Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon xume eta apalak indar izugarria erakutsi zuen pertsonak eta gizarte-harremanak aldatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.
Gipuzkoa txikia da, Reala txikia da, eta gu geu xumeak gara. Berria - Kirola 2006-02-28
Museo hau oso bestelakoa izango litzateke indiar xumeak gehiago kontuan hartu izan balituzte. Berria - Gaiak 2004-10-03
Popea, berriz, herriko apaiz xume bat zen, inperio errusiarrak dauzkan seiehun mila horietako bat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.
Ez zen etxeko seme handietarik ene gisa, etxetiar xumeen bizitza ezagutua zuen haurrean eta gazte denboran. Herria 2005-07-14
Otsein xumeek egin ohi duten bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.
Letren sukaldari xume honek osagai kulinario eta literarioz beteriko errezeta bat eskaini nahi lizuke. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.
Nafar noble hori ez zen, hain segur, Frantziako handiki bat, baina ezta ere kapare xumea. Berria - Kultura 2004-04-08
Erromako elizaren kardinale gisa askoz arriskutsuago zen Azpilkueta, legelari xume gisa baino. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.
Nikolas Korpanoff baitzen bera, Irkutskeko merkatari xume bat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.
Soldadutzatik libre gelditu zen zuzentzaile xume bat baizik ez baita. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.
Jende xume eta zitala bezain bihozgabea izango naiz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 254. orr.
Berak, bere bizia ospitale hortan nahi bazuen, jende xume enbaldituen, biziak kolpatuen errespetuz zela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.
Herri xumea, zintzoa, eta lan du sinesteak, baina eliza xume bat ere ez zeukan Trintxerpek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.
Maisu gorenak bere misterioak xume eta txikiei agertzen dizkie. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 814. orr.
Ordenara zetozen noble nahiz xumeei, beste gauzen artean esaten zitzaien, legendunak apalki zerbitzatu behar zituztela eta haien etxeetan bizi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 665. orr.
Xumeek Jainkoari malguki jarraitzen diote, ihesbiderik gabe. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.
Emazkiozue eskerrak Jainkoari, jakinduria jainkotiarraren altxorra xumeen ahoz agertu nahi izan duelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 969. orr.
Adin guzietako jendeak, gutarteko xume ala kargudun ezagutu, denetarik bazen Erroman. Herria 2005-04-14
Sarritan xumeenari agertzen dio Jaunak zer den onena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.
Txantxangorri xume apal maitagarria berriemaile da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.
Usoa bezain xume behar dut izan, eta zerurantz hegaz egin afektuen bidez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.
Hola dute zenbaitek erraiten, badutela kabala xume horiek... izpiritu bat! Herria 2001-07-05
Herder-entzat "herriaren izpiritua" herri xumearen izpiritua da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.
Hasierako fraternitas edo anaiarte xumea Ordena handi bilakatzen ari zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.
Isuntza talde xumea izaki, Aboitizek ere ez du denboraldia guztiz oker ikusten. Berria - Kirola 2004-08-05
Jostuna, auzo xumeenetan modelo bila ibiltzen baitzen, haren edertasun paregabeaz ohartu zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 131. orr.
Barrakoi xume bat lurrean zulatua eta lubakiz inguratua bera, frontetik ez oso urruti. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.
Xumea baina dotorea, dena gustu handiz atondua. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.
Edonon ere nekez aurkitzen dena ez ezazu bila landetxe xume honetan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 35. orr.
Lurralde xumea da eremuz eta jendetzez. Herria 2004-06-24
Bai etxe eta tresna txiki eta pobretxoetan, bai liburu xume eta pobretxoetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 616. orr.
Agian altzariak xumeegiak, pobreegiak zirelako edo. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.
Mahai xume eta apalak erabili behar zituztela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 582. orr.
Eguzkia argi eta aratz zegoen: ardo zuri xume bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.
Argi xume bat piztea hobe da ilunbea salatzea baino. Herria 2001-05-31
Klub xumea zena punta-puntakoa izan da handik aurrera. Berria - Kirola 2004-11-28
Istorio txikiak, xumeak, sotilak kontatzen dizkigu Jaiok ipuinotan. Berria - Kultura 2004-10-09
Honek guztiak lezio xume bezain garrantzizkoa iltzatu ahal izan zuen gure euskaldun entzuleengan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 93. orr.
Hizkuntza xumeen alde dira. Herria 2001-11-08
Gu geu, asmo eta baliabide xumeagoz jantzita gatoz oraingo honetan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 17. orr.
Marrazkiak, esaterako, xumeak dira, eskematikoak askotan. Berria - Kultura 2004-12-08
Hizkera oso xumea da, kazetari hizkera, oso zuzena. Berria - Kultura 2004-06-02
Keinu xume bat, anai-arreben artekoa bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 315. orr.
Aitak eskerrik asko xume batekin hartu zituen opariok. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 171. orr.
Askoz gogoeta xumeago bat etorri zait burura; xumea baina era berean egozentrikoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 70. orr.
Gure liga enpresa pribatuen batuketa da, kalitatezko jaialdiak salneurri xumeetan eskaintzen dituena. Berria - Kirola 2006-03-11
Bizimodu xumea darama. Berria - Harian 2005-06-26
Bahituak izanen direno erakutsiko dut ene atxikimendua lerro xume hauetan. Herria 2004-12-09
Antzinako igeltseritza-lan xume baina niretzat interesgarria. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 168. orr.
Berrogeita hamar mila lirako diru kopuru xumeagatik, turistak Cannas-eko bataila borrokatu zen landara gidatzen ditu Carlo Montanik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 29. orr.
Gau giro epelak xuxurla xumea eragiten dio ontzietako masten artean dabilen aireari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.
Haren begitartearen edertasun xumea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.
Horretarako premiazko zituela aitzakiak, arrazoi xume baina sinesgarriak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.
Egin dezagun galdera ezina izangai bihurtzen duen beste era xume, arlote eta zientifiko honetan: zer da fotoia? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.
Elkarrizketetan berez pizten zitzaien batak bestea zirikatzeko gurari xume bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 273. orr.
Gehiengo xumearekin ekin zion bideari Javier Madrazoren taldeak. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Hasieran jario xume bat zen, baina berehala, Jainkoaren ahalmenaz, iturburu bilakatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.
Hori guztia nik dakidanaren lagin xume bat besterik ez da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 124. orr.
Orduan ideia on bat ukan nuen, ideia xume baina egoki bat. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 107. orr.
Hiriko zenbait andre haren predikuetara xume jantzita eta apaingarririk gabe joaten zirelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.
Hantxe zegoen eserita, xume, serios. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 54. orr.
Tenorra zuhur eta xume aritu zen eta kontratenorrak garai honetako musikarekiko nolakotasun nabariak agerrarazi zituen. Berria - Kultura 2006-04-12
Loinazen teklatuak xume iragartzen zuen amaiera hori. Berria - Kultura 2004-04-24
Xume, sakon eta ahapaldi dotoreak eginez, Igerabidek poesiaren mailuari heltzen dio. Berria - Kultura 2004-07-01
Zintzotasunez, bizi, patxadaz, mamitsu, arin, lasai, dotoreziaz eta xume idatzi zituen 60ko hamarkada amaierakoak eta 70eko hasierakoak. Berria - Kultura 2004-02-28
Gazteluko patioan mendetako pikondo bat zegoen, ixtorio xume-xumeak baizik kontatzen ez dakien sortaldeko jakintsu bat zirudiena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Argi ttipi bat, xume-xumea, baina aski halere etsipenean ez arrunt itotzeko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.
Noizean behin, halere [...] agindu ozenen baten oihartzun xume-xumea heltzen zen niganaino. Txillardegi «Putzu», 1999 - 14. orr.
Nire lankide xume baten alaba bada ere (xume-xumeenetako batena, egia esan), baditu -eta arrazoiarekin- mundu hobereneko pertsonen pretentsio berak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 160. orr.
Cape Rouge deitu itsas-mutur gorrian den portu xume-xume hau, Hoyarzabalen itsas-liburuan Capenruge deitua zen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 138. orr.
Andre hori xume-xume bizi zen, errenta txiki bizi arteko batekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.
Eibarko jardunaldiek xume-xume ekin zioten ibilbideari, baina urteak joan ahala hazi egin dira. Berria - Kultura 2006-03-03
Xume-xume, ordura arte ezkutuan izan zuena kontatu zien. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 148. orr.
Halere, argitzearen aldera xume-xume abiatu dela gure eguzkia, esan behar da dagoeneko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.
Plantak egiten hasten zen xume-xume anbiguotasunez eta Eduardo Pradoz hitz egiten zuen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.
Gaztetxo baten ikuspegitik daude kontatuta, gaur egungo Saleemen baitan dagoen gaztetxo hark kontatzen duela ematen du, oso artifizio gutxirekin, xume-xume. Berria - Kultura 2004-06-02
Martiri bihurtzea erabaki nuen, xume-xume. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 73. orr.
Xume-xumea eta muturik jasan zuen, umiliagarri zeritzon zaindaritzako guardien ekina. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 272. orr.
Jakin izan balu, ekaitza iragan artean, xume-xumea lerroan kokatuko zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 111. orr.
Bainan orai, hemen aipa dezagun, xume-xumeagoa, beste bide bat, Euskal Herritik Lurdera, hau ere oinez edo bizikletean egin daitekeena. Herria 2004-05-27
-Beraz jendea xume-xumeki bizi da. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 198. orr.
Ez ziren kikildu eta poloniarrak Joanesen trantzea esplikatu zuen, xume xumeki. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 156. orr.
Deiztegietan kokatzen dira xume-xumeki, muturraren pean zaldalea ketan sentitzen duten ber. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 22. orr.
adibide xume (3); aldaketa xume (5); argi xume (5); ariketa xume (4); artzain xume (3); asmo xume (3); aterpe xume bat (3); berba xume (3); bezain xume (3)
ekintza xume (6); ekitaldi xume (7); eliza xume (3); emakume xume (3); era xume (3); etxe xume (4); galde xume (3); galde xume bat (3); galdera xume (4); gertaera xume (4); gertakari xume (3); gizon xume (8); herri xume (3); herritar xume (7); hitz xume (11)
irribarre xume (13); irribarre xume bat (8); jende xume (6); keinu xume (3); labur eta xume (3); lan xume (6); langile xume (9); lerro xume (5); letren sukaldari xume (5); liburu xume (6); merkatari xume (3); noble nahiz xume (3)
omenaldi xume (4); ostatu xume (3); txiki eta xume (3)
xume eta apal (4); xume eta apalak (3); xume gisa (4); xume jantzita (3); xume xume (8); xume xumea (7); xume xumeki (4)
bezain xumea (4); bizimodu xumea (3); ekarpen xumea (3); ekitaldi xumea (11); ekitaldi xumea antolatu (3); etxe xumea (5); euskal herri xumea (3); gauza xumea (6); herri xumea (9); herriko jende xumea (3); irribarre xumea (7); jende xumea (9); omenaldi xumea (13); omenaldi xumea egin (3); omenaldi xumea egingo (4); oso xumea (6)
xume xumea (7)
baino xumeago (3)
baino xumeagoa (6)
etxe xumeak (3); gauza xumeak (3); herri xumeak (5); herritar xumeak (5); irudi xumeak (3); istorio xumeak (3); jende xumeak (13); langile xumeak (5)
bere xumean (5); modu xumean (8)
apaindura xumearen luxua (3); herri xumearen (4); jende xumearen (9)
jende xumeari (9); jende xumeari agertu (4)
herritar xumeek (3)
herritar xumeen (7); jende xumeen (4)
hitz xumeez (3)
xume xumeki (4)