Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xeheki (247 agerraldi, 45 liburu eta 146 artikulutan) 1 adlag xehetasunez. ik xehero.

Bere esperientziaren berri eman zidan lañoki eta xeheki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.

Bere oroimenak egun harrigarri hartako gertakari guztiak berritzeari ekin zion, xeheki, keinu, isilune eta hitz bakoitza aintzat harturik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.

Kontua da maitasunak eta maiteak asko izan zirela, izugarri, gehiegi, eta den-denak xeheki aipatzea ezinezkoa zaidala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 91. orr.

Kontu horiek aski xeheki azalduko dira, zure interesa bizteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.

Erabat logikoa zen, bada, xeheki aztertzea han organismo haren genetika- eta enbriologia-alderdiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

Dokumentuak xeheki aztertu edo miatu ondoan, lekukoen erranak entzunik, ararteko ziren gizonek beren erabakia eman zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 217. orr.

Beñat Oihartzabal-ek xeheki erran du zertan diren Euskaltzaindiaren lanak.  Herria   2003-05-22

Ez dizkizut xeheki kontatuko Valmont justifikatzen duten egintzak edo arrazoiak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 451. orr.

Norbaitek bere bizia hola kondatu duela, ahal bezain xeheki eta xintxoki.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 85. orr.

Kontsumitzaileak segurtamena badu bio ekoizpenak onak direla, xeheki kontrolatuak direlako urte guziez.  Herria   2001-09-20

Hemen ez dugu mito hori xeheki kritikatzeko lekurik, eta ez da, gainera, hau lekua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Oinazeari eta plazerrari, orori nengoen xeheki so, Lakarko inguruak, beti xixpa besaburuan eramaki, egunero xeheki begiratzeko agindu ziguten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 253. orr.

Bi ordu luzez elkarren berri trukatu genuen xeheki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 65. orr.

Hatzak eta aztarnak xeheki garbiturik han berean abandonatu zuen emazte apurtua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

Ikus dezagun xehekiago.  Herria   2003-01-21

Hanna desgogara baina dexente mintzo da hartaz, nahiz eta niri, zenbat eta xehekiago jardun, hainbat eta gutxiago interesatzen zaidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere, baina prezisio jakin batekin begiratu ezkero; handik gora, prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Gobernuak bere xedeak xehekixago agertu ditu erretreten auzi guziz minbera horri buruz.  Herria   2003-05-15

· Tristura oinazegarria xeheki printzatu zitzaion barrenean, harritzar leun artean jausi izango balitz bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

2 xehe-xeheki

Xinaurriek berek dute urre hori garbitzen zikinkeria guziak xehe-xeheki kenduz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Ez dugu Etxauzko bizkondearen izenean egin dutan bidaia, gaur, xehe xeheki, elgarrekin bururaino eremanen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 195. orr.

Jeannettek, artean, bere tragediaren kondaira hitsa azaldu zidan, xehe-xeheki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus