Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni halako xixtako batek inarrosi ninduen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 154. orr.
Izan ere, pentsatzen duela uste duenean, xistako bati (pentsamentu leitu bati) erantzun baizik ez baitu egiten; eta atzenean bestegandiko xistakoen erantzule huts bihurtzen da; bere indar guzia aurrez norbaitek pentsatutakoari baietz edo ezetz hutsak esaten agortuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 328. orr.
Mugicaren zaflakoak, berdin airetik zabalera, edo xixtakoak ere, eta Etchegoinen lan izigarria eta borondatea, xokoetara barreatuz eta bera helduz. Herria 2001-07-12
Gonzalezen xixtakoekin, eta Pascualek gogor iraunez, tantoz tanto berdindu dituzte eta... irabazi. Herria 2005-01-20
Frantxix beti bezain deliberatua baina desbardin aire batekin ere bere xixtakoetan. Herria 2001-11-01
Biziki deliberatuan da Frantxix, defentsan bezala bere airezko xixtako heietan. Herria 2003-07-24
Ezcurra-k du defentsa bezenbat xixtako egin eta tanto gehiena bukatu ere, airetik ala perekatuz, Dermitek funski lagunduz. Herria 2004-01-01
Ateko zaintzaileak gaztigatu eta xixtakoan han nuen neure aurrean Iñaki Lopez de Uralde teniente adiskidea. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 106. orr.