Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txilibitu (orobat txilibittu g.er.) 1 iz txistuaren antzeko musika tresna txikia.

Zenbat txilibitu egin ote ditugu udaberriz haren [altzaren] puja gaxte berriekin...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Aurretik txilibituak, gero atabalak, gero danborrak eta kantinera.  Berria - Harian   2005-09-09

Estazioburuaren txilibitua hartu eta txistu egin nuen indar biziz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.

Hooch andreak txilibitua ezpainetara eraman eta txistu jo zuen: hots zoli hura urruti bezala entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Orfeok bere txilibituarekin lotarazi zuen, eta Hereklesek ere otzanarazi zuen zakur beldurgarri hori.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 13. orr.

Heldu fusilei, sartu baioneta eta egon adi txilibituari!  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 46. orr.

Elurrak moteldutako parkean txilibituaren hotsa bezain zoliak eta meheak ziren Edithen negar zotinak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 63. orr.

Amona txilibitu joka hasiko baita otsoaren sabeletik.  Berria - Kultura   2004-03-06

Txilibitu batzuek, upelak jotzearekin batera, doinu herrikoiak eta soilak jotzen zituzten danborrada hasi zenean.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

Patrikatik zintzilik zegoen txilibitu zilarreztatuari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.

Hooch andreak ozen txistu egin zuen bere zilarrezko txilibituaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 167. orr.

2 irud/hed

Bi edo hiru "frageolet" txilibitu moduko batzuk zihoazela aurretik, eta danbor moduan sukaldeko tresnarik zaratatsuenak erabiliz.  Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

Megafoniaren, txilibituen eta suzirien laguntzaz, «zarata handia» egiteko asmoa dute eraikuntzako langileek, hamaiketakoa hartzen duten bitartean.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Kalabaza txikiz egindako txilibitua jotzen ari da zumezko otar baten aurrean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

Tamaina ezberdinetako txilibitu mordoxka bat elkarri lotuta ipini, eta halamoduzko eskalatxoa osatzen zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Andrearen txilibitu-hotsaren zain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 249. orr.

Bere txilibitu ahotsez lelo bera errepikatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Kaletik begira daude, haien txilibitu aurpegi bekaiztiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hark deitu egiten zidan zaintzaile txilibitu batekin, lasterka nindoala ustekabean harrapatzeko eta berari begiratzera behartzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

5 (izenondo gisa)

Horra Clémence neska txilibitu hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.

6 adkor zakila.

Kondoia kendu eta nire txilibitua ongi lehortu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 119. orr.

Poliki-poliki, txilibitua irabaziz doa gogortasun eta kemenean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

Belarriak zabalik eta txilibitua lehen baino tenteago nuela jarri nintzen osabari begira.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 12. orr.

Neskak arnasa hartu zuen, eta berriro heldu zion txilibitutik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 180. orr.

Banekien nire txanda zela, txilibitua ahoratu eta janaldi oso gozoa egin nion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 111. orr.

Txilibituak miazkatu, arrautzak zurrupatu eta uzkiak milikatuz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 133. orr.

-Kontuz txilibitua lar erakutsi gabe! -ziria sartu nion-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.

Han New Jerseyn, hamaika juduk zutela horrelako txilibitu okertxo alaia mohel haren zirkuntzisio lan eskasa zela-eta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andreak txilibitua jo (4); nire txilibitua (4); txilibitua jo (7); txilibitua jo zuen (3); txilibitua jotzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus