Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garai hartako hamar instrumentu baino gehiago jotzen dituzte euren kontzertuetan; adibidez, lautea, axabeba, xaramela eta gayda. Berria - Kultura 2004-08-28
Kainabera hutsetan zehar, zefiroaren txistuak irakatsi zuen lehenen xaramel hustuetatik putz egiten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 385. orr.
Boz horrek bazuen ur-xirriparen kantaren xaramela bere baitan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.
Guk ez ditugu gure kantuak xerkatzen eta atzematen xaramela eta kantutegi zaharretan. Berria - Kultura 2004-11-28
Egunak luzatzean [...] xoriek beren xaramelak ikasten ari dituzte elgar lagunduz. Herria 2004-02-19
Denbora berean zintzurrak legundu, lehengo kantu gordinegiak gozatu eta eztitu, hots, apainduz eta jorituz joan baitira kantari talde horren xaramelak. Herria 2002-10-17
Konturatu zen ezen Mary Jane pieza bukatzear zegoela, zeren eta hasierako melodia jotzen ari baitzen berriro, konpas bakoitzeko xaramelak eta eskalak eginez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.
Irratia piztuta zeukan gidariak, eta gizonezko ahots batek bazkalondoko xaramela alaiez betetzen zuen autobusa. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 217. orr.
Gazte denboran kantu xahar guziak ikasiak zituen eta familiako edo lagunen artean zitazken elgarretaratzetan bere boz ederrarekin badu zerbeit xaramela eder emanik. Herria 2005-03-03
Gabrielek ezin zuen entzun Mary Jane egongelako isiltasunean jotzen ari zen pieza akademikoa, xaramela eta pasarte zailez betea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 276. orr.
Txori baten xaramelaren lilurapean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.
Han-hemenka, arratsaldeko eguzkiak urrezko distirak pizten dizkie buruko diademetan eta euren barre algara gardenek amandre ipuinetako baso sorginduetatik ateratako xaramel hotsak dirudite. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 113. orr.
Gura dudana, ostera, Andres Untzainen datuak direnez, ahoa josita nago, gizon gazteak bere xaramelarekin segitzen duen artean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 96. orr.
Egun bat ederra elgarrekin iragan dute mahain ederren inguruan lehengo ixtorioak berrituz eta kantu xaramela batzu emanez. Herria 2001-06-14
Beren musika aire eta kantu xaramela ederrekin bi talde horiek gain gainetik goraltxatu dute meza eder hori. Herria 2004-12-02
Bazkari eder batean bete da Herriko Etxeko bazkaltegi hura, han ez deusen eskasik, aitzineko mintzaldietarik landa, zikiro, omore on eta kantu xaramela. Ortzirale 20ean hiru eskolek ongi etorria eginen dute beren kantu xaramelez Olentzeroren berria onhartuz. Herria 2004-09-30
Kantu xaramelaz arituko diren Xorrotxak, ordea, Felix Ager eta Johañe Etxebarne izango dira. Berria - Kultura 2004-02-03
Meza denboran oi zer kantu xaramela, berzaldetik ari zen mendien mazela, erran nahiz hek ere sinesten dutela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 12. orr.
Eta urte guziz bezala, gaualdia segitu da apairu batekin Baillea ostatuan, kantu xaramelan, hor ginuelarik etorria bazterren alaitzeko betiko Panpi Luro eskusoinulari ospetsua, bere ikaslea zuelarik gitarrean. Herria 2005-04-21
Komita zabaldua zauku orori, kantu xaramelan artzeko [=aritzeko]. Herria 2004-12-16
Kantu xaramelan hartu. Herria 2004-06-03
Gure herriko plaza gain hortarik xaramelan airatuko dira Iparlan gaindi, Baiguran barna kantari xoragarri horien boz bero eta ozenak. Herria 2005-06-23
Giro alegera batean, kantuz xaramelan segituko dizigu. Herria 2003-05-29
Hiru egunen buruan aita abadea ere etxeratuko zaigu, ezkila guzien xaramelan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.
kantu xaramela (5)
kantu xaramelan (3)