Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-batean elkarren besoetan ginen, ni hura musukatzen, bera musuen ordainak ematen, eta ezpain epel eta xamurrak zeuzkan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 42. orr.
Zer gertatu ote zitzaion larru horren gozo, horren lurrintsu hari, magal xamur hari, beso maitagarri haiei? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.
Arianeren irribarrea xamurra zen, Arianeren hitzek ukitu egiten zioten larrua Goiori. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.
Eskarmentugabea izaki, uste nuen maitale bat jestu xamur bat eginaz lasaitu eta adiskidetzea bazegoela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 164. orr.
Senarraren faltaz eztarriko alarau luze baina xamur batekin kexatzen zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 247. orr.
Armairuan gau-soinekoa esekitzen zuen bitartean, senarrari buruz, une hartan langelan baitzen, bere uso-urruma xamur eztarriko hori egiten zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.
Eugenirenari zirri xamurrak egingo dizkiot. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 96. orr.
Ameskeria xamurretan edo ankerretan abandonatzen zuen bere burua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.
Asmo xamur bat ere erne zitzaion barrenean: andre gaztearekin Cannesera bidaiatzea. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 67. orr.
Sasoiko jendearen galerak xamurrago bihurtzen ditu bihotzak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 158. orr.
Estatu Batuetako hizkeretan adeitsuena eta xamurrena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.
Horra armada hori, halako jas eta muntakoa, printze delikatu eta xamur bat duela buruzagi. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.
Arratsaldeko eguzki xamurrak teilatuak laztantzen zituen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.
Baina argazki xamurren alboan, beste erretratu batek erakarriko zaitu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 427. orr.
Maitasun poema ederrak, xamurrak idazteko gai zela erakutsi zigun Linazasorok. Berria - Kultura 2004-09-11
Kontua ez da erostetan, hasperenetan, begiradetan, gutun xamurretan itotzea; kontua larrua jotzea da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.
Haurrak adin xamurrenean daudenean iragartzen dute zaletasun hori, eta ez dute sekula aldatzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 252. orr.
Beti behar zen tokian presente zegoen pertsona zen, sekula bizkarra ematen ez zuena, eta tinkoa bezain xamurra. Berria - Harian 2005-10-05
Inbidia sentitu nuen haiek hain goxo, hain xalo, hain xamur ikusita. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 147. orr.
Haien alboan Mantxuriako emakume eredu miragarriak zebiltzan, apain-apain orraztuak, lore artifizialak jarriaz, urrezko orratzekin josirik, eta pinpilinpauxak xamur tartekatuaz ile beltzen artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Zorrotz eta aldiberean xamur tratatzen ditu langileriaren mugak, gabeziak, borrokak eta, zergatik ukatu, patriarkadoaren zantzu ideologikoak emakumeen kontra erabiliak. Berria - Kultura 2004-09-08
Makurtu egin da, sorbaldetatik heldu eta zutitu egin nau ezpainetan laztantzeko, ezti eta xamur. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Euskaraz xamur aritzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 68. orr.
Eta hala uste dinat hasi nintzela beste era batera begiratzen, hola, ez zekinat, xamurrago edo. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 74. orr.
Eta testuaren xamurrak bihotzean zimiko egingo dio irakurleari. Berria - Kultura 2004-05-18
Nire haragia ez baita gaztetan nuena bezain goxo eta xamurra. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 187. orr.
Ogi berria, opil bat bezain xamurra. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.
Alpapa, adibidez, letxuga bezain xamurra da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 40. orr.
Gasteizko taldeak ez du lan xamurra izango sailkapeneko lidergoa babesten, Fontajau pabiloian ACB Ligako beste oilar baten aurka ariko baita. Berria - Kirola 2006-02-05
Izan ere, errepideak, elurra, lana eta kamioiak uztartzea ez da lan xamurra; ezinezkoa, ia-ia. Berria - Harian 2005-01-27
Lizasok ondo daki ez dela kanporaketa xamurra izango. Berria - Kirola 2006-01-04
Hurrengo sei jardunaldiak ez baitira batere xamurrak izango. Berria - Kirola 2006-02-22
Lan istripuak ez dira eten, eta enpresaburuen, sindikatuen eta Jaurlaritzaren arteko giroa ez da xamurra. Berria - Ekonomia 2006-03-31
Agur, gure aberri egarriaren azken edantoki gazia; gure oinaze ameskorren ohe hotza; gure gomutasun xamur-xamurren negartokia. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 52. orr.
Bazkatzeko Bow Wow Tenderloin (solomo xamur-xamurra) (19$) edo Chow Hound Chicken (oilaskoa) (18$). Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 21. orr.
Uda hasiera guztietan, haragi fresko eta xamur-xamurra, fakultateetako eskortetatik ekarri berria, Edu otso likitsaren zainpean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.
Zakurrei xamur-xamur hitz egin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 43. orr.
Orain infernua ikusi duzu, esan zidan xamur-xamur, eta bi eskuez eutsi zion nire aurpegiari maitasuna egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 125. orr.
Eta bizi izan nintzen bitartean, sekula ez nioan utzi egia zela uste izateari; neure beso artean sentitu bainuen, xamur-xamur, ahoz eta begiz eta eskuz betea. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 87. orr.
xamur xamur (4)
bezain xamurra (4); lan xamurra (3)