Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zabuka 1 adlag zabu eginez. ik kulunka.

Baldwinek eskailerak zabuka jaitsi zituen, zorabioak jota.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.

Aulki batera igo zuten eta emakumea zabuka hasi zen noiz hanka batean, noiz bestean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Barrez hasi ginen eta belarraren gainean zabuka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Ilea oparo erortzen zitzaion bizkarrean behera eta bere bularrak zabuka suma nitzakeen nire bularraren kontra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 205. orr.

Ez genien tabakorik eskatu Stella Maris-etik zabuka zetozen finlandiarrei.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 152. orr.

Gautxori-busak zabuka segi zuen aurrera ilunpetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.

Harry ohean etzan zenean, besoa zabuka geratu zitzaion zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 149. orr.

Urka-bilurrak panpinen modura airean zabuka dantzatu zuenean ere, jende artera begira segitzen zuten haren begi hondoratuek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

Zabuka desagertu zen gortinen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 155. orr.

Tranbia, jendez gainezka, zabuka zihoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 231. orr.

Suge itsutua zabuka zebilen, nahasita, hilzorian, baina oraindik hiltzeko gauza zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

Begia zabuka dabilkio leihotik orri zurira eta orri zuritik leihora.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 65. orr.

Batera eta bestera zabuka darabil hornizio saskia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.

Zabuka, erortzeko zorian, elkarrekin behaztopa eginez aienatu zarete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 184. orr.

Eskuak aldamenetan zituela ibiltzen zen, gorputza tente eta burua alde batetik bestera zabuka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.

Itzal zaratatsuak dantzan ari ziren zabuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Orduan Adderley-k uharriaren albo batean alga zuri eder bat ikusi zuen, zabuka.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

2 irud/hed

Beti arrangura bera zabuka bihotzean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.

Nik bihotza zabuka bainuen eta pultsua urduri.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.

• 3 iz kulunka.

Donostiara heltzen ziren dilijentziak hantxe gelditzen zirelako; eta birrindutako zaldiak eta txorabiatutako andereen zabukak ikusteko parada ematen zigulako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

4 zabuka egin ik zabukatu.

Azkenean, zabuka egin eta geldi geratu zen zalgurdia, eta Hermione eta Ron kanpora irten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Lo bete gozoan zegoen eta zabuka egiten zuen trenarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

Zabuka egin zuen neskak, ontziaren higidurara egokitu ezinez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Txalupak zabuka egin zuen iraultzeko zorian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 64. orr.

Hain zen indartsua haizea, ezen zabuka egin baitzuten joko-zelaira irtetean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Haize bolada batek jo du une horretan, eta zabuka egin duen altzipresetik euri mehe bat hedatu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 97. orr.

Autoak zabuka egin zuen zakar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Autoak berriro egin zuen zabuka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Gorputz osoa zurrun, zegoen lekuan zabuka egin eta zerraldo erori zen ahoz behera, ohol bat bezain zurrun.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 246. orr.

5 zabu-zabuka (orobat zibu-zabuka) adlag

Bi itsas kolpek, bata bestearen atzetik, zabu-zabuka utzi zuten ontzia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Autoak zabu-zabuka zebiltzan bidean, euritan, harrien gainean jauzika balebiltza bezala, mendibideetan gehiegizko abiaduran zihoazela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 72. orr.

Belarrira xuxurlatu zion: "Ergela halakoa", eta gero, zabu-zabuka, bere logelara heldu eta ohean etzan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 170. orr.

Galduz gero, ordea, zabu-zabuka jarraituko du Amorrorturen taldeak. Ez dituzu maite irudi zalantzati horiek, poltsa bat alde banatan, zibu-zabuka ari direla?  Berria - Kirola   2004-11-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus