Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paper txurian zirriborro bat egiten denean bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 17. orr.
Zaldi gainean zihoan Margarita, txapel txuriz eta amazona beltzez jantzirik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 233. orr.
Kattalinek jantzi berri du tulezko gonatxo txuri arina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.
Lilyren xarma begi txinatar haiek zirela, bere aurpegitxo txuri ximur hartan zeharka jarriak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 31. orr.
Emakumeek zapi txuri bana atera zuten soinekoaren poltsikotik eta negar malkoak xukatu zituzten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 98. orr.
Miarritze teilatu gorri eta kontraleiho berdeko herri txuria da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.
Gauza hauek ez dira agerian esatekoak, badakit, eta horregatixe (eta zure itzal txuriegia bixitzearren) esango ditut hemen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Bandera txuri-urdinen uhinak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.
Babarrun txuria eta ortuariak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.
Basoerdi bana ardo txuri jarri digute, freskoa. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.
'Txuria, gorria eta berdea!', erakutsi nion. ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Eta hementxe du hiltzea eta akabera gogoetatxo txuri-beltz honek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.
Paretetan makina bat lagunen argazki eta karikaturen fotokopia nahikoa gardenak zeuden zintzilikaturik, bata bestearen gainean, mosaiko txuri-beltz barrokoa osatuz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.
The Cruise izeneko txuribeltzezko dokumental bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.
Egin diot, txuribeltzeko karretea daraman argazki kamerarekin, inor odolez ez orbantzeko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 123. orr.
Euskadiko trapu txuri-gorri-berdea udaletxeko balkoian jaso zuten momentuan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.
Euskara aberri bat dela diote poeta txurigorriberdeek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.
Atzelari txuri-urdinak ere ez ziren batere egoki aritu jokoz kanpokoaren bila. Berria - Kirola 2006-03-19
Talde txuri-urdinak Malaga gaindi-tuko balu, 45 puntu batuko lituzte. Berria - Kirola 2004-05-12
Azken hamar minutuetan ederki sufritu zuten txuri-urdinek, baita Anoetan zeuden jarraitzaileak ere. Berria - Kirola 2004-12-05
Lan duina eta txukuna egin zuten txuri-urdinek, baina ezertarako ez zien balio izan. Berria - Kirola 2006-03-19
ardo txuri (9); elastiko txuri urdina (6); entrenatzaile txuri urdinak (10); etxe txuri (4); etxetxo txuri (3); jokalari txuri urdinak (3); orri txuri (3); talde txuri urdina (24); talde txuri urdinak (73); talde txuri urdinarekin (5); talde txuri urdinaren (9); talde txuri urdinarentzat (4); talde txuri urdinari (6); talde txuri urdinean (12); talde txuri urdineko (13); txori txuri (4)
txuri beltz (4); txuri beltzean (6); txuri beltzeko (4); txuri berri (4); txuri urdin (29); txuri urdina (45); txuri urdinak (113); txuri urdinarekin (6); txuri urdinaren (10); txuri urdinarentzat (4); txuri urdinari (6); txuri urdinean (12); txuri urdinei (4); txuri urdinek (72); txuri urdinekin (3); txuri urdineko (14); txuri urdinen (29); txuri urdinen artean (3); txuri urdinentzat (3); txuri urdinez (3)
zapi txuri (3)
ardo txuria (4); txuri txuria (6)
esku txuriak (3); lauso txuriak (3)
txurian beltz (3)
ardo txuriz (3); txuriz jantzitako (4)