Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztetasunaren eta zahardadearen arteko kontrastea egiten du Ronsard-ek. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.
Gure existentziaren ardatz bakarra zahardadea dela, zaharrak egiten gaituela nor, zaharrok ez dugula bizi-pozetarako eskubiderik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.
Zahardadeak optimista egiten zaitu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Orain, zahardadean, gaixotzeko beldur naiz, bakardadeak izutu egiten nau. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 25. orr.
Zahardadea ez da hemengo arduradunentzat bizi-etapa bat; eritasuna da, gaitza da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.
Errealismo amorratua gaitz txarra da, maisu, zahardadearen parekoa edo. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.
Jakobek, zahardadez begi-lausoturik, ezin zuen ikusi. Elizen arteko biblia Has 48,10
Zahardadearen sintometako bat da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 280. orr.
Zahardadean sartuak ez dauka gauza onik, agurea izen tristea da. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.
Exekutibo dirugile edo dirugile exekutiboaren atarramentua jolas txoro edo umekeria gisa ikus liteke [...] baina baita zahardade goiztiar gisa ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.