Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaflakoak bizkarra kordokatu zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
Laneko buruzagi batek frantses bati zaflako bat eman zion aleman batek protesta egin zuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.
Zaflako bat ere jo zidan nire zerbitzuak nahi ote zituen galdetu nionean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 32. orr.
Zaflako bat hartuta ere, Maitek burua makurtu eta ez zuen hasperenik ere egingo. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 115. orr.
Estefaniarengandik ez bezala, ez dut gogoan sekula haren zaflako edo ostikorik jasorik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.
Ez dut nahi zaflako bat bildu. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 17. orr.
Airean nengoela, metalezko saihets batek zaflako egin zidan gerrialdean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.
Entzuten dira hegal azkarren zaflakoak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.
Hogoietan berdin ziren halere baina Larrechearen 10 boteak eta zaflakoak ez dira aski izan, Aramburuk eta Martiarenak beren bikotea ponduan ezarri dutelarik. Herria 2001-08-02
Jasan ahalako zaflakoak zituen hartzen pilotak. Herria 2003-11-27
Zaflako latza eman zidan bizkarrean eta gero karkailaka lotu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.
Autoan sartzean, haize zaflako galanta bildu eta tenpestak tenpestari etxeraino irauteko, danba-danbaka irakurgailuan tekno musika ezarri nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 219. orr.
Mignon besarkatu eta zaflako amoltsu bat eman zion ipur-masailean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 484. orr.
Gaztiguak, baztertzeak eta haur hotzean dudarik gabe merezi nituen zaflako finak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 196. orr.
Ekaitza ez zetorkidan aitzinaldetik, baina albotik eta saihetsetik, noiz eta aitak sekulako zaflakoa eman baitzidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.
Oraingoan ere «Raffarin eta patronalaren gobernuari zaflakoa» emateko parada dela azaldu zuen Krivinek. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Alemanian, Gerhard Schroeder presidentak zaflako bat hartu du igande huntan Ipar Rhenania-Westphalian egin duen boz galtzearekin. Herria 2005-05-26
Sinesmena hedatzeko eta superstizioa borrokatzeko hark eman ordenantza bakoitza zaflako bat zen gure inguruko jende ezjakinendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.
Eta sekulakotz emana izan dadin Espainietako Erreinuentzat zaflakoa, bulda erregistratua izan da Erroman. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 169. orr.