Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kinka larri hartan, ene izaite guztia joa eta suntsitua izanki eta, zergatik neska xotil beltzaran hark deitzen bezala ninduen, zerbait garrantzitsu erran nahian? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.
Baziren ehunez goiti, ongi apainduak eta zernahi zamaldunez iganak; baziren gizonak asko, andere xotilak aski trebe beren zamarien gainean. Herria 2004-04-15
Emakume xotil, arriskutsu, gaizto bat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 171. orr.
Gizon langile eta xotil baten oroitzapena uzten dauku. Herria 2004-07-22
Eta zer erran dantzari saldo hortaz, oro berdin arin eta xotil, mutil "zirtzil" eta neskatx grazios haiek! Herria 2003-07-31
Xinplea, bakuna eta xotila dirudi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.
Eguraldiaren eguneroko eta ordu oroko gurpilean, aroaren hegada pinpilinpauxa xotil intseguru baten antzekoan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 189. orr.
Badira hemen gaindi anitz jende erretretan sartuak eta oraino izpiritu xotila dutenak pare gabeko esperientziarekin batera. Herria 2001-09-13
Aire tentetxo bat, xotil, elizkoi eta menekoegia, Erruki Etxeko mojena bezalakoa. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.
Han lapatuko da, eta agudo sortuko, hormatxulo ttikienean ere bai, harkaitz arte xotilenean, bere zainak auskalo non ezkutatuta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.
Arantzazuko behatoki izango zena ere, xume eta xotil abiatu zen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 47. orr.
Xotil eta garbi galdetzen, ezin asmatu du inola ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.
Vals edo polka edo skotish edo mazurka, denak zalu zalua joiten zituen orkestrak, beraren klarineta entzuten zela ozen eta xotil, denen gidari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.
Oharrizko Familia Sakratuaren serorek ongi eta ixilik apaindurik laborantza gune batean apain eta xotil, etorriko diren noiztenkako otoizleen eskuko. Herria 2002-09-19
Xotil-xotil egiten dut galdera: zer da lurra? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.