Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez du zauritu nahi, xixtatu bakarrik. Herria 2004-07-22
Gauaren pausaldiak eta Gaucelmo aterpearen bake sakonak berriturik, eta orain albaren freskurak gorputza xixtatzen eta pizten didatela, atzo iragaiten hasi dugun patarrari lotu natzaio. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 178. orr.
Alemanek berehala xutiarazten zituzten armaren puntaz izterrak xixtatuz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
Mundu huntarat etorri bezain laster, gizonak ez ditu onartzen bere mugak: debruak xixtaturik, nahi du Jainkoa bezainbat izan eta hori da bekatua. Herria 2004-04-29
Haiti hortan, huna azken ordu huntan manifestaldi gaitza izan dela berriki ezarri gobernuaren kontra, beren gisan Frantziako Chiractiarrak eta sozialistak ere doi bat xixtatzen ari direlarik. Herria 2004-10-21
Etcheverryk bi bote bakarrik baina ikasiko duelarik botearen barreatzen, eta gero xixtatzen, egun ederren bezperan da oraino gizon gaztea. Herria 2004-10-28
Horiek dute gehienik xixtatzen pilota, bereziki Xalak, eta hunek pausatzen ere ezker xokoan. Herria 2003-06-05
Ez baitzen oraino eginen partida jokatua, eta berriz hasi baitira Aguerre xixtatzen eta Dermit gibeleko lanean. Herria 2001-07-12
Beren ongaitzak badituztela, pilotan sartzen airoski, xokoak xixtatzen kurioski baina ainitz ikasteko halere. Herria 2001-06-14