Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zabar 1 izond/iz eginbideak behar den arretaz, lastertasunaz edo txukuntasunaz egiten ez dituena.

Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Heriotzaren mekanikak tanta izoztu bat isuri die bizkarrezurrean behera euskaldun zabarroi, eta zure soseguak ez die onik egin.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 167. orr.

Ez dut inoiz ikusi zuek baino jende zabarragorik!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 99. orr.

Mutil gehienak horrelako kasuetan zabarrak eta utziak izaten diren arren, Oriol txukun ibiltzen zela beti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.

Inoiz zabar eta esker txarreko izan baziren, zentzabidea eta penitentzia eskatzen zioten apalki aita santuari eta baita gogo onez onartzen ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Epelak, alferrak edo zabarrak garelako geure gogojardunetan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

Eriklea: ondo zaindu al duzue kanpotarra, horretan ama zabar samarra da eta?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 153. orr.

-Lodiak zabarrak dira, koipetsuak edo.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

Gortetik etorritako ezker «dotorearen» kazetarientzat, ostera, Castro zabarregia da.  Berria - Kultura   2004-09-19

Sartu alkandora gerrian, zabar hori!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 41. orr.

Laborategiko denek zabartzat daukate Jon.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 109. orr.

Alferkeriak lozorroa ekartzen du, zabarrak gosea pasa beharko.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,15

Nagiaren sabaia erraz eroriko, zabarraren etxean itaizur franko.  Elizen arteko biblia   Koh 10,18

2 behar den arretaz, lastertasunaz edo txukuntasunaz egin ez dena.

Zein atsegina zen hiritik kanpo egotea, are Dot's bezalako ostatu-zulo zabar eta ilun batean eserita egonik ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Gela jendez bete, honda-honda egindako bazterreko mahai zabarrean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.

Tea buztinezko ontzitxo zabarretan zerbitzatuko dizute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Liho zabarrez egindako oihala da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Irri zabar bat egin zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Birao zabar bat bota zion bere buruari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.

Orduan ordezkari sindikalek eskaleen antza edukitzen zuten euren bizar zabar, trikota ilun eta praka zaharkituekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.

Nork esango luke horien hizkera zabarra, zakarra eta baldarra dela?  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 217. orr.

Plagio zabarra izan zitekeen [...] hitzez hitzekoa, literatur lapurreta lotsagabe bat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 163. orr.

Erliebezko irudi koloretsuz hornituak, errusiarron izaera zabarrari esker Torjok hiriak ugari salerosten dituen horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.

Tomasi "Kondea" erraten genion erredakzioan, bertzeengandik urruntzen zuen dotorezia zabarraz hornitzen baitzuen bere burua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Ifrentzuan letra handi zabarrez idatzitakoa irakurri zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Kaiku deitzen nuen nik, bere ibilera zabar-kankailuarengatik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 45. orr.

Harresia eraitsi aurreko Putzu kale mehar-zabarra, oso oso bizia zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

Riddleren erantzuna berehala iritsi zitzaion, idazkera gero eta zabarragoaz, zekien guztia esateko presaka ari balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.

Oihu pare batez amaitzea epaiketa apurtzeko modurik zabarrena da, nire irritzian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.

Bat-batean, kirioen dardar bizi batek bortizki inarrosi zizkion sentimendu guztiak, ordu arte alferraren nagitasun zabarrean murgildurik eduki baitzituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.

3 (predikatu gisa)

[Bertsolarien] hizkera ere, zabarra omen da, oso, eta erdarakadez josia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

Aurkezpen hori zabar xamarra zen SPE-n, Fonologia Sortzailearen lehen formulazioan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.

Lonbardiar gotzaina ezpal zabarrekoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

Vladimir gure herri mozkor ustel zabarra inarrosten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.

"Zer zara zu?" galdetu nahi izan zion, baina hori zabarregia iruditu zitzaion eta, horren ordez, zera galdetu zion-: Nor zara zu?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.

3 (adizlagun gisa) ik zabarki.

Otoi, senideok: zentzarazi zabar dabiltzanak, eman adore bihozgabetuei, eutsi ahulei, izan eramanpen guztiekin.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,14

Alfer zuriak ziren, zabal eta zabar etzanda egoten ziren beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.

Saiakera guztietan berantetsi, gehiago itxaroteko pazientziarik ez, eta, azkenean, zabar apurtzen nuen eszena imajinatuaren lilura.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

Egiaz, ez dago zabarrago portatzerik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.

Pantxo ero hori gero eta zabarrago zebilek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Etxeparek jadanik "berceac" ditu eredu, eta geroztik auzoen ipurditik datorkigu euskalduna beti arrastaka, gero eta zabarrago eta jitoago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 332. orr.

Barruan zurezko txirula bat zegoen, zabar landua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.

Zabar eta azkar esaten hasita, esango nuke hiru garela urte, mende eta milurte aldaketa bizitzeko ohorea izan dugun belaunaldiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen balioa duela)

Neskaren abaildura arindu ordez, Andreasen ateraldiaren zabarrak muzindu egin zuen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mozkor ustel zabar (6); zabal eta zabar (4)

oso zabarra (3)

zabartzat daukate (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus