Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lorategia baino gehiago jolasleku txiki bat zen, bazter batean zabuak, beste batean plastikozko txirrista bat eta bitartean jostailu eta gomazko baloi andana bat ageri zirela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Kristalak garbitzen ari zen, eserleku batean jarrita, eraikinaren gorenetik soka batzuetatik zintzilik, zabu batean bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.
Ume bat ikusi nuen zabuan obsesiboki dilindan, ahalik eta gorena igoz, zabuak eman ahala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.
Kontua da zabuak, atzerako mugimenduan, betean harrapatu zuela Karmele. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 179. orr.
Jolasleku publikoko zabu biribilean, eskolaurreko umeek bultza egiten zieten beren buruei, zoriontsu eta zorabiaturik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.
Ordurako iluna sartzen hasia zen eta, bai han bai izugarri atsegina egin zaidan zabu erraldoian, pozarren ibili gara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.
Bi haur ari ziren han zabuan jolasean, hots, egur bat beste baten gainean gurutzatu eta bakoitza ertz batean eserita, gora eta behera zebiltzan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1058. orr.
Bitartean heldu zen jendea eta harritu egin zen anai Junipero zabuan zebilela ikustean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1058. orr.
Kristalaz bestaldera, zabuetan ari dira haurrak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.
Penduluaren zabua angelu zuzenean zetorren nire gorputzari buruz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.
Nire matematikariak suspensio-sistema bat landu zuen, ontziaren kulunkek eta zabuek eraginik izan ez zezaten itsasorratzean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.
Gorputzaren mugimenduak ere esna zegoela adierazten zuen, alderik alde kulunkatzen baitzen zabu arin baina etengabe eta beti-berdin batez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.
Arnasestuka eta askatzeko lehian hasten nintzen penduluaren zabu bakoitzean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.
Jira eta jira aritu ginen, ez mugimendu uniformeetan, zabu eta astindu zorabiozkoetan baizik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.
Zabu eta astindu haiek iarda gutxi batzuk mugiarazten gintuzten zenbaitetan, eta besteetan berriz zurrunbiloaren jira osoa eginarazten ziguten ia-ia. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.
Bat-batean, haiengandik hurbilen zegoen soldaduak zabu arina egin zuen, besoak lasaitu eta fusila askatu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 109. orr.
Bihotzak zabuak ematen zizkidan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.
Ponpak hutsik ponpatzen segitzen zuen, eta orratza atmosfera heren baten inguruan zabu-dantzan zebilen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
· Jimmy alderrai zebilen ferian zehar: Arkakusoen Zirkura, zaldiko-maldikoetara eta lurrin-zabuetara joan zen, jostailuak eta gozokiak erosi zituen, [...]. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 437. orr.
Bat-batean, zabu egin zuen zamaontziak; isiltasun moduko bat izan zen zalapartaren erdian; makinaren hotsa gelditu egin zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.
Ronek zabu egin eta oreka galdu zuen, eta Harryk heldu eta ohean etzanarazi zuen berriro. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 284. orr.
Bien arteko lehian, abadiñarrek bi tiraldiak irabazi zituzten, indartsu eta zabu egin gabe tiratuta. Berria - Kirola 2004-02-08
Zabu egin eta gurdiaren endaitzari nola oratzen zion ikusi zuen laborariak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.
Ontzia seguru mugitzen baitzen, maila beti berean, zurrunbiloaren olatu eta mugimendu ikaragarriekin zabu eginez bakarrik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.
Oinarrietaraino dardaratzen zen mendia, eta harkaitzek zabu egiten zuten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.
Ez zuen ematen koinatua gizon arriskutsua zenik, zeren, itxura guztien arabera, mozkor-mozkor eginik baitzegoen, eta, mahai alboan eseririk, buruak zabu egiten zion etengabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 117. orr.
Patxadaz mintzo da, baina zaburik egin gabe, begietara begira. Berria - Kirola 2004-10-28
Hagrid zen gaztelura bidean, bere indar guztiz kantan, eta ibiltzerakoan zabu batzuk eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.
Oso azkar zetorren eta, abiaduragatik, zabuak egiten zituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 188. orr.
Zabu txikiak eginez, Emileren atzetik joan zen barraraino. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.
Ez al nintzen nire helduleku berrian kokatu, zabu ikaragarria egin genuen istribor aldera, eta zuzenean amildu ginen zulora. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.
Zutik geldi zegoela, sedazko euritako handi baten gainean bermaturik, bere gorputz sekulakoari zabu eragiten zion gizon leun adineko bat zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.