Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lilura (orobat lillura g.er.) 1 iz argi gehiegiak-edo burua nahastea.

Sugeak begietara tinko begiratzen dionean, akordua galduta bezala geratzen omen da txoria, lilurak erdiz erdi jota.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.

2 irud/hed

Izan ere, gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu, eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,12

Denak isilik geratu ziren Ulisesen kontakizuna entzunda; lilurak jota zeuden jauregiko itzalean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.

Georgierengana jiratu zen, hantxe baitzegoen mutikoa, lilurak jota.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Txori baten xaramelaren lilurapean gelditu zen monjearen elezaharrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.

3 zirrara zoragarri baten mendeko egoera.

Amets baten, lilura baten, abentura baten ehizan abiatuak ziren gizonak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Itxaropen, kimera, lilura horren atzetik gabiltza. Izarrartean suaren lilura eta magia gozatzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.

Nahiago unearen lilura bizi, eta gero ahantzi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 67. orr.

Amodioaren lilurak eztiagoak izan daitezke; baina nork ez daki halaber gutxiago irauten dutela?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.

Mendebaldeko zientzia modernoa filosofia helenikoaren lilura apurtzen eta alor intelektual berrietara sartzen hasi zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Deus ez izatearen lilura, ezta, Damian?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.

Lausotzen ari da Lularen lilura Brasilgo mugen artean.  Berria - Mundua   2004-01-02

Atxikimendua eta lilura sor daitezen bere baitan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Orain uste dut egoeraren berezia izan zela halako lilura eragin zidana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 146. orr.

Alabaina, bazeukan halako lilura bat idazleenganako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.

Izadiarekiko lilura eta irakurketaren plazera noiz eta nola uztartzen dituzu?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 128. orr.

Baina, mugitu, eguzkia bakarrik mugitzen da, edo ilargia; baliteke, beraz, lilura hutsa izatea aurrera zoazelakoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

Urteen amarauna osatzen doazen gau hauetako lilura ez da itzali oraindik bere baitan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 19. orr.

Teknologia berriek eragiten diguten lilura guztizko horren oinarrian, nik uste, giza mixeria dago.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.

Guztira, hasierako lilura eta geroko iraupenaren artean, bi urte eta erdi gutxi gorabehera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 17. orr.

Baina lilura hark ez zidan luze iraun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Askatasuna ez da lilura baino, geure buruari helburuak jartzeak ez du zentzurik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.

Lilura horietan murgildurik, nire patua, etsaiak atzetik dabilzkion gizonaren paradero tristea, ahaztu egin nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.

Haiek ere hantxe baitzeuden Sutximistari liluraz begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

Garai hartan, zorionezko eta lilurazko aldi bat bizi izan nuen berriro.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Lilura izpi batez bustitako denbora bat eman genuen elkarrekin.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 109. orr.

Beste lilura-gairen bat bilatu beharra, aurrekoa putzuan datzan bitartean.  Berria - Kultura   2004-09-03

Argia erruz sartzen zen leihotik eta horrek biziagotzen horren guztiaren lilura itxura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

5

Ihes egin du literatur lilura urriko lerro lexikografikoetatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eragindako lilura (6); halako lilura bat (3); hasierako lilura (3); lilura betean (3); lilura bitxi (4); lilura bitxi batek (3); lilura hutsa (8); lilura itzali (3); lilura sortu (3); lilura sortzen (3)

lilurak jota (4)

lilurak jota (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus