Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zahartzaro (orobat zaharzaro g.er.) 1 iz giza bizitzako aldia, heldutasunari darraikiona. ik zahardade.

Udazkena zahartzaroarekin parekatzen zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Zaldiarengan zahartzaroak indarra eta kemena makaltzen dituenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.

Horra, zure lehengusu Isabelek semea izango du zahartzaroan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 149. orr.

Orain, zahartzaroan sartu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Margolaritzan, zineman, literaturan, filosofian, zenbait obra funtsezko ezin izan da sortu zahartzaroan baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 148. orr.

Gaztetan ere zahar itxura izanik zahartzaroan hain zaharrak ez diruditen pertsona klase horietakoa dela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 232. orr.

Jose zen Israelen kuttuna, zahartzaroko semea baitzuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 103. orr.

Zahartzaroko gaitzak jota zegoela esaten hasi ziren, burua galtzen hasia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 121. orr.

Pedro Juan ohartu zen ezin zuela hortik bizimodua egin, musikariek ez baitzuten zahartzaroko pentsiorik ere.  Berria - Kultura   2004-07-09

Zahartzaroaren itsustasuna berari ere hurbiltzen ari zitzaiola pentsatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.

Agure haiek zahartzaroaren errukarritasunari, zatartasunari, dohakabetasunari ihes egin eta gaztetasunaren dohainez gainezka izango balira bezala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.

Esperantzaren bat gordetzea dela zahartzaroari aurre egiteko modu bakarra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 280. orr.

Zahartzarora iritsi baino lehenago zahartu naiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Besteak bezala ugaltzen, hazten eta murrizten da; besteak bezala zahartzarora heldu eta ezerezean amiltzen da, naturak abere espezie bakoitzari izendatzen dion epea amaitutakoan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.

Zahartzaroa hondamendia da, ez dakarkizu deus onik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Zahartzaroak baditu bere pribilejioak, eta horietako bat, garrantzitsuena akaso, ahanztura da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.

Gero arrazoimenak ikusiko du berak eragindako iraultzak ez duela itxarondako paradisurik ekarri, eta arima etsiaren hirugarren fase historikoa hasten da, zahartzaroa edo gainbehera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.

Alzheimerraren ondorioz ahaztu egin zituen suizidatzeko betidanik izan zituen asmoak, eta zahartzaroaren ondorioz hil zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.

Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruko pentsiodunak ere lege-proiektuaren barnean sartzea eskatu zuten Aralarrek.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

2 (izenondoekin)

Zahartzaro ona eman ondoren hil zen, urtetan aurreratua, aberastasun eta ospez betea.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,28

Zu, berriz, zahartzaro luzea izan ondoren, zeure arbasoekin bilduko zara bakean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Aldamenean daukazun gizonak, zure senarrak, zahartzaro dotorea izango du, ordenatua eta oparoa.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 15. orr.

Bihotza ustez zimel nuen, eta ez bainuen neure baitan irritsa baizik kausitzen, zahartzaro goiztiarraz arranguratzen nintzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Begietako kolorea zurbildu zitzaion, zahartzaro ihartuaren itxura zurizta emanez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zahartzaro luze (4)

zahartzaroa eta heriotza (4); zahartzaroa iristen (3)

bere zahartzaroan (7)

zahartzarora iritsi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus