Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kafesnea berotzen ari nintzela, sagu batek zaborrontzitik jauzi egin eta sukaldearen eta hormaren arteko zirrikitutik ihes egin du. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.
Gaur goizean sagua harrapatu dut. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.
Gaur goizean, sagutegian sagu bat harrapatuta zegoela ikusirik, katuari deitu, eta hari ematera nindoan zomorro hura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.
Amama Otsok saguak harrapatzeko tranpak jarri zituen, baina Charliek eta biok garaiz aurkitu genituen, eta haietatik ihes egiten lagundu genien. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 35. orr.
Txori txikietarako zepoak, saguak harrapatzekoak, sua astintzeko burdinak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 164. orr.
Txoriak, saguak eta horrelakoak begiradaz zorabiatu eta menpean hartzen ditu... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 107. orr.
Ezin konta ahala sagu ikusten nuen etxean barrena ihesi eta haien atzetik katutzar batzuk. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.
Arratoiak eta saguak izugarri ugaldu ziren. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 104. orr.
Korridorean gure aita ikusten zuenean sagu baten gisara ateratzen zen ihesi, aitak ezin zuelako sufritu. hiria indarrez hartu eta katuak sagua bezala astintzen baitu... Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 48. orr.
Saguak akabatzeko pozoia bota zuen jaki-gordailuko harraskaren azpian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.
Bi hilabetez, jo eta ke aritu zen bere gelan, atsedenik hartu gabe, zurezko kaiola txiki batean sarturik zeukan sagu bat hezten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.
Aski, katuarena eta saguarena egiteaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 299. orr.
Erdi lotarik iduritu zitzaidan sagu bat ari zela zerbeiten karruxkatzen eta pentsatu nuen etxeko gatuak sobera bazkatzen genituela. Herria 2005-01-20
Egun osoa ematen zuen pisu zaharreko gela abandonatuetan preso, labirintoan galdu den saguaren antzera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 173. orr.
Zuk, sagua izaki, jale onaren fama daukazu eta ez zenuke pastel bakar bat ere arbuiatu behar. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.
Intsulina ekoizten duen ehuna sortu dute, sagu baten zelula pankreatikotik abiatuta. Berria - Gaiak 2004-08-24
Baziren era berean arratoi batzuk, estolda-ahoen ondoan jateko zerbaiten bila, sagu hori txiki batzuk, eta katu bat, zelatan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.
Mendiak erditzen dira, eta sagu barregarri bat dakarte mundura. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 43. orr.
Ikertzaile lanetan bera; Sebastian Gonzalez, sagu zuria (cobaya). Berria - Kirola 2004-04-08
Kontua da sagu zuriak lapurtzen zituela ez-dakit-zein laborategitik lagun batekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.
Sagu bikietan egin diren azterketetan. Berria - Gaiak 2006-03-29
Baina topo egingo dute estoldetako sagu maltzurrarekin. Berria - Kultura 2004-10-20
Nire gelan ostatu hartu duen adiskide sagu bibote-tenteak badu izena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.
Sagu tripa-hutsak iduri, soin gaineko arropen larru higatua marruskatzera abiatzeko puntuan ginen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
Erreserbako gudaritxo zahar bat, sagu bat bezala izutua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.
Mendiko sagu txiki bati heltzen zion isatsetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.
-Berriz hemen harrapatzen bahaut, sagu zikina, pottoak moztuko dizkiat azazkal hauexekin! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.
Orduan gauza pare bat ikasiko duzue, sagu miserableok. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 357. orr.
Osaba, erdi jostetan bezala, eta apeza, berriz, bere atzaparrak zorrozturik, sagua noiz larrutuko, osabak dogmaren eta ortodoxiaren marra iragan bezain fite... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.
Eguzki sartzea igarri-igarrian zegoen eta Midak kalezuloa itzalek lausotua ageri zen, hura hesitzen zuten hiru hormek are gehiago ilundua, sagu habia irudi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
Hau sagu-tranpa bat duk suak hartzen badik... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.
Katalogo luze bat utzi zigun, zein liburu, zer-nolako orri ziren goxoenak esanez, gure sagu-umeak gosez hil ez zitezen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.
ik sagukume.
Bob James, herrixkako sagu-liluratzaile sudur-okerra, ekarrarazi zuen saguak xirmi-xarma desagerraraz zitzan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.
Teratokartzinoma delakoa, zenbait sagu-leinu odolkideren barrabiletan aurkitzen dena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 83. orr.
Guztiak ere ados ziren jauzi egin eta sagu-enbrioia ikertzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 87. orr.
Iruditu zitzaidan bazegoela hartarako urrats bat aurreratzea eta ugaztun-zelulen ezaguera egitea sagu-zelulak haziz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 78. orr.
Hilabete batzuetan, bagenituen haziak hainbat motatako zelulak, sagu-linfozitoenak bereziki. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 79. orr.
Ene leihoaren parean, sabel sagu koloreak, papoen ortzadarren berde-more distirantak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 125. orr.
Larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.
Uzta-sagu bat zen, inoiz ikusi dudan sagutxorik politena; itzelezko belarriak zituen, eta begi basatiak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.
Ekipoko kideek makinaren super-arkuen pean jaso zutena hamaikagarren laborategi saguaren gorpu kiskalia izan zen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 84. orr.
Sagu biribila: iMac ordenagailuaren diseinu originalarekin bat etortzeko, sagua eta teklatu bereziak diseinatzea erabaki zuen Applek. Berria - Gaiak 2006-04-01
Sagua mugitu, sakatu, posta zabaldu eta oihu egiten du: [...]. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 168. orr.
Nabigatzen egon gabe ere sagua sakatu nahi izateko keinua egitea zen azterketa batzuek aipatutako zantzuetako bat. Berria - Harian 2005-01-23
Azkazalak hozkatzen ditu saguarekin jolasean dabilen bitartean. ukitu, pentsatu, ordenagailuaren saguarekin berriro ere klik egin... Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 47. orr.
Urduri begiratu zidan, eta botoiak sakatzen hasi zen, saguaren gainean. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 120. orr.
Klaska! entzun zen, eta eskua sagu-arte batean harrapatuta geratu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.
Filch korridoreetan gora eta behera hasi zen bat-batean, dena oholez estaltzen: paretetako zirrikitu txikienetatik sagu-zuloetaraino. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 220. orr.
Ukuilu aldera eraman zuen estatua hutsaren mamua, klop, klop, sagu zulora. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.
Europa sagu-zuloa bilakatuz doa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 112. orr.
sagu zikina (4)
erantzun zidan saguak (3); esan zidan saguak (3)
saguaren bihotza (3)