Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amonak leuna zuen ahotsa eta samurrak zituen besoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.
Zahartzaro onean eta umotuan helduko zaik heriotza eta beren esku samur leunekin itxiko dizkiate begiak hire ilobatxoek. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 175. orr.
Lehengo gorputz-adar zurrunak bigun-bigun eta moldakor bihurtu dira, batera eta bestera mugi daitezkeela, haurtxo samur batenak bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Goiok haren ezpain samurrak sentitu zituen ezpainetan. Mihi samur, epel eta hezeak klitoria maitasunez laztantzen eta miazkatzen duenean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 254. orr.
Ea zein haizek bilakatuko duen arantza tortoa lore eder eta samur. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.
Zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak, zuk nauzu mesprezatzen. Elizen arteko biblia Sal 55,14
Eme helduek eme samur heldugabeak limurtzen dituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.
Jaiotzerakoan, amak bere bular samurra eskaintzen dio haurrari. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.
Malko samurretan lasaitzen zitzaion gogoa, eta bi eskuak nobela gainean utzirik geratzen zen luzaroan, gaua erori eta beheko suaren azken txinpartak ahitu ondoren ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.
«Gizon samurra eta bihotz onekoa» iritzi zion Laura Bushek George Bushi. Berria - Mundua 2004-09-02
Zu, emazte txit zintzo, maitale txit samur hori, ez zinen unetxo batez ere harengandik aldendu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.
Pasatu dituenak pasatu arren, txoil aguregazte jatorra zela eta dela, berean buru-gogor bezain ingurukoekiko bihotz-samur. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.
Ez dut gogoan noiz hasi nintzen emakume azal-zakar eta barne-samur horri ama erraten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.
Non dira zure maitemina eta indarra? non zure bihotz samurra eta errukia? Elizen arteko biblia Is 63,15
Bihotz bi gorputz bakar batean baitziren: bigun, samur eta gozoa, bata; gogor, astun eta mingotsa, bestea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.
Haren musika, leuna eta samurra zenean ere, indarrez jo behar zela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Bazuen hauskortasun samur halako bat eta herabetasun ia etsigarri bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.
Zein bide misteriotsutatik iritsi zen askatasun harro eta mugagabearen sentipenetik erruki samur eta bizi horretara? Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.
Oi zeinen santu eta samur, atsegin, apal, baketsu, gozo, maitagarri eta beste ezer baino desiragarriago den horrelako anaia eta horrelako semea edukitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 97. orr.
Berriro kausitu nuen begitarte xarmangarri hartan, tristura aldi berean sakon eta samur hura. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 63. orr.
Irribarre leun eta samur batez begiratu zien hormei eta burdin hesiari. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.
Mutilak bere kanta samur umila bukatutakoan [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.
Maitasuna ez al da memorian leku on bat, leku samur bat ematea, beste bati tarte bat irekitzea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.
Ama ere ez zela tentazio samur horretaz ohartu gabea. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 23. orr.
Samurragoa zen latinetik hizkuntza erromantzeetarako jauzia, latinetik euskararakoa baino. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 25. orr.
Zigorra ez zen samurra izan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.
Ez zen gai samur jokatzeko: bati besoa kraskatu edo beste bati sudurra hautsi, besterik ez zekien egiten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.
Honela esan zuen samur baina lehor: [...]. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.
Badakit ez nukeela sekula hain samur jarri behar, baina maiteminduta nengoen, zer egingo zaio. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.
-Alazne -hasi zen Arantxa, samur-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.
Orduak samur igarotzen, larruak larruari plazerra emanez gauak gozatzen, horditurik zoriontsu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.
Samur egin zenidan irribarre, bai, samur, ez dut beste hitzik. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.
Orain, ordea, ez zion aurpegia samur laztantzen bere esku-ahur bigunaz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.
Jainkoaren onginahi zoragarria, hain samur bere zerbitzariengana makurtzen dena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.
Bularrean pausatu zion burua, xalo eta samur. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 134. orr.
Samur jokatu beharko duk, baina gogor, gogor baina samur. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.
Luisek ez daki bere irribarreen samurra hitzez janzten, beti tontokeriaren bat esan behar du. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 124. orr.
Araba urrunean mirari baten gisa ikusi zuen Perikok nola batzen zituen Isidorak bere oroimenaren bi sustantzia haiek, otorduaren samurra eta hizketaldiaren ederra. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.
Gizon xehe haren irriaren samurraz ohartu orduko beranduegi zen neuretzat. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 146. orr.
Indioilar bikainen haragi samurra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.
Beretzat patatarik txikienak, mokadurik gozoena, gauzarik samurrenak aukeratzea, horra bere lema. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 135. orr.
Zu, letxua, samurregia zara, belaxka ez esatearren. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 143. orr.
Nire behatzen artean bolatxo grisetan deseginen zen ore samur eta fresko haren ukitzeaz gozatzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.
Sartu zen txir-txar burdina haragi samur hartan, eta kauterizazioa belarritik bekainetara zabaldu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 770. orr.
Zapore baten deira heltzen diren oroitzapenak, otordu samurraren gisa ahosabaian bizkor urtzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.
Txuleta bat zein prozesuren bitartez bilakatzen den sentsazio samur edo zail, txuleta moztu zaion animaliaren adinaren arabera. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.
Bestela ez dira egositakoan samur geratzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.
Menda belarraren fin betegarria; olioaren arina; Pertsiako arrozaren samurra; Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.
Ebe jagon behar dut, hain da samurra eta babesgabea... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 29. orr.
Opin ez duk, gero, kontrario samurra. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
Ez da lan samurra, ez horixe. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 146. orr.
Ez da lan samurra gaiaren labaina kontuan hartuta. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.
Izan ere, berez ez da batere prozesu samurra. Berria - Harian 2006-05-06
Ez baitzen kontu samurra gauza horiek atzerriko hizkuntza batean kontatzea. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.
Ez zen denboraldi samurra izan serbiarrarentzat, Badakigu Patxiri ere ez zaiola batere samurra gertatu zenbait pasarte itzultzea. Berria - Kirola 2004-09-08
Behin hiztegi bat zabaltzen denean, ixtea ez da samurra izaten. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.
Ez zen samurra hitanoko adizkiak bateratzea, eta horrexegatik atzeratu zen erabakia. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 186. orr.
Ez, nire bizitza ez zen batere samurra, baina lagun min bat nuen aspalditik, eta horrek samina arintzen zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 311. orr.
Baina ez da samurra agure matxino hau mendean hartzea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.
Ez zen hausnarketarako gai samurra. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.
Celtari min emateko biderik samurrena erasoan azkar jokatzea dela iritzi dio Athleticeko entrenatzaileak. Berria - Kirola 2006-03-19
Izan ere, beti da lan samurragoa hitz eta esapide jakin batzuk ikastea, aditz egitura osoa eta, batez ere, fonetika eta intonazioa barneratzea baino. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 169. orr.
Ondorioz, badira eztabada samurrak eta saminak. Herria 2002-09-05
Eztabada samur batzu ere ba denbora berean. Herria 2005-10-20
Euskal-Herri osoan, hor bizi diren jende guzieri behar zaiotela galdetu nolako geroa nahi duten, aspaldiko gataska samurrak behin betikotz gainditzeko xedetan. Herria 2005-03-10
Kanpaina bizia, samurra eta nahasia. Herria 2001-05-03
Dena galde samur eta deus ihardespenik ez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.
Halako samur batek kolpez hartu banindu bezala. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.
Errealitatea bera baino askoz interesgarriago agertzen zaigu eremu berri hori, aldi berean absurdoa, poetikoa eta samur-samurra dena. Berria - Kultura 2004-10-24
Begitarte gogor atsekabetu hartako bi begi ilun handiak, bi begi samur-samurrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.
Hitz samur-samurrak aurkitzen zituen, haren senarrak bere aurrean etsia hartzen zuen guztian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.
· Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Libanoak eta Siriak protesta samur-samurra hel-arazi diote horren gainetik ONU erakundekoeri. Herria 2001-07-05
Istant batean samur-samur eginik jarri ninduen, trago bat eta penak konpartitzeko gogoz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.
Bihotza samur-samur eginik, Nadiari hitz egin zion irribarretsu: [...]. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.
Emakume bat ageri zen bertan, egundoko zoriontasun-aurpegiarekin, bere sabel loditua laztantzen, atzean gizona zuela, emakumeari eta honen sabelari samur-samur begira. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.
Berriz ere samur-samur begiratu zidan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.
-Sinets iezadazu -samur-samur hitz egin zuen handik pixka batera-, bati txantajea egiteko asmoa zuela, horixe besterik ez genekien guk. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 288. orr.
begirada samur (3); bihotz samur (4); gozo eta samur (3); haragi samur (4); haragi samur hartan (3); irribarre samur (6); modu samur (3); oso samur (3); samur eta bigun (3); samur jokatu (4); samur samur (5); sentibera eta samur (3); sentipen samur (3)
aurkari samurra (9); bihotz samurra (3); egoera samurra (4); erabaki samurra (3); ez da samurra (86); ez dela samurra (11); ez zen samurra (17); fina eta samurra (3); gauza samurra (4); irribarre samurra (3); kontu samurra (3); lan samurra (33); lan samurra izan (4); lan samurra izango (19); maitasun samurra (4); oso samurra (5); partida samurra (8); partida samurra izango (5)
ezin samurrago (3)
askoz ere samurragoa (5); askoz samurragoa (4); ez da samurragoa (4); samurragoa da (4); samurragoa dela (3); samurragoa izan (5); samurragoa izan zen (3); samurragoa izango (10); samurragoa izango du (3)
begi samurrak (4); bezain samurrak (3); eztabada samurrak (8); hitz samurrak (8); oso samurrak (3); samurrak izan (11); samurrak izango (5); samurrak ziren (3); sentimendu samurrak (3)
ahots samurrez (3); gupida samurrez (4); maitasun samurrez (6)
aurkari samurrik (4)