Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xehero (44 agerraldi, 9 liburutan) 1 adlag xeheki.

Horratx gure alderdiotako ikazkinen irudia xehero azaldurik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 166. orr.

Gero pistola aztertu zuen, xehero, aditu baten pareko mugimenduez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Pasabide zuri eta gangadunetan, ikasgeletan, jantokian, lotokietan, alde guztietan, dena xehero antolatua zegoen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Osabak historia haren gorabehera printzipalak kontatu zizkidan, ez xehero baina laburzkiro.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 262. orr.

Liburu eder baterako emanen lizuke gaiak, xehero hasiz gero.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Ezin dut xeheroago adierazi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

2 xehero-xehero

Gizon hark xehero-xehero zekizkien gu Okhranako funtzionarioon berezitasun guztiak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Gizakiaren eta gizartearen ankerkeria eta oinazea xehero-xehero erakusten ditu: politikak apurturiko adiskidetasuna, senide harremanen goibela, [...].  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus