zaindaria (3); giltzen zaindaria (3); zaindaria da (7); zaindaria zen (3)
aita zaindariak (4); esan zuen zaindariak (4)
aita zaindariek (3); konstituzioaren zaindariek (3)
aita zaindarien (14); konstituzioaren zaindarien (30); konstituzioaren zaindarien kontseiluak (17); konstituzioaren zaindarien kontseiluaren (3); konstituzioaren zaindarien kontseiluari (6); konstituzioko zaindarien (4); konstituzioko zaindarien kontseiluak (4); santuaren aita zaindarien (3); zaindarien artean (5); zaindarien kontseilua (3); zaindarien kontseiluak (27); zaindarien kontseiluak hartutako (3); zaindarien kontseiluaren (5); zaindarien kontseiluari (6); zaindarien kontseiluari eskatu (3)
bi zaindarik (3)
beren zaindaritzat (3); zaindaritzat aukeratua (3); zaindaritzat hartu (6); zaindaritzat hartu zuten (3)