Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta zauritzen, eta aurpegia estaltzen zioten, eta zafladak ematen. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 171. orr.
Alferrik egin zuen zin apezpiku batek eman ziola zaflada batez sendotza, hamar urte zituelarik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.
Kristori zaflada bat eman zioten, esanez: "Horrela erantzuten al diok apaiz nagusiari?”. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 171. orr.
Une horretan gustura emango nieke zaflada bana biei. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.
Hemen erantsi zion komisarioak bigarren zaflada, gidoiak aginduta bezalaxe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.
Zaflada bat bezala sentitu zuen usaina, ia zorabiatzeraino. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 20. orr.
Eskua jarri zuen txaluparen sabelean, zaflada maitekor batzuk eman zizkion, hiltegian harakinak behorrei egiten dien moduan, horrelaxe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 127. orr.
Zaflada leun bat eman nion bolanteari, eta azeleragailua sakatzen hasi nintzen berriro. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.
Bizar moduko bat daukat, lehengo zaflada sortak utzitako marka. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 58. orr.
Poliziek adiskidetasun zafladak eman dizkiete hiltzaileei bizkarrean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 103. orr.
Polizi auto baten argi zaflada urdin eta gorriek iluntasuna ebakitzen zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.
Violetak haize zaflada beroa sumatu zuen lepo atzean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 59. orr.
Moab herrixkako kanpinera heldu garenean, furgonetako aire egokitutik irten (oporraldi honetan horixe da bulegoa oroitarazten didan gauza bakarra), eta sekulako bero zafladak kolpatu gaitu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 128. orr.