Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goroldioz estaliriko muino txikiak, izeidi bat, pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak, suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak, basatxilarrak eta horrelako huskeriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.
Huskeria ematen du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 83. orr.
Huskeria bat dirudiena ere behin baino gehiagotan baliagarria izaten da. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 57. orr.
Hutsaren hurrengo huskeria batez ari gara. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.
Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilenak miseria sarri. Elizen arteko biblia EsZ 28,19
Kondenatuta daude huskeria eta arauak betetzera. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.
Azken bolada hartan liskarra besterik ez genuen, liskarra edozein huskeriarengatik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
-Phil, hi edozein huskeriagatik berotzen haiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.
Edaten eta huskeriak erosten xahutzen dituzte diruok. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 214. orr.
Agian piltzar-biltzaile zaharra eta Georg Weiner elkar hartuta daudela eta liburuaren truke huskeria bat ordainduko didala. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.
Bihar ordu honetan huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar. Elizen arteko biblia 2 Erg 7,1
Zutitu eta huskeriez jardun nintzen, garrasi bizian eta sekulako imintzioak eginez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.
Espiritu urduria eta huskerietara emana, unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.
Besterik ezean, nahiago dut jendeak mutu ote naizen pentsatzea, huskeria hauspotzen nabilela entzutea baino. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.
Epaileek eman beharreko kalte-ordaina huskeria gertatu zenez gero, [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.
Huskeriatzat baitzituen oinaze-minak. Elizen arteko biblia 2 M 7,12
Huskeriatzat jotzen dugu Artzain nagusiari arditxo bat kentzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.
Nork xahutuko luke, munduaren huskeria eta bere miseria ikusirik, bere denbora -bera den denbora-, bere-bere -bera- ez diren hitz jolasetan? Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.
San Pedrok, Jaunaren handitasuna eta bere huskeria ikusirik, ez utzi nahirik, esaten zion: [...]. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.
Batzuetan neure buruaz lotsatu egiten naiz arrakasta huskeriazko hoiek eragiten didaten atseginagatik! Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 16. orr.
Ez diat neure izen ona zikindu nahi horrelako huskeria batengatik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.
Hain huskeria handia izanik, ez zuela merezi horretaz hitz egitea ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.
Gorputzaren heriotza huskeria hutsa dela, alegia. Harrotasuna, halakoetan, huskeria hutsal eta zikoitza da. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.
Dena diseinuzkoa, ordea: huskeria garestiak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.
Zeinen huskeria dotoreak eskuratzen zituzten aduanako funtzionarioek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.
Huskeria eskisitoak margotzen zituen eta hiru liburu idatzi zituen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.
Haur denborako huskeria bat. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.
Teologi huskeriak jorratzen ari izan ziren emaitza tamalgarriekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.
Esan gabe doa ziklope-lan haren azken jomuga haitzak bere baitan erantsirik zeukan ehuneko 2 amianto huskeria hura erauztea zela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.
Musika huskeria da. «Bizia lo», 2003 - 112. orr.
Ez da huskeria, ezta? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.
Potosíko meatzeetako zilarra huskeria da honen aldean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 228. orr.
Baina arrisku horiek guztiak huskeria dira beste hainbaten aldean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 77. orr.
da huskeria (12); dela huskeria (4); dena huskeria (8); dena huskeria da (6); edozein huskeria (5); ere huskeria (4); ere huskeria da (3); eta huskeria (16); ez da huskeria (11); horrelako huskeria (6); hura huskeria (4); huskeria baino (4); huskeria baino ez (4); huskeria bat (37); huskeria bat da (3); huskeria batean (6); huskeria batek (3); huskeria batekin (3); huskeria baten (4); huskeria batengatik (7); huskeria da (30); huskeria da eta (4); huskeria eta (4); huskeria guztiak (3); huskeria hutsa (7); huskeria iruditu (3); huskeria izan (4); huskeria zela (4); huskeria zen (4)
edozein huskeriagatik (10); edozein huskeriak (3); edozein huskeriarengatik (3); edozer huskeriagatik (3); horiek huskeriak (3); huskeriak dira (4); huskeriaren bat (3)