Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filmeak kitzikagarriagoak ziren beti gero, kankailu hark kontatuta, oharkabean joandako xehekeria guztiak bihurtzen zituen garrantzizko eta durduzagarri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.
Kontratua eta soldata aipatzeak xehekeria barregarria irudi lezake gaurko lan-baldintza negargarriak ezagutu ezean, baina niretzat berriak ziren hitz horiek: kontratua, soldata, eta orobat lanaren munduarekin loturiko guztia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.
Hona hemen guztiz ezezaguna den xehekeria bat, eta biltzea merezi duena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.
-Zuk badakizu arestian aipatzen nizun profesionaltasun hori bermatzeko edozein gauza, behar dena, egiten dudala eta ez zaidala horretarako xehekerietan erreparatzea gustatzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 246. orr.
Esku trebekoa izan arren ez da behargabeko xehekerietan galtzen; [...] guti dira haren funtseko eta irudimen samurreko eskultoreak. Herria 2002-07-25