Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xarma iz 1 erakartzen edo atsegina sortzen duen zerbaiten nolakotasuna. ik lilura.

Xarma eta edertasuna irrikatzen ditu begiak.  Elizen arteko biblia   Si 40,22

Bere burutxo polita sorbalda gainean eramateko modu lirain eta dotorea da haren xarmetariko bat. Heroi egoskorren xarma.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.

Hogei urte zituen eta gaztetasunaren xarma zuen bere baitan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.

Neska batek behar duen xarma nagusia falta zuen: tolesgabetasuna, bakuntasuna, xalotasuna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Emaztearen xarma senarraren poza; haren zuhurtasuna indarberritzaile.  Elizen arteko biblia   Si 26,13

Halakoa baita fidantziazko adiskidantzaren xarma.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 66. orr.

Ez da nobela bat, baina badu kontakizunaren xarma.  Berria - Kultura   2004-12-01

Debekatuaren xarma zekarren hark, misterioaren lilura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

Zer xarma zerion koadro ilun hari, begi barrendu ezin haiei!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 370. orr.

Gizasemeetan ederrena zara, ezpainetatik xarma darizu.  Elizen arteko biblia   Sal 45,3

Ingurune lehorrean kokaturik egon arren, Bayburtek badauzka ezaugarri batzuk xarma eransten diotenak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 38. orr.

Estimuzko garai loriatsu haien xarma dute hiriak eta hiriko eraikuntzek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

Aitatasuna xarmaz betea begitandu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Ez du horregatik xarmarik galduko Ararat ikusgarriak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.

Une eder baten xarma izorratzeko uniforme bat baino gauza hoberik ez dago.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.

Pentsa ezazu ni bezalako emakume bat, bizimodu erosoa, etxe ederra, arropa dotoreak, den-dena kategoriakoa, zaharra, hori bai, baina xarma apenas galdu ez duena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Bi modutakoak ziren, berriz, gaztelaniaz irakurtzen nituenak: klasean jatortzat eta eredutzat jartzen zizkigutenek [...] ez zuten zer ikusirik, ez xarman ez jarioan, nik neuk hautatutakoekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 181. orr.

Rastignacek bere xarmaz emakume aberatsak konkistatu eta goi mailako gizartean sartzea du xede.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

Horiek hola, laurak eta laurden gutitarik laster sartzea eginez, holako jendeketaren begi-beharriak bi oren eta erdiz bere xarman atxiki dituen Pastoralak.  Herria   2003-07-31

Hasieran xarmazkoa izan zen haren bizia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Susana xarma handiko emakumea zen, ikusgarria benetan.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,31

Harriturik nauka ordea sentitu dudan xarma ezezagunak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.

Desirak, berriz, xarma berriak eman zizkion alaitasunari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.

Frantsesa dakitenentzat halako xarma berezia duen abisua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

Santa Katalinako feriak xarma berezi bat atxikia duela.  Herria   2004-12-02

Mementoaren xarma paregabeak lagunduta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Bazuen dohainik merkataritzarako, xarma pertsonal handiko gaztea baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

-Horixe da nire xarma arriskutsuaren giltzarria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.

Oloroe hautatuko dut, bada, jauna, gaizki ez baderitzo: exotikoegia izan gabe, badu halako xarma nostalgiko berezi bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.

Edgar Poe-ren pertsonaiak iruditu zitzaizkidan segituan; baina bazuten halako xarma bat, xarma dohakabe bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.

Haren samurtasunaren xarma suharra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.

Ordezkatzen dituzte xarma liluratzaileak ontasun maitagarriaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 371. orr.

3 erakartzen edo atsegina sortzen duen gauza.

Musu eman dio eta neskaren xarmen artean ibiltzen utzi die bere eskuei.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.

Ez da zaila izango, atorra hau kentzea aski baita xarmarik erakargarrienak agerira ateratzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 90. orr.

Gizagaixoak ezin izan omen zion eutsi nire xarmen aurrean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 318. orr.

Bi gizon gorriak isildu egin dira; emakume gaztearen xarmen xehetasunei erreparatzen diete, lotsatu gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Kartagon, Iaon, Abriaon, Salbaalen, Batbaalen ospea duten indar infernutiarrengatik, jaso ezan ene xarma-ele hau.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

· Zinka iratzarri egiten duk, hidrogeno-burbuilatxozko geruza batek estaltzen dik, hori duk eta, intxixu-xarma gauzatu duk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

5 xarma gabeko izlag xarmagabea.

Egia erran, xarma gabeko arkitekturari ez zion kasurik emaiten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 84. orr.

Eliza, xarma gabeko barroko antzeko estiloko betoizko eraikina zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 237. orr.

Nekagarri eta xarma gabekoak aurkitzen zituen oro!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badu bere xarma (5); bere xarma (16); beren xarma (8); haien xarma (5); halako xarma (12); haren xarma (3); liburuen xarma (4)

xarma berezi (12); xarma berezi bat (9); xarma berezia (20); xarma du (3); xarma dute (4); xarma guztia (9); xarma handia (3); xarma handiko (4)

xarmarik gabea (3); xarmarik gabeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus