Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ile-adats zurrunak zabarki sakabanatuta zituen aurpegian zehar. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.
Barbaroek ateratako ondorioa zera izan zen: erromatarren gorputz politikoa hain zabarki kudeatua zegoenez, erasotzera gonbidatzen zuela argi eta garbi. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.
Hagitz jostagarriak iruditu zitzaizkion haren berba bizi eta zabarki ahoskaturikoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.
Jainkoari eskerrak emanez eta egin gabe utzi edo zabarki eginengatik negar eta intziri eginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.
Kotxezain berritsuaren eskuek zabarki eusten zieten hedeei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.
Erresistentzian hasi berritako gazte batek zabarki jarri zion hitzordua kale itsu batean; Gestaporen torturapean, kontaktuaren izena eman zuen azkenean gazteak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.
Nola gertatu da bera bizirik egotea bere aurre-aurreko belaunaldiaren itxaropen zentzuzko samarrak hain zabarki huts eginda ikusteko? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 403. orr.
Lodiegi dago, zabarki eta osasunik gabe lodi. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 263. orr.
Horixe izan zen ideia nagusia, agian zabarkiago azaldua, baina horixe. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 138. orr.