Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xukadera (orobat xukador) iz eskuarki gorputza lehortzeko erabiltzen den zapi felpaduna. ik eskuzapi.

Gero koloretako xukaderak hondar gainean zabaldu, etzan, eta eguzkitan belzten egoten ziren.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 104. orr.

Hotelean dutxa behintzat bazegoen, eta xukadera ere bai, alkanfor-usainduna eskualde haietan ohi denez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Gas-berogailua piztu zuen, nola itzaltzen zen ere erakutsi zidan eta xukadera garbia eta xaboia ekarri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.

Ondo lehortu, jantzi eta xukaderak bildu ondoren, motorrera abiatu ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 14. orr.

Azkenean, pixka bat nekaturik, errekatik atera ginen, ertzeko belarretan xukaderak zabaldu eta eguzkitan etzateko asmoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 11. orr.

Sukaldeko atean agertzen da, sorbalda biluzian xukadera, giroa aztertzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 97. orr.

Buluzirik -xukador bat bakarrik gerrian- bost lerrotan postako atea pasatu genuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 144. orr.

Gorputza lehortzeko xukadera handiaren mutur batez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.

Ur suil bat ekartzeko, ahalean; eta xukadera bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 180. orr.

Plateren xukaderaren ondoan pilatua zeukan amantal tolestu mordo bat hartu eta pasilloan behera ezkutatu zen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 37. orr.

Argi gutxiko gela batera sartu gara, eta preso batek denon eskutan, nireetan ere, zapi bat jarri digu -ez, hobe esan, xukadera- keinuka esanez: erabili ostean, itzuli.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xukaderan utzi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus