Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idi parea uztartu eta basora joan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.
Saiheskariak gara asko: hala esaten zaio nekez uztar litekeen idiari, uztarkidearekin batean ibili nahi ez duenari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.
Txahalak hazten ari ziren bi behi hartu, uztartu eta gurdian lotu zituzten. Elizen arteko biblia 1 Sm 6,10
Gero, bi behi uztartu, soka lodi baten bidez uztarria eta behi hilaren adarrak lotu, eta Soroetako leku ezkutuenerantz abiatu zen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.
Zure aldera biltzen duzu uztartu idiak edertzen dituen abere-estalki brodatua! Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Puzzlearen piezak bere gisa uztartzen direla iruditzen zaio zenbaitetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 62. orr.
Nola uztartu loturarik ez duten bi gertaera? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.
Iragana eta oraina lotzen eta uztartzen ahalegindu naiz uneoro. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 27. orr.
Erritmoa eta errima nola uztartzen dira? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 302. orr.
Sindikalgintza abertzaleak uztartu behar ditu elementu taktikoak eta estrategikoak. Berria - Euskal Herria 2006-04-16
Jainkoak uztartu duena, ez beza gizakiak aska. Elizen arteko biblia Mk 10,9
Homeroren hori ez zait iruditzen batere formulazio kaskarra Fictio sive realitas dikotomia gainditu eta biak, fikzioa eta errealitatea, uztartzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.
Ustekabea eta amorrazioa uztartzen zituen imintzioa egin zuen gizonak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.
Bi teknika uztartzen ditu: in vitro ernalkuntza eta diagnostiko molekularra. Berria - Gaiak 2004-12-12
Bihotza eta adimena, biak landu eta uztartzea zen arima-gidariaren esku utzi zuten lana. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 60. orr.
Bi edo gehiago elementu barne menpekotasunezko erlazio batez uztartuak daudenean bihurtzen da baliagarri hotsen jakintza. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 79. orr.
Laborantza geroarekin uztartuz, aitzinatzeko eta berritzeko gaitasuna duen laborantzaren aldeko hautua egiten dugu. Herria 2001-01-25
Krokodiloa eta ohea, esaterako, esparru semantiko desberdina duten bi hitz uztartzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.
Dibortziorako ahalmena, gure artean, kontzientzia askatasunarekin uztarturik dago. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 107. orr.
Likurgok, Numak, Moisesek, Jesukristok, Mahomak, pikaro hauek guztiak, gure ideien despota hauek guztiak, ederki asko jakin zuten eurek asmatutako jainkoak beren handinahi mugagabearekin uztartzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.
Ideala eta errealitatea elkarrekin uztartzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.
Hego Amerikari uztartuz baizik ez dela kanbiatuko Brasil, hori ere badakigu. Herria 2005-09-29
Halaxe jarraitu genuen, ideia eta sentimendu konglomeratu hari uztartuta. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 89. orr.
Segituan pentsatu nuen Alberto ere Adelarekin uztartua zela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.
Radhak 24 urte zituen Krishnaswamirekin uztartu zenean Lucknow-n. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 96. orr.
Dena dela, utzidazu apur bat oroitzen... Ezkontza, ezkontza... Memoria onekoa baldin banaiz, ez da berriketako kontua, gero: gizona emakumearekin uztartzen duen lotura da. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 330. orr.
Ama Méhudin aspalditik ari da Lebigre jauna alabarekin uztartu nahian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.
Badaki edo jakin behar luke laborari gazte batekin ezkontzea, nahitaez, etxekoekin ere uztartzea dela, etxaldearen biziarazteko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 193. orr.
Aldika lozorroan, aldika erdilo, aldika besoak uztartu eta atsedenean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.
Eskuak mahai gainean uztartzen zituela, osabak erran zion-: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.
Besoak uztarturik nituen, eta begiak hertsirik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.
Baina, lurrean eserita, besoak uztarturik zegoen, sudurra haizearen kontra eta begiak itxita, epel mantentzeko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 157. orr.
Eta arazoa, esan bezala, larria da besoak uztartuta egoteko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.
Txitxikov, eskuak bizkarraren atzean uztarturik, adi-adi so geratu zitzaien pare bat minutuz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.
Hankapalo, horrenbestez, guk nahi eta ezin genuen horrexen gauzatzailea zen, gizonezko uztartuen mendekatzaile eta gure koadrilaren ohorearen goratzaile. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.
Bere tronutzako gurditik, lehoi pare uztartuari zeragiola. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.