Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerra guztietan bezala, hildako gehiago dago gaixoen populazio zibilean, mediku, erizain eta jagoleen artean baino. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 18. orr.
Ez zara nire jagolea, jakizu gai naizela neure kabuz joateko, ez dudala laguntzarik behar. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 141. orr.
Gurasoek uste dute bazterrak arretaz eta adoretsu miratzen dituela, jagole fidelen gisara etxea zaintzen. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 22. orr.
Hesperideen urrezko sagar distiratsuen jagoleak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 311. orr.
Juan Idiakez Estatu-Kontseilaria izan da Garibairen jagolea erregearen aurrean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.
Neure lurraldearen jagole izango naiz inguruan dabiltzan gudari-taldeen aurka. Elizen arteko biblia Za 9,8
Jagolearen lekuan jarri, eta hantxe geratu zen, fusila aldean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 532. orr.
Alemanak ghettoan sartu dira, su eta herio; jagoleek haurren aurka tiratzen dute. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.
Konboia, bideko presondegia, jagoleak zurezko dorreetan. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.
Aurrera jo zuten eta jagole musulmanekin egin zuten topo. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 800. orr.
Bortxakeria zuzena erabili zuten bakarrak jagole armatuak eta guardia zibilak izan ziren. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 73. orr.
Batzuetan zintzoaren arimak hobeto iragartzen baitu egia, toki garaietan zaindari dauden jagole guztiak baino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.
Hiritar ospetsua eta agurgarria da, esan diot, eta Pobreen Legearen Jagole. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 192. orr.
Arriskutsua iruditzen zaiolako hesi altxagarria korrika pasatzea goardia jagoleak berehalaxe ikusiko duelako bere zaingo postutik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 284. orr.
-Nortzuk zarete? -galdegin du idazmahaian dagoen erizain jagoleak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 137. orr.
Gure mutila ez zen sekula Zorion Anderearen beso jagoleen artera eroriko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Agurea bakar-bakarrik gelditu zen, bere aberastasun guztien jagole, zaindari eta jabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.
Fedeari tinko eta zuhurki eutsi diezaiozula eta bizimodu eta ohitura horien jagole iraun dezazula. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 81. orr.
Horretarako, berton jagole zegoen pertsona armatu bat menderatu behar izan zuten solidarioek. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.
Deustuko Erriberan Guardia Zibilak zuen jagole etxola baten aurka molotov koktelak bota zituzten 20 bat lagunek. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Alkateak bere lanpostuan mantendu zuen Floren, udal jagolea. Udaltzain eta gau-jagole andana bat etortzea, tabernariak deituta barbaro haien arteko borroka gerarazteko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.
Burdinazko kakoen eta torloju herdoiltsuen kirrinkak ate-jagolea esnatu zuen hiriaren beste muturrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.
Rubeus Hagrid naz, Hogwartseko Giltza eta Baso Jagolea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 48. orr.
Eta esan deutsudan lez, giltza-jagole naiz Hogwartsen... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.
Hileta-jagoleak, axolagabeki, hilkutxari tiratzen dio, eta orgatxo gaineraino eramaten du herrestan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.
Ez nekian bera izan zala Lilyren eta Jamesen sekretu-jagolea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 169. orr.
Euskaltzaindiko hizkuntza jagole guztiek. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.
Neuk ere hartu dut esker onez nire aingeru jagoleak hor kokatutako kamioilariaren laguntza. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 124. orr.
Aingeru jagolerik gabe geratu haiz, Sebastian -haserrez esan zidan ontziburu berriak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.
Aingeru Jagoleen egunean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.
herriaren jagole (3); hileta jagoleak (3)