Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduko irri politena: bere hortz xuriek itsutu egiten naute! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 152. orr.
Bular biribil xuri-xuriak ageri zitzaizkion paparraldearen gainetik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.
Atorra xuri eta galtza beltz, gaitzeko dotorezian agertzen dira. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.
Ator xuri luze bat zeraman tipo mehe batek. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 161. orr.
Galtza arin xuriak, marra urdin bertikalekilakoak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
Hemen gizonaren gorputza bere ederrenean agertzen duk, bere jauntzi xurietan, izerditan berdin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 36. orr.
Berria bazebilen SS-ek manurik ez zutela; batzuek bandera xuria altxatu nahi zutela eta besteek berriz azkeneraino atxiki, gu ere hilaraziz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.
Petxero kontu beltx honek merezi du bere ordain hidalgo xuria. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 45. orr.
Hona non argi goxo epel batean agertzen dela mutiko gazte bat zaldi xuri baten gainean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.
Errusiar xuriak deitzen ziren bezala. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 118. orr.
Eskuin, bere etxe xuriekin, herri bat, frango ttarroa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.
Atlas mendikate urruneko gailur xuriak ikustearekin batera, [...]. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 88. orr.
Mendi kaskoetan dagoen herresta xuriak oraino urdin dagoen zerua azpimarratzen du. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 198. orr.
Baba ale xuriak eta baba ale beltxak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.
Txilar xuria, berriz, maitasun grinaren mantsogarri omen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.
Dretxo hori erosi zuten hiruen artean 800 eskudo xuriren kontra. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.
Xuriak beltzen kontra eta beltzak xurien kontra sekulako partidak eginez. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.
Etxekoandreak ardo xuri bat atera zigun. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.
Arno xuri idor bat bainan hautua, biziki ona! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 209. orr.
Egia elurra bezain xuri eta ederra dela! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 170. orr.
Biloa lodia eta xuria, kopeta ildo luze eta barnatsu zenbaitek zilatua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.
Zaldiak beti, lau aztalak xuri, aparteko bizitasunaren adierazle. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 122. orr.
Haren zaldiak -atzitu ezinak- lau hankak omen xuriak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 85. orr.
Aurpegia desegina zuen, xuri-xuria, iduri akidura handi zerbaitek jana, begiak aldiz gorri-gorriak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 121. orr.
Baziren lehenago Lapurdin sabel xuriak eta sabel gorriak, batzu bertzeen kontra jokatzen zirenak, xuriak duda izpirik gabe jende onak, gorriak, aldiz, etsaiak, hitz batez gaixtaginak. Herria 2001-09-27
Joana zen Ilargi larru haren azpian, betortzen ukaldi guztiz zehatz haien, salto handi haien, artazi-jauzi basa haien, irribarre xuri eder haien azpian. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 102. orr.
Familiaren kontsolamendu eskariari erantzun dut ele xuriz, ene ahotsaren oihartzun kiretsa aditzen nuela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 24. orr.
Ez zaitzaten inork ele xuriz liluratu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 199. orr.
-Gaurko gizonek ez daukate hitz xuria besterik, eta inori kendu ahal diotena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 264. orr.
Haize xuriak ile bakanak mugiarazten zizkiola. ik haize 29. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.
Haize xuri batek eguneko beroa ahantzarazi nahi zuen, baina horrek ez zidan aldartea hobetzen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 27. orr.
Egiaz, beldur naiz "arrazismo xuri" hau franko zabaldua dagoela hemengo demokraten artean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.
-Hori inoiz gertatzen baduk, azken dolarra ere joka dezakek ez dela ez ilargi xuririk ez ele-melerik izango. ik ilargi 19. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 118. orr.
Bistan da irri xuri batekin egin nion galde hori... Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.
Gaurko hego xuriak argitu du mendia. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 27. orr.
Hortako da erraiten bakartasuna tortura xuria dela. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.
Boz bat kontra, komunixtarena, sozialixtek eta abertzaleak boza xuri. Herria 2005-12-22
Hau baztertua izan da: 313 ez, 29 bai, 2 xuri. Herria 2005-02-10
Solas horrek egin du bide geroztik, baina gure frantses pentsalari, kazetari, irakasle, apezpiku, diputatu xuri ala gorrien gogoak ez dira hainbat aldatu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.
Katolikoak, protestanteak, xuriak, gorriak, liberalak, karlistak, abertzaleak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 82. orr.
Kaseta guziek ongi etorria egin zioten, gorriek errepublikatzalea zelakotz, xuriek apezpikua zelakotz. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 27. orr.
Gerla beroenean zen xuri eta gorrien artean. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 28. orr.
Autorea, bera ere "gorri" (ez, alegia, "xuri"; beraz, garai hartan, "progresista", liberala). Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 245. orr.
Bestenaz ere esneketaria "gorria" omen baitzen, jendeak hala zioen segurik, eta ene aita aldiz "xuria". Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.
Garai haietan xuri-gorri, eskola publiko-eskola katolikoen arteko borrokak famatuak ziren. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 147. orr.
Goxokiak ageri ziren, sare-poltsa xuri-hori bati itsatsiak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.
Aita Gojenola, ile ezin zuriagoak, haur baten azal xuri-gorria, asaldatu egiten dute apur bat ikasleen hitzok. «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.
Printze xuri-urdinaren zain luzaz egondako neskatxa nancy baten desengainuarena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.
Urtea akitu baino lehen behor gazte mutur-xuri bat oparitu zidan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 117. orr.
Garaziko gain haietan, laino beltz eta pisuak, elur xuri peza batzuk arteka erakustera utziz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.
Euskaltzale gorri edo xuri multzo batek asmatu zuen Victor Hugok Populu xarmant eta apur bat basaren fama eman zion Euskal Herriari erakustoki xume baten eskaintzea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.
Klasikoa zen haren janzkera, xuhurra: beixaren tonuetan garai gehienetan, urdin, xuri eta gorriz udaberrian. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.
Xuriz jantzi Herio dailuduna hartu dut bide lagun. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.
Gojenola, ordura arte bere xuri-gorrian xalo, asaldatu egin dute hitzok apur bat, baina apenas antzeman zaion. «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.
Hitz errazekoa, aho-xuri eta ele-ederra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 485. orr.
-Ea, aho-xuri, ezti ezak oraindik gehiago mingain likits hori! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.
Udaberriari aurre hartuz, bero apur bat zainetan sentitu zueneko, lore xuri-gorri txikerrak hantxe zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.
Zer gauza ederra ikustea kirol zelaia jendez betea jauntzi xuri gorritan eta ere ikustea errugbia jokatzen zela futbola jokatzen den zelaian. Herria 2005-04-07
Uhain xuri-gorriak denak gainditu ditu Parisen. Herria 2005-06-16
Gojenola, ordura arte bere xuri-gorrian xalo, asaldatu egin dute hitzok apur bat, baina apenas antzeman zaion. «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.
arno xuri (3); arropa xuri (4); ator xuri (5); atorra xuri (4); bezain xuri (3); boz xuri (7); boza xuri (19); boza xuri eman (11); elorri xuri (4); elur xuri (4); elurra bezain xuri (3); errauts xuri (3); harri xuri (5); irri xuri (3); jantzi xuri (3); jauntzi xuri (4); larru xuri (3); oihal xuri (4); sozialixtek boza xuri (3); ttitta xuri (3); ur xuri (4); urde xuri (3); urde xuri ta (3)
xuri bozkatu (7); xuri bozkatu dute (3); xuri bozkatzen (3); xuri eder (5); xuri eder baten (3); xuri edo ez (4); xuri eman (11); xuri eman dute (5); xuri eta beltz (3); xuri eta gorri (4); xuri eta gorriz (3); xuri gorriek (3); xuri ta beltxak (4); xuri ta gorriz (4); xuri urdinak (5); xuri urdinek (4); xuri urdinekin (3); xuri xuri (3); xuri xuria (7); xuri xuriak (3)
zaldi xuri (6)
elorri xuria (5); haize hego xuria (3); hego xuria (5); tortura xuria (6); urzo xuria (3); xuri xuria (7); xuria deitzen (3)
hego xuriak (3); xuri xuriak (3)
jauntzi xuritan (6)
denak xuriz (3); xuriz bezti (6); xuriz beztiturik (4); xuriz jauntzia (3)