Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Longaineko botoiak lotu, galtzetako hautsa astindu, eta pixka bat apaintzen saiatu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.
Gero, poliki-poliki eskua atzeratu, bularretakoa igo, eta alkandoraren botoiak lotu zituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.
Prakak jantzi, gerrikoa lotu eta ahal bezain lasterren atera nintzen handik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.
Erakutsi egingo dizugu nola lotu behar dituzun lokarriak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.
Gerria larruzko uhalez lotua zeraman. Elizen arteko biblia 2 Erg 1,8
Oinetakoak lotu zituen lehendabizi, jaka jantzi zuen gero. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 108. orr.
Gizonak leporaino lotu zuen zamarra, eta emakumeak hobeto itxi zuen berokia. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.
Herrirantz joan zen, lasai, atorra has, besorik gabeko barnekoa lotu gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 143. orr.
ik lotugabe.
Gero, etxeko nagusia atera zenean, kargu hartu zion zakurra lotu gabe zeukalako. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 12. orr.
Betiko tabernan oporrak hartu dituzte eta ondokora joan naiz Martinek bizikleta lotu bitartean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 107. orr.
Sorbaldan zeraman xal gerezi-kolorearen ertzak lotu zituen amak katekorratz batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Argazki-kamera eta flasha kable batez lotu eta esku banaz heldu zien jaiki aurretik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 105. orr.
Oinak girgiluz lotu eta eraman espetxera! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.
Giltzadura bakoitza lotzen duten torloju eta azkoinak estutzen badira, egitura zurrun eta jokorik gabea eratzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Hor dugu bizkarrezurreko ornoak lotzen dituen zela-giltzadura. Etxeko nagusia, arreba eta morroia salako habeari lotu; zituzten diru eta erlikia guziak kendu; eta etxabereak barren, su eman omen zioten jitoek etxe guziari, eta hanka egin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
Baina zein ibilgailu motari lotu zaldi horiek? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.
Suhiltzaileak ibai-zolan zeuden beti, garabiko kablearen muturrari mukulu bat lotu nahian. maitalerik gabe ezin etsi eta bere burua lotu ziola sagarrondo adar sendo bati. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Ilea lotu gabe zekarren, eta azazkalak odoletan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.
Ohetik atera, eskuak atzean lotu zizkidaten eta hormari begira ipini ninduten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 144. orr.
Ohean lotu, eta hor edukiko naitek egunetan eta egunetan, obratzeko ere askatu gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 304. orr.
Sotana gerrian lotu eta galtzak agerian dituela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.
Zaldia ur bazterrera eraman eta zuhaitz batean lotu zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.
Sokak lurrean sendo iltzatutako makiletan lotu zituzten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.
-Hartu nire zapia eta lotu lepoaren inguruan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 102. orr.
Alde egin zutenean, emakumeak lokarri gorria lotu zuen leihoan. Elizen arteko biblia Jos 1,21
Ezpata lotu zion gero gerrian, jantzien gainetik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.
Haiek, aldiz, mastan lotu ninduten, esku eta hanka, eta arraunean jarraitu zuten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.
Komunikazio elektrikoak baizik ez ditu lotzen Siberiako bi mugak, mendebaldekoa eta ekialdekoa, 8ø000 versta luze baino gehiago den hari baten bidez.Iraganarekin lotzen zuten lokarri guztiak hautsirik, orainaldia zuen mugarri. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.
Eskumuturreko ordulari ttikiok morrontza makurrenean lotu eta joputu gaituzte. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.
Sexuak elkarri lotzen gaitu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.
Izen batek asko lotzen du: txakurra edozein da, baina Lixta ez, Lixta ez da edozein. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.
Hainbat segundoz ahoa lotu zuen baina, luze gabe, mintzatu beharrak gaina hartu zion kolerari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.
Neska gazte beltzaran maitagarri bat ikusi zuen, lurrean eserita, tratua lotu nahian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.
Negozioa erabat lotu artean, ez dago zertan gehiegi aztoratu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 128. orr.
Elsbeth galtzeko beldurrak lotzen ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 103. orr.
Gauza asko lotu behar dituzte; baliteke eragozpen bat baino gehiago sortzea, eta poliziak, ondorioz, denbora gehiago beharko du seguru asko deklarazioak egiaztatzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 101. orr.
Hala oroit dezaket problema hura, xake jokoarekin lotua zegoena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.
Ez zuen mingaina lotzen hitz egiteko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.
Ezin izan nuen herra lotu, eta pistolaren kirtenaz jo nuen buruan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.
Umbertok Trieste eta triste lotu zituen [...] Trieste munduko hiririk tristeena zela esateko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 194. orr.
Mugimenduarekin lotzen da eskeletoaren zeregin nagusia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.
Zerk lotu ote du, ordea, saguzahar hori hortzarekin? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.
Betidanik kalean bizi den jendea lapurretarekin, burutik joandako mozkorrekin eta miseriarekin lotu nahi izan bada ere, badira beren egoera duintasun berezi batez eramaten duten homelessak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.
Errusiaren azpian egoteak sortzen zien gorrotoari ez ote zitzaion lotu erlijio grekoaren eta musulmanaren arteko etsaitasuna. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.
Oparo jan eta edateari lotu izan zaio eritasun hori, baina guztiz argitu gabe dago oraindik haren jatorria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.
Konputagailua neurozientziekin lotzen dugunean inteligentzia artifizialaz hitz egiten hasiko gara. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.
Lagunek zauria lotu zioten Ulisesi, eta arao bat esan zuten odoljario beltza geldiarazteko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.
Saihetseko zauria lotzen zion zapia aldatzean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1092. orr.
Gizon zaurituek ez dute egun bete pasa arte zauria lotuko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 142. orr.
Sendagileak estu lotu zion hautsitako hanka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.
Muinoia bendaz lotu zion gero. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.
Haren itxura lasaiagoa eta soinekoei lotu belar zatiak hitzak baino aise hobeki mintzo ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.
Goroldiorik ere lotzen ez zaion harri ahantzi batena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.
Urteen joanean, ordea, erdeinuzko goroldio halako bat lotu zaio esapideari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.
Olagarroa haitzari bezala lotu zitzaion Fructuoso. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.
Pantxori hotzikara lotu zaio bizkarretik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 58. orr.
Sukarra lotu zitzaion eta hiru bat aste bai lo ez lo ohetik jaiki gabe eman zituen zentzua tontoturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.
Errepide ilun estuari lotu nizkion begiak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 302. orr.
Hong Kong zen, 1997an Txinari berriz lotu zitzaion arte, ekonomia erabat liberalaren munduko adibide bakarra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.
Gurean bestelako esanak lotu zaizkio Karmengo Ama Birjinari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.
Bizi-maila hazkundeari lotzen zaio zuzen-zuzenean, eta bizi-kalitatea garapenari.Neska, hitza hitzari nola lotu jakin gabe, isil-isila geratu zen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.
Ez dakizu zer ari zaren, baina hitza hitzari lotzen zaio, esaldia esaldiari. «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.
Eta Mikel, beste sasikume bat, gaur lotu behar izan da tipa batekin, juxtu gaur! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 86. orr.
Euskalduna pilotalekuaren sarreran lotu ziren, handik ehun metrora zegoen jatetxean afaltzekoak ziren eta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 138. orr.
Berehala, goizean bezain kementsu lotu zitzaion lanari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Plazakoa bukatuta, herritarrak barreiatu ziren eta beren zereginei berriz lotu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 138. orr.
Mikel eta Nadia Semilowskoetik atera eta Irkutskeko bide nekosoari lotu zitzaizkion berriro.Basamortu batean bezala sartu naiz, eta bide harritsu eta patartsuari lotu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.
Lau kilometroko asfaltoari lotu naiz, Ledigos herrira heltzeko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.
Bere puskak biltzeari lotu zaio, mutilak janzten bukatu bitartean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 15. orr.
Gero, irkaurtzeari lotu zitzaion, biarnesez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.
Patrizio itsasontziaren konponketari lotu zitzaion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.
Paperezko ezpain-zapia eskuan nuen, eta hartan tolesdurak egiterari lotu nintzaion, erantzun baten bila. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.
Eta kinto ez joatearren erruz lotu zitzaizkien ihesari euskal gazteak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 19. orr.
Etzanda eta egonean egoteari lotu zitzaion berriro. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 390. orr.
Musuka lotu zitzaidan, kasik irentsi behar banindu bezala. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.
Borrokarako hezi den txakur lotu baten moduan pasatzen zuen eguna, telefonotik gehiegi urrutiratu gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 159. orr.
Baina dantza lotua izan dadila, konforme? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.
Frantsesaren irribarre lotua. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 28. orr.
Zeinen bizkor askatzen zen zapore lotua. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 52. orr.
akordioa lotu (9); asko lotu (6); begira lotu (12); berehala lotu (7); berriro lotu (12); berriz lotu (22); betiko lotu (5); bideari lotu (44); bideari lotu zitzaion (10); borrokari lotu (5); botoiak lotu (15); elkarrekin lotu (16); elkarri lotu (8); erabat lotu (8); errekontruz lotu (5); eskuak atzean lotu (5); eskuak lotu (19); estu lotu (14); geldi lotu (8); gerrian lotu (7); gerrikoa lotu (5); kate motzean lotu (16); katez lotu (9); kontratua lotu (5); lanari lotu (23); ondo lotu (14); ongi lotu (10); sokaz lotu (5); sua lotu (12); sua lotu da (6)
biziari lotua (6); dantza lotua (16); erabat lotua (7); estu lotua (12); estuki lotua (5); hertsiki lotua (7); katez lotua (9); lotua egon (20); lotua izan (17); lurrari lotua (5); ondo lotua (6); ongi lotua (6); oso lotua (22)
elgarri lotuak (15); elkarrekin lotuak (6); elkarri lotuak (16); estu lotuak (7); lotuak egon (8); lotuak izan (11); lotuak zeuden (6); lotuak ziren (12); ongi lotuak (5); oso lotuak (7)
dantza lotuan (6)
berriz lotuko (5)
elkarri loturik (22); erabat loturik (6); eskuak loturik (14); estu loturik (23); estuki loturik (7); hertsiki loturik (7); katez loturik (17); loturik ageri (14); loturik agertzen (7); loturik geratu (5); ondo loturik (5); ongi loturik (5); oso loturik (10); sokaz loturik (5)
elkarri loturiko (5); estuki loturiko (6); ingurumenari loturiko (5); irakasgaiari loturiko (7); irakasgaiari loturiko lizentzia (7)
al kaedari lotuta (6); artean lotuta (9); atzean lotuta (7); bat lotuta (7); batean lotuta (9); batekin lotuta (19); batez lotuta (6); bati lotuta (56); bati lotuta dago (5); besteari lotuta (5); bezala lotuta (7); dago lotuta (23); daude lotuta (21); dena lotuta (9); elkarrekin lotuta (10); elkarren artean lotuta (7); elkarri lotuta (39); erabat lotuta (11); erasoekin lotuta (5); eskuak atzean lotuta (6); eskuak lotuta (43); eskuburdinekin lotuta (5); estu lotuta (21); estuki lotuta (14); katez lotuta (12); lotuta agertzen (11); lotuta bizi (12); lotuta eduki (13); lotuta edukitzea (5); lotuta egon (73); lotuta egotea (15); lotuta egoten (9); lotuta eraman (9); lotuta gelditu (9); lotuta geratu (12); lotuta idaztea (10); lotuta ikusten (10); lotuta izan (6); lotuta jaio (5); lotuta jarraitzen (12); lotuta joan (8); lotuta utzi (18); lotuta uzteko (5); makina bati lotuta (10); ondo lotuta (28); ongi lotuta (6); oso lotuta (49); politikoarekin lotuta (5); sareari lotuta (5); sokaz lotuta (6); taldeari lotuta (5); ustez lotuta (6)
al fatari lotutako (6); al kaedarekin lotutako (10); al kaedari lotutako (13); elkarri lotutako (7); erlijioarekin lotutako (5); estu lotutako (8); estuki lotutako (6); indarkeriarekin lotutako (9); ingurumenarekin lotutako (11); ingurumenari lotutako (5); lotutako arazoak (7); lotutako auziak (6); lotutako gaiak (7); lotutako gaietan (5); lotutako gaitzak (7); lotutako gaitzen (7); lotutako gaixotasunak (6); lotutako jarduera (5); lotutako lehen oroitzapena (5); lotutako osasun (6); lotutako talde (14); lotutako taldeak (5); terrorismoarekin lotutako (6); ugaltzeari lotutako (7); ustez lotutako (9); zinemarekin lotutako (8)
elgarri lotuz (9); elkarrekin lotuz (5)
lotzea erabaki (5)
berriz lotzeko (8); elkarrekin lotzeko (6); etarekin lotzeko (7); lanari lotzeko (5); lotzeko agindu (5); lotzeko asmoa (7); lotzeko aukera (12); lotzeko erabiltzen (8); lotzeko eskatu (8); ondo lotzeko (6)
al kaedarekin lotzen (7); botoiak lotzen (7); elkar lotzen (6); elkarrekin lotzen (23); elkarri lotzen (7); estu estu lotzen (6); estu lotzen (14); hiriak lotzen (12); hiriak lotzen dituen (11); iraganarekin lotzen (7); lanari lotzen (5); lokarriak lotzen (6); lotzen dituen erlazioa (5); lotzen dituen errepidea (6); lotzen dituen errepidean (11); lotzen saiatu (8); lotzen saiatzen (6); objektuei lotzen (8); ondo lotzen (7); ongi lotzen (7); zuzenean lotzen (5)