Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haritzaren etxean denak daude gustura: mokotarro, xagu, satain, sator, kattagorri, kattamuxar, eta hainbat ezkurjale. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.
Egunero izaten diagu antzeko jolasa, katua eta xagua bagina bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 147. orr.
Itsatsita neukan xaguaren intziria gogoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 134. orr.
Entzun, berriz, hauxe besterik ez: haizea, hondarretako xaguen kurrixkak -ikustezinak baziren ere-, eta sugandilaren bat edo besteren firrindarak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.
Xafla bakoitza kolaz igurtzita dago, eta xagua xaflara igo bezain pronto kolatan itsatsita geratuko omen da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.
Xaguekin egindako esperimentuetan, esaterako, mikropartikulak erabiliaz ordukoak baino emaitza hobeak lortu ahal izan ditugu. Berria - Gaiak 2004-06-26
Usain horren atzetik beste batzuk bereizi ahal izan ditu: liburu zaharrena, kanforrarena, xaguak akabatzeko pozoinarena... Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 71. orr.
Xagu izutiaren itxura dik -pentsatu nuen-, bere zuloan ezkutatzen den xagu gris bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.
Xagu-tranpa batean harrapatuta zegoen eta ezin zuen ezetz esan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.
Xagu aurpegiko sendagilea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 181. orr.
Gabiraiaren hegadari behatzen zenion, xagu eta sator bila zerutik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 18. orr.
Dokumentua gorde eta bilatzaileari berriz ere lana emateko asmoz eragin nion xaguari, "Fitxategia" zitzaion laukitxoaren gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
xagu aurpegiko (3)